BIRA

Bazkari matxinoak

Samara Velte -

2016ko martxoak 8
Egun bitxiak izaten dira Martxoaren 8aren bueltakoak feministontzat. Eta ez bereziki erosoak: eguna esanahiz hustu duten mezuak alde batetik —zorion agurrak, eskaintza bereziak laser depilazioan eta zapata dendetan—, zeure buruari galdetzeraino nor ote den Emakumeen Eguneko emakume hori; eta, bestetik, ohi baino prestatuago egon beharra kritikei aurre egiteko. Ekitaldirik xumeenak ere errezeloa pizten duelako arrosaz margotuta ez badago.

Gure herrian emakume bazkaria egiten da aspalditik, eta, hala ere, eztabaida klasikoa sortzen da urtero: «Eta zergatik da emakumeena bakarrik?». Hasteko, nahi dutelako. Kuadrillako afarien esklusibotasuna ez du inork zalantzan jartzen; baina neskak elkartzeak pizten ditu, nonbait, susmo txarrak, bazkariotan iji eta aja ibili beharrean gizonen aurkako matxinadaren bat prestatzen ariko balira bezala-edo.

Arrazoi hori aski ez denean, espazio esklusiboen beharrari buruzko eztabaida luzea hasi ohi da, gehienetan iritzia aldatzeko asmo gutxi dutenen artean. Garrantzitsua da gaiok problematizatzea, eta nahi duenak urte osoa du horretarako. Baina, batzuetan, gutxiago ere aski da gaurko egunez ekarpena egiteko: «Aupa, neskak, bide onetik goaz» adeitsu bat, esaterako. Mahaian gaudenon arteko konplizitatea, eta mahaian ez daudenen elkartasuna.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna