garbine ubeda goikoetxea
BIRA

AHT

2015eko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Ez dakit izan ote den Euskal Herrian ospe-galtze handiagorik Abiadura Handiko Trenak pairatu duena baino; heldu den tokiraino helduta, izan ote den aspaldiko garaiotan proiektu publikorik erorialdian halako muturreko burrunbatsu, etsitu eta lotsagarria hartu duenik. Gure garapenaren eta Europako ardatzaren giltzarria izan behar zuena, hemengo errepideen arintzailea, denbora preziatua irabazteko baliabidea, bala baino balagoa eta gainera ekologikoa. Horra orain zikulusaltsa.

Urrutiko intxaurrena gertatu zaigu, baina askotxo ikasi dugu bidean. Hasteko eta behin, hori ez dela punta-puntako trena, biguntzen ez den supositorio zurruna baizik. Eta supositorioa nahi duenak, zuloa behar duela lehendabizi. Eta zulatzeak odol-hustea dakarrela, eta odol-husteak ahulezia, eta ahuleziak gaitza, ondorioei taxua hartu ez zaienean.

Logikak argitzen digu bidea: gaur dagoeneko puntakoa ez bada, are ipurdikoagoa izango da zenbait urteren buruan, burdinbidea osatzeko oparoaldia helduko denean, helduko bada behintzat. Har dezagun, bada, patxadaz. Apustua galdutzat emanda, pentsa dezagun zertarako balia genitzakeen dagoeneko eraikita dauden tunel, zubi eta igarobideak, bizikleten korridore bilaka ote litezkeen, edo neurrigabekeriaren museo bisitagarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.