garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Rolak

2015eko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
L'Express astekariko kazetaria galdezka ari zaio Géraldine Casutt soziologoari, mendebaldekoak izan eta jihad-arekin bat egiten duten emakumeak gaitzat hartuta. «Itzalpekoak izanagatik ere, ez dira bigarren mailakoak, eta are gutxiago pasiboak», argudiatu dio doktoratzeko tesia eskuan. Kontrara, ardura handiko betebeharra dela haiena: datozen belaunaldiak haztea, gizarte berriaren oinarria finkatzea.

Hango hiper-patriarkatua baino gehiago, hemengo zentzugabekeria egiten da nabarmen elkarrizketak aurrera egin ahala; hango begi femeninoek gure gizarteari ikusten dioten lastoa, hipokrisia, zurikeria. Esate baterako, berdintasunaren aldeko sistema dela esan, eta emakumeari soldata eskasagoa ematean. Edo, karrera hobesteagatik, haurrik nahi ez duen andrazkoa berekoitzat jotzen denean, eta berdin, familiaren zaintza nahiago duena ergel izendatzean. Edo musulmanen zapia ez, baina neska erdi biluziak ontzat ematen direnean.

Zail da emakume izatea zer den argitzea, gizontasunaren markatzaileak ere lausotzen ari diren honetan. Fronte guztietan aritu behar dugula esaten zaigu, borroka latza egin beharko dugula burujabe izatekotan, gizonek baino gogorragoa, «eta batzuek aukera sinpleagoak behar».

Han-hemengo etxekoandreak gutxietsi izanaz damutu naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.