Albistea entzun

BIRA

Jokoz kanpo

Miren Amuriza -

2016ko azaroak 10

Futbol partida bat osorik ikustea lortu nuen lehengoan, 7-8 urteko umeena. Ekin zioten jolasari eta harmailak berehala girotu, hango txalo eta animo. Halako batean, haur ilegorri batek harrapatu zuen baloia; zelaia arineketan zeharkatu, gogo-gogotsu jaurti eta... gol! Bere atean sartu zuen. Arnasestuka zegoen, zera baino irribarretsuago, taldekideak (zer esanik ez aurkariak) irainka hasi zitzaizkionean. Zurtz eginda ni, ahotxo bigun haietan hain berba gogorrak zelan kabi zitezkeen. Berehala agertu zen entrenatzailea eta zelai bazterreko bankura lagundu zion golegile txikiari, zeinari, erabat deskontzertatuta, keinua iluntzen ari baitzitzaion. Txoko batean eserarazi eta azalpenak ematen hasi zitzaion. Laster zen haurra zotinka. Artean, txutxu-mutxuka ari ziren inguruko gurasoak, kanporatu berriak autismoa zuela eta gisako jokaldiak sarri egiten zituela esanez.

Eta pentsatu nuen bankuko haurra barik, ez ote ginen beste guztiok jokoz kanpo geundenak; gu, jolasa eta jokoa bereizten ez ditugun taldekide konpetitibook; gu, entrenatzaile ikaratuok, deskolokatzen gaituen jokalari bakarra apartatzen dugunok gainontzeko hamarren jarrera birplanteatzea nekezagoa delako; gu, seme-alaba singularrak nahi ditugun gurasook, singularrak, baina ez diferenteak; gu, ikusle ezjakinok, nork bere atean gola sartzearekin sarri fantaseatzen dugunok...

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.