«Objektiboagoak gara orain»

Hiru urte eta erdiko ibilbidearen ostean, bukatutzat eman dute Errenteriako elkarrizketarako bilgunea. «Desberdinen arteko egiazko bizikidetza ariketa bat bizi izan dugu». Ez da jendaurreko foroa izan
Errenteriako elkarrizketarako foroan aritu diren kide asko, atzo, herriko Jaurtakol plazan egindako agerraldian.
Errenteriako elkarrizketarako foroan aritu diren kide asko, atzo, herriko Jaurtakol plazan egindako agerraldian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Enekoitz Esnaola -

2016ko apirilak 30

Hiru urte eta erdiko ibilbidearen ondoren Errenteriako elkarrizketarako foroak gehiago ez zuela ematen ondorioztatu, eta bukatu egin dute. Iazko urte amaieran hartu zuten erabakia eta ondorioak adosteari ekin zioten. Atzo jakinarazi zuten bukatu dela «normalizazio politikorako eta bakerako» gunea. «Desberdinen arteko egiazko bizikidetza ariketa bat bizi izan da», zioten, Jautarkol plazan, Koro Mitxelena herritarrak eta Juan Carlos Merino (PSE-EE) alkate ohiak. «Objektiboagoak gara orain».

Gertatu denari buruz dira «objektiboago»; «gai izan gara enpatiaren bidea egin eta bestearen mina gure egiteko». Ohartu dira, azken batean, «kontakizun kolektibo hau idazteak» aukera eman diela «bizitako guztiari perspektibaz so egiteko». Foroak aurrera begira ibilbide garbirik ez zuela ikusi arren, atzera begira jarri eta bide bat egin duela ikusi ahal da. 2012ko erdialdera ipini zuten abian. Lehen baino hobeak ziren baldintzak. Kasurako, 2011ko urrian ETAk jarduera armatua bukatutzat eman zuen.

Indarkeria mota desberdinak pairatu izan dituzte Errenterian, gogor. Gaur egun, herritar ugari dago espetxean. Ez zen, beraz, plaza samurra askotariko jendearen artean bizikidetza lantzen hasteko. Ondorioen atalean diote «dinamikak aldatzeko pauso eta keinu txikiak beharrezkoak» direla, eta haietako pausotzat jo dute 2012 hasieran Julen Mendoza (Bildu) alkateak herriko PSEren egoitzaren berrinaugurazio ekitaldian parte hartu izana —indarkeriak makina bat aldiz kolpatutako egoitza da—. Ondoren eratu zuten foroa, diskrezioan, jendaurreko martxarik gabe. Baina hura bazelako ulertu ahal da Errenterian azken urteetan elkarbizitzaren alde mugimendu batzuk egon izana: hala nola 2013an Mendozak berak, eta alderdi desberdinetako kideek eta biktima mota desberdinek egindako topaketa, eta Memoria partekatu baterantz, Errenterian 1956tik 2013ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria ekintzei buruzko txostena (2015).

«Kanpo presioak»

Joera politiko desberdineko jendeak hartu du parte: ezker abertzalekoek eta EH Bildukoek, PSEkoek, EAJkoek... Eta PPkoekin ere izan dira hartu-emanetan. «Errespetuz» jokatuz, «konfiantza eraikiz» joan dira, Mitxelenak eta Merinok foroaren bukaerako agerraldian esandakoaren arabera, baina urteotan hainbat gertakarik euren artean eragin duela ere onartu dute. «Pisu handia izan dute ETA ez armagabetu izanak, espetxe politika ez malgutu izanak, atxiloketek, epaiketek...». Dena dela, saiatu dira «kanpo presioetatik babesten». Gai batzuetan zehaztasunetara ez iristeak ere sortu die «nekerik» eta «frustraziorik».

Bide bat eginda eta arrasto bat utzita, bukatzea erabaki dute. Oinarria hori dela, egongo ei da zehaztasunetarako-eta aukerarik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen protesta, gaur, Donostiako Amara Berriko lehen arretarako zentroan. ©Gorka Rubio / FOKU

«Sakoneko arazoei heltzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.

Mekanikari bat lanean, iragan apirileko irudi batean. ©Jon Urbe / FOKU

Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago

Imanol Magro Eizmendi

Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Enekoitz Esnaola

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna