Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Zertaz poztu

Publizitatea

Iritzia

BIRA

Zertaz poztu

 

2017-06-18 / Miren Amuriza

Batzuetan zalantza egiten dut zenbateraino den seinale ona edo txarra zenbait gauzarekin poztea. Ez dut jakiten zenbateraino poztu motiboa salbuespen bat denean (normalizatua behar lukeen zerbait, alegia): polizia bat euskaraz zuzentzen zaidanean, adibidez. Ezta nire pozak zerbaitekiko ditudan espektatibak zeinen baxuak diren adierazten duenean ere: Afrikari buruzko notizia baikorren bat aditzean, esaterako. Poztu naiz, edozelan ere, iaz idazle keniar baten liburua (kikuyueraz idatzia) kontinenteko 32 hizkuntzatara itzuli zutela jakitean. Jalada kolektiboak bultzatu zuen proiektua, literatura afrikarraren erronkez hausnartzen eta bertako idazleen publikazioak sustatzen diharduen taldea berau. Irakurle potentzialak egon arren, jatorrizko hizkuntzetan sortzen duten idazleak falta dituztelako abiatu zuten ekimena. Zailtasun handiak izan ei zituzten itzultzaileak topatzeko eta haietako gehienak ingelesezko bertsioan oinarritu ei ziren. Lortu zuten, halere, arrakastaz gainera.

Jarri izan naiz gurean bizi diren guraso senegaldar, gambiar, nigeriarren... larruan eta pentsatu izan dut zer iritzi edukiko ote duten hedabideek beren sorterriez ematen duten irudi etsigarriaz, zer pentsatuko duten hemen jaio eta hazitako beren haurrek, kanpotik behintzat, miseriaren oihartzuna besterik jasotzen ez dutela ikusita. Galdetuko nieke, bai, eurentzat zer den pozgarria eta zer ez. .

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak