Miren Amuriza.
BIRA

Amatasunez

2017ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Izan ala ez izan, hortxe dago koska. Inguruko neska asko antzeman dut aspaldion amatasunaz gogoetan. Batzuek baiezko edo ezezko borobila erantzuten dute: txikientzako izenak pentsatuta dauzkate lehenek; kuadrillakoekin kafea hartzeari utzi diote bigarrenek, arratsaldero-arratsaldero lagunen umeei buruzko kontuak entzuteaz gogait eginda. Beste batzuk apunteak hartzen gabiltza:

Brunak ez du bere burua bikote egonkor batekin ikusten, eta ernalkuntza prozesua bakarrik hastea erabaki du. Adelek mutil-lagunarekin adostu zuen, ordea, uste baino lehenago geratu zen haurdun, eta ikaratu egin zen orduan. Margotek eta bikoteak lau eta bi urteko ume bi dauzkate, eta ilusioz dabiltza hirugarrenaren bila. Juliek negarrari eutsi ezinik kontatu zidan jasanezina egiten zaiola lo falta. Ameliek ez zuen eszedentziarik hartu nahi izan, eta Lola halabeharrez itzuli da lanera; lehenak haurtzaindegian uzten du haur txikia, bigarrenari aitonak zaintzen dio. Paulinek barre egiten du bikotearekin lantzean txortalditxo bat egin ahal izateko umeei Hartz Txiki-ren bideoak jartzen dizkietela kontatzen digun aldiro. Sofie eta bere bikotea harremana uztear egon dira, urtebeteko umea daukate. Matilda semetxoarekin etortzen da bilera askotara, eta Anette mapatik ere desagertuta dago guraso izan zenez geroztik. Izan ala ez izan, eta izatekotan, nola. Koska hortxe dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.