Izaki botere berezidunak eta espioiak, gaur egungo euskal estatu burujabean

Esperimentu genetikoak, idealak eta botere borrokak nahasten dira Mikel Rodriguez lesakarraren 'Aratz' eleberriaren bigarren zatian
Mikel Rodriguez idazlea, atzo, Donostian.
Mikel Rodriguez idazlea, atzo, Donostian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Ainhoa Sarasola -

2015eko maiatzak 30

Ahalmen bereziak izateko genetikoki eraldatutako izakiak, statu quo-a defendatzen duten zerbitzu sekretuetako kideak eta gazte idealista bat. Pertsonaia nagusi horiek etorkizuneko eta gatazkaz betetako Euskal Herria independente batean kokatu ditu Mikel Rodriguez (Lesaka, 1984) idazle eta BERRIAko kazetariak bere lehen nobelan. «Ukroniarena ez da gai zentral bat, istorioa garatzeko eskatzen zidan ezaugarria baizik. Halako izaki bereziek eta zerbitzu sekretuek, egungo mundu logikan, eraman ahal ninduten AEBetan girotutako istorioa sortzera, eta arrotza egiten zitzaidanez, markoa aldatzea erabaki nuen». Gaumin argitaletxearekin plazaratu du lana, bi zatitan: abenduan kaleratu zen Aratz. Begiradaren atzetik, eta orain argitaratu du haren jarraipena dena, Aratz II. Izuaren dorrea izenburupean.

Europan zehar bidaiatzen ari dela, bi neska «berezi» ezagutuko ditu Aratz mutil gazteak: Aratz (neska) eta Aitziber, ahalmen bereziak dituztenak. Haien pausoei jarraika dabiltza Espartza eta Eguzkitza espioiak. Pertsonaien arteko harremanak, jazarpenak eta sekretuak nahasten dira Paris, Londres eta Bartzelona arteko bidaian, eta Bartzelonan segituko du istorioak bigarren liburuan, gero Bilbora eta Isozaki dorrera jauzi egiteko. «Istorioaren azken txanpa da, eta irakurleak nabarituko du erritmoa biziagotu egiten dela eta agian akzio gehiago ere badagoela», Rodriguezen ustez. Askotariko ahotsen bidez ezagutaraziko dira pertsonaiak eta haien ibilerak, baita gogoetak ere, hainbat pausaldiren bidez. «Pertsonaiak dira funtsezkoa, protagonisten ahotsa», Gaumin argitaletxeko Fernando Morilloren ustez.

Istorio bakarra, bi aletan

Postaz izan zuen Rodriguezen eta haren lanaren berri Morillok. Haren mezua jaso zuen, «sekulako testu luzea» atxikita zeramana, eta hari buruz iritzia eskatu zion idazleak. Irakurri bezain azkar jabetu zen Morillo testu «oso berezia, oso desberdina» zela. Luzerak edo Lesakako euskalkian idatzia egoteak sor zitzakeen balizko oztopoak gorabehera, «izugarri ederra» zela iruditu zitzaion, eta ezin zela argitaratu gabe geratu.

«Luzera ikusita, hasieran moztu egin beharko genuela pentsatu genuen, baina hemen ez zegoen lastorik, ezin zen ezer kendu, eta, beraz, bi zatitan ematea zen mozteko modu koherente bakarra». Azalekoez gain, bi liburuek tartekatzen dituzte Mikel Mendibilen irudiak. Morilloren ustez, «oso testu plastikoa da, ekintzaz betea, erabateko abentura petoa».

Fantasia edo zientzia fikziozko lan bat baino gehiago, azpigenero baten barruan ikusten du nobela Rodriguezek, ahalmenak dituzten izakienean, «nahiz eta gero ez dagoen superheroiaren kontzeptu hori». Pertsonaien nolakotasunagatik, politika istorioan hagitz presente dagoen ezaugarria dela dio, nahiz eta «helburu politikoak dituen lan bat» ez izan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Kirmen Uribe, Bilbon, iazko abenduaren 18an. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' berrargitaratu dute

Joana Ibargarai

Elkarren Mintegia bildumako lehen liburua da. 2008an kaleratu zuten lehen aldiz lana, eta pasarte batzuk gehituta eman dute argitalpen berria
Ezker eskuin, Markel Idigoras, Eider Saez, Olatz Cuevas eta Alex Irazusta Nogen taldeko kideetako lau, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Nogen taldeak 'Under alt' plazaratu du, estudioko bere bigarren lan luzea

Ainhoa Sarasola

Bederatzi kantu bildu ditu disko berrian, eta estilo berari eutsi arren, taldearen «eboluzio naturala» islatzen duela uste du taldeak. Abenduan hasiko dute aurkezpen bira. Diskoa, berriz, gauerdian jarriko dute entzungai plataformetan; baita fisikoki eskuratzeko moduan ere, taldearen webgunean. 

Ibon Aranberri artista 'Zulo beltzen geometria' lana alboan duela ©Jaizki Fontaneda/ Foku

Aranberriren pieza bat erosi eta ikusgai jarri du Bilboko Arte Ederren Museoak

Iñigo Astiz

2003an kobazulo baten sarbidea ixteko sortutako altzairuzko horma desmuntatu, eta eskultura independente modura aurkeztu du orain sortzaileak: 'Zulo beltzen geometria'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.