Albistea entzun

Batasunerako bide hauskorra

CUP A-9rako akordiorako oinarri batean nahasi du Homsek.

ERC eta ICV-EUiA, hauteskunde eske
<em>Ara és l'hora</em>-k bete egin zuen Bartzelonako Katalunia plaza igandean, A-9rako kanpainaren ekitaldi nagusian.
Ara és l'hora-k bete egin zuen Bartzelonako Katalunia plaza igandean, A-9rako kanpainaren ekitaldi nagusian. TONI GARRIGA / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko urriak 21

Katalunian arrakalak itxi eta indar subiranisten batasuna berregiteko saioak egin dituzte, Artur Masek azaroaren 9ko galdeketa alderdiekin hitzartu bezala egitea baztertu —Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren debekuagatik— eta egun bererako kontsulta alternatibo batera deitu zuenetik. A-9a «bermatzeko» izan dira oraingoz hurbiltzeak, baina deialdi berria ez dela berez galdeketa baterakoa argudiatu, eta, bozak aurreratzeko, hiru puntuko agiri bat prestatu zuten atzo ERCk eta ICV-EUiAk, zenbait iturriren arabera. CUP ere bileran izan zen, eta agiria ez zuen itxitzat jo.

CUPekin «akordiorako oinarri tekniko bat» lortu dutela aurreratu zuen atzo Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak —CUPek gezurtatu egin zuen gero—, eta horrek ondoeza eragin du A-9ra bitarte CiUren bidelagun behar luketen alderdietan. Batasuna berregiteko bide hauskorrean beste arrakala bat izan zen. Alde biko bilera askoren ostean, arratsean parlamentuan bildu ziren ERC, ICV-EUiA eta CUP, eta, A-9a «duintzeko» bideak aztertzeaz gain, gobernuaren jarrera gaitzesteko idatzi bat egin zuten.

Ara és l'hora-k, Bartzelonako Katalunia plazan igandean egindako ekitaldian, babesa agertu zion A-9rako deialdi berriari, baina bi baldintza jarri zizkien independentziarako bidea sustatu duten alderdiei eta Artur Masi: alderdi interesen gainetik batasuna berreskuratzea eta herri galdeketaren ostean hauteskunde plebiszitarioak egitea, hiru hilabete igaro baino lehen. ANC Biltzar Nazional Katalanak eta Omnium Culturalek ez zuten eskatu zerrenda bateraturik kanpainako ekitaldi nagusian.

CUP bihurtu da, hiru diputatu soilekin, alderdi subiranisten batasuna berregiteko giltzetako bat. Alde batetik, CiUrekin harreman estuan jarraitu baitu; eta, bestetik, ERC eta ICV-EUiArekin Masen kontsulta «hobetzeko» proposamen bat hitzartu nahian ari baita, CUPek berak A-9ari begira ezarri zituen 11 baldintzetan oinarritua, gero Kataluniako Gobernuari aurkezteko.

Francesc Homs Generalitateko eledunak atzo esan zuen CUPekin «akordiorako oinarri bat» lortu zutela, A-9rako «batasun teknikoa» berreskuratzeko. Oposizioko alderdi subiranistek galdeketa babestea litzateke xedea, Masen deialdiarekin kritiko izan arren.

CUPek azkar batean gezurtatu zuen, agiri batean, alde biko akordiorik egin izana CiUrekin. Proposamena «ERCrekin koordinatua eta ICV-EUiAri irekia» zela argitu zuen ezkerreko alderdiak. Homsen baieztapenaren aurretik, David Fernandez CUPeko buruzagiak azaldu zuen bloke subiranistako alderdiek beren 11 proposamenetatik zortzi onartuak zituztela eta «gutxieneko akordioa» posible ikusten zuela. Galdeketaren saila sortzea baztertu, eta estatuaren debekuaren aurrean atzera pausorik ez ematekotan eta «herriaren mandatuari erantzunez» debekuaren aurrean desobedientzia aldarrikatzen zuten bi puntuak berridaztekotan geratu bide ziren. Gobernuak ere ontzat jo ditu zortzi puntu horiek.

ERCko eledun Anna Simok atzo jakinarazi zuen alderdi errepublikanoa ICV-EUiA eta CUPekin negoziatzen ari zela «oposiziotik» nola «hobetu» A-9rako kontsulta alternatiboa. Ez onartu arren CiUren estrategia, «prozesu parte hartzailea» bultzatzeko prest azaldu zen Simo. Baina argi utzi zuen, adibide gisa, Generalitateak botoa emateko aurreikusi dituen 700 lokalak eskas direla.

Simonek ez zion atea itxi hauteskunde plebiszitario batzuetan CDCrekin zerrenda bateratu bat osatzeko aukerari, «agindu oso argi bat balego ahalik eta lasterrena independentzia aldarrikatuko lukeen gehiengo parlamentario bat osatzeko». Oriol Junquerasek autonomia eredua amaitutzat jo zuen bezperan.

«Berehala» hauteskundeak

ERCko eta ICVko buruzagitzek bazkari-bilera egin zuten atzo, A-9 berria duintzeko, eta Junquerasi eta Joan Herrerari «ez sinestekoa» iruditu zitzaien Homsen adierazpena, CUPekin ustez eginiko akordiorako oinarriari buruzkoa. Bi buruzagiek esan zuten Masek ahalik eta lasterrena deitu behar lukeela hauteskundeetara.

A-9rako deialdi alternatiboarekin batasuna haustea egotzi zion Junquerasek Masi, eta kontsulta berria babesteko Generalitateak CUPen 11 puntuak onartu behar lituzkeela esan zuen: «Hori baino gutxiago, oso, oso gutxi irudituko litzaiguke gobernuaren aldetik».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroa eta Gilles Simeoni Korsikako gobernuburua elkarri eskua ematen, iragan uztailean, negoziazioen lehen bilkura amaitu ostean, Parisen ©CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE

Korsikako hautetsien eta Frantziako Gobernuaren arteko negoziazioak, oinarri bila

Ander Perez Zala

Darmaninek atzeratu egin du bihar uhartera egitekoa zuen bisita, «eztabaida bare baterako baldintzarik» ez dagoela argudiatuta. Protestak antolatu dituzten gazte mugimenduek aho batez eskatu dute elkarrizketak hausteko.

Autodeterminazioaren eta Amnistiaren Aldeko Akordio Sozialaren prentsaurrekoa, gaur, Bartzelonan. ©INTERSINDICAL

Kataluniako berrehun udalerri daude amnistiaren eta autodeterminazioaren alde

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Hirurehun erakundek eman diote babesa Autodeterminazioaren eta Amnistiaren Aldeko Akordio Sozialari, tartean alderdi politiko independentistak, zenbait sindikatu eta ikasle antolakunde.

Danimarkako lehen ministro Mette Frederiksen, gaur, Kopenhagen egindako agerraldian. ©Liselotte Sabroe / EFE

Danimarkako bozak azaroaren 1era aurreratu ditu lehen ministroak

Mikel O. Iribar

Gobernu sozialdemokrata babesten duten alderdiek behartuta hartu du erabakia Mette Frederiksenek.

Suhiltzaile batzuk, atzo, bonbardaketa batek Kharkiven (Ukraina) txikitutako lantegi batean lanean. ©SERGEY KOZLOV / EFE

Zelenskik berretsi du ez duela Putinekin negoziatzeko asmorik

Igor Susaeta

Errusiako goi ganberak Ukrainan partzialki okupatutako lurrak anexionatzeko itunak onartu ditu. Kremlinen mapek erakusten dute Moskuren indarrek segitzen dutela gerra frontean atzera egiten

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Xabin Makazaga

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...