Albistea entzun

Errealitatean lurreratutako irudimena

Toti Martinez de Lezeak «bertako» mitologian oinarritutako fantasia istorioa ondu du 'Enda Lur' eleberri epiko eta koralean
Toti Martinez de Lezea, atzo, Donostian.
Toti Martinez de Lezea, atzo, Donostian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Mikel Lizarralde -

2014ko azaroak 27 - Donostia

Zergatik erabili erreferentzia anglosaxoiak bertako historiak eta mitologiak nahiko material ematen badute istorio bat kontatzeko? Galdera horri erantzunez osatu du Toti Martinez de Lezeak (Gasteiz, 1949) Enda Lur, «aberri identitaterik gabeko tribuek» lurra menderatzen zuten garaian giroturiko istorio fantastikoa. Erdi Aro goiztiar batean, VI. mendean, gerrak, borrokak eta hilketak egunerokoak eta pertsonaia mitologikoak benetakoak bezain «errealak» zirenean. Fantasiaren munduan kokatu behar baita idazlearen nobela berria, Martinez de Lezearen idazkeraren zeinuak gordetzen baditu ere, Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko arduradunak nabarmendu duenez: «fabularako gaitasuna eta mitologia zaharrarekiko ezagutza handia».

Enda Lur 580. urtean dago girotua Euskal Herriko leku zehaztugabe batean, «Vasconia, Euskal Herria edota Nafarroa existitzen ez ziren garai batean», eta Endara du protagonista, ilargi gorriko gau batean jaioa izanik, sorgintzat jo eta bere herritik alde egin duen neskatoa. Endara jainkoen eta gizakien arteko nolabaiteko bitartekari bihurtuko da kanpoko lurretatik datozen inbaditzaileak etxe atarian dituztenean.

Fantasiaren alorrean giroturiko nobela izanda ere, istorioaren benetakotasuna nabarmendu du idazleak: «pertsonaiak errealak direlako, baita lekuak, mendiak, ur-jauziak eta amildegiak ere». Martinez de Lezeak ondo kokatuak ditu eleberria kokatzen den lekuak, baina izenak aldatu dizkio nolanahi ere.

Liburuaren sustapen bideo bat ere egin du Martinez de Lezeak Adiune Proiektuen Fabrikarekin elkarlanean. Bideoan, film baten trailerra balitz bezala, Enda Lur-en aurkezpen bat osatu dute, eta Larrabetzuko biztanleek jokatu dituzte eleberriko pertsonaien rolak.

Liburua gaztelaniaz idatzi du Martinez de Lezeak eta Miren Arratibelek euskaratu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alex Gurrutxaga, Txani Rodriguez eta Mikel Reparaz erdian, Javier de Isusi pantailan, eta Bingen Zupiria Kultura sailburua eta Andoni Iturbe Kultura sailburuordea hegaletan, atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Euskadi saria Alex Gurrutxagari, Leteri buruzko saiakeragatik

Javi West Larrañaga

'Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria' liburuagatik jaso du saria Gurrutxagak. Txani Rodriguez, Mikel Reparaz eta Javier de Isusi saritu dituzte gaztelerazko eta ilustrazioko arloetan

Gitarra, pipa eta bibotea izan ziren Georges Brassensen ezaugarri bereizgarrienak. ©ROBERT DOISNEAU / EFE
Kulturako zuzendari nagusia, Nafarroako Museoko zenbait arduradun eta erakusketan parte hartzen duten artistetako batzuk, museoan. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroako Museoak iaz erosi zituen hamalau obra berriak ikusgai daude

Ane Eslava

Hamalau artista nafarren askotariko lanak dira. Erakusketak 'Hamalau gehiago' izenburua du

Sustatzaile eta parte hartzaileek atzo aurkeztu zuten egitaraua. ©DONOSTIA KULTURA

24. Aita Donostia Musika Astea programa bikoitz batekin hasiko da gaur

Erredakzioa

Julian Barrenetxea eta Aita Donostia abesbatzak ariko dira lehen saioan. Ohi bezala, Donostiako Kaputxinoen elizak hartuko ditu emanaldiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.