Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Té-tea-te

Publizitatea

Iritzia

BIRA

Té-tea-te

 

2017-02-17 / Miren Amuriza

Goizetan irakurtzeko ohitura daukat, esnatze prozesuaren araberako hiru fasetan. Lehenengoan (pijama erantzi baino lehen) irakurketa pasiboa: etiketak. Atzo, esaterako, Yogur natural/ Jogurt naturala/ Iogurt natural/ Iogur natural bat, Té/ Tea/ Te VERDE-a eta Mermelada/Marmelada/ Melmelada DE FRESA-dun ogi Biscote/ Biskote/ Biscota bi armosatu nituen.

Bigarren fasea (aurpegia garbitu ondorengoa) irakurketa aktiboa: prentsa. Atzokoan Meritxell Batet PSOEko diputatuaren entrebista. Hizkuntza koofizialak dituzten erkidegoetako sozialistek kongresura eroan duten lege proposamenaz mintzo zen; elebitasunaren aldeko apustua egin gura ei dute baina ezer inposatu barik, haren ustez, gaztelera ez den beste hizkuntza bat jakitea betebehar gisa planteatzeak, diskriminazio arazoak sor baititzake.

Eta hirugarrena (dutxan), barne irakurketa: ordura arte leitutakoei buruzko gogoeta. Atzo hiru ondorio atera nituen: 1. Eroski marka nirekin pozik egoteko moduan dagoela, 2. mintzaira txikiei dagokienez, gaur gaurkoz, instituzioen hizkuntza politikak koldarrak direla oso eta 3. hizkuntza desberdinak darabiltzagun hiztunok elkarren gaitasunak gutxiesten ditugula diglosia indartuz. Té-tea-te. Lexikoaren parte handi bat komuna izanik (eta hala ez denean ere), beharrezkoa al da etengabe hizkuntza bi edo hiru deklinatzen aritzea latinezko izenak bailiran?

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak