Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Maiderren gailetak

Publizitatea

Iritzia

BIRA

Maiderren gailetak

 

2017-07-16 / Miren Amuriza

Maider, urte biko alabatxoa, zaintzeko galdegin zidan lehengoan lagun batek: tori, bere kantinplora eta gailetak. Arduratuta ni: gailetak eta kantinplora baino ez? «Maiderrera-euskara/euskara-maiderrera» hiztegia ez al didazu ekarri? Etxean ahaztu zitzaiola berak, baina egoteko lasai, ondo moldatuko nintzela. Eta han goaz paseoan, Maider apatxi eginda eta ni karrotxoari bultzaka.

Negar zotintxo bat egin orduko eman nion gaileta paketea: ez dakidala arrantzaka hasi, ez dakidala arrantzaka hasi... Eta pozarren hartu zuen. Handik laster, non egiten dugun topo auzoko batekin: Maidertxo, ze goxoak gailetak, e? Emango al didazu bat? Eta Maiderrek eman. Aurreraxeago koadrilako bat: gailetatxo bat emango, potxola? Eta Maiderrek eman. Jubilatu bat hirugarrenik: Maider, neska-handi, gailetarik bai niretzako? Artean txikia mutu eta ni (botabertsobat, botabertsobat bedeinkatua gogoan) neure alaba izan balitz ez emateko aginduko niola pentsatzen; jubilatuari erantzungo niola emateko berak poltsan zeukan laranjetako bat umeari, edo eztizko karamelu bat, edo trago bat bere kafesnetik. Ordea, Maiderrek hirugarrena ere eman eta (okerragoa dena) jubilatuak hartu. Hantxe neukan haurra, bere musu eta esku txokolateztatu, karrotxotik begira-begira: kokoteraino nago. Horixe ez ote zuen esan. Baina ez nago ziur, hiztegia falta nuen eta.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak