Albistea entzun

Prefetak Hiri Elkargo bakarreko proposamena ematen du lehen tokian

Itxoiten ez zenik ez zion iragarri barda Hautetsien Kontseiluari.

Lau egituraketa mota aurkeztu zituen.

Baterak bilkura publikoa antolatu du ostegunerako
Pierre Andre Durand prefeta, bilera hasi aitzin, Alain Iriart Hiriburuko auzapez eta kontseilari nagusiria azalpenak ematen, atzo.
Pierre Andre Durand prefeta, bilera hasi aitzin, Alain Iriart Hiriburuko auzapez eta kontseilari nagusiria azalpenak ematen, atzo. NORA ARBELBIDE

Nora Arbelbide -

2014ko ekainak 28

Ipar Euskal Herriko hamar Herri eta Hiri Elkargoak desegin, eta Hiri Elkargo bakarra sortu, argiki egituraketa proposamen horren apustua zuen azpimarratu Andre Durand prefetak, Hautetsien Kontseiluaren biltzarrean, atzo. Bilkuraz baliatu zen gaur egungo Frantziako Estatuko legeak baita deszentralizazioaren III. akta izeneko lege berriek ekartzen dituzten aukera berrien sintesia bat aurkezteko, proposamenak eginez. Jakinez, legea ez dutela oraindik bozkatua parlamentariek eta beraz, aldaketak etor daitezkeela. Baina hori, aldaketak beharko direla argi utzi zuen prefetak. 2020ko departamenduen boterea arras txikituko da. Eta 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten Herri Elkargoak berrantolatu beharko dira, kopuru horretara iristeko. Hau da, Ipar Euskal Herriaren kasuan, 10etatik 7. Zuberoako Herri Elkargotik, Errobi Aturri Hiri Ekargora.

Aldaketa horiek «aukera» bat bezala aurkeztu zituen prefetak eta horrela hasi zen bere proposamenen esplikatzen. «Frantziako Estatuak Hiri Elkargo hori zuela hobesten» berretsi zuen. Gaur egungo Euskal Kosta-Aturri edo Hego Lapurdi Hiri Elkargoak dira jada. Baina, nahiz eta izen bera izan, eta jadanik existitu, eduki aldetik «aldaketak dakartza, konbinaketa berriak», segurtatu zuen. Fiskalitate propioa luke. Biztanle kopuru aldetik, 50.000tik gora bil ditzake. Ipar Euskal Herria bere osotasunean har lezake kontutan.

Bigarren proposamen bat egin zuen prefetak, fiskalitate propio bat duena honek ere. Hau, Hirigune Elkargoa izendatu daiteke. Eta honek 250.000 biztanle baino gehiago dituen entitate bat bil dezake, hortaz, horrek ere hiru probintziak elkartu ditzake. Eskumenen aldetik Hiri Elkargoa baino gehiago lituzke. Eskumen batzuk, honek berezkoak ditu, Hiri Elkargoak opzio gisa dauzkalarik. Hirigintzaz, etxebizitzaz, goi mailako ikasketez, garapen ekonomikoaz, uraz, transizio energikoaz, ingurumenaz, azpiegitura kultural edo sozio kulturalez, batita lizeo eta kolegioez, hauek denak batuko lituzke Hirigune Elkargoak.

Biak ala biak, «segurki indartsuenak dira», berretsi zuen prefetak. «Herri eta hiriek beren esku utzi eskumenak dituzte, baita deseginen diren sindikatuenak ere. Eskualdeko Kontseiluak eta Kontseilu Nagusiak delegatu eskumenak ere izan ditzake». Halere, insistitu zuen erranez Hirigune Elkargoa baserri eremu batentzat ez dela «hain egokia», Diru aldetik, taula bat ekarri zien prefetak. Hiru zutabe, hiru kolore. Bata 10 Herri Elkargoen aurrekontuak elkarturik, 2013 urterako: 35 milioi euro. Bigarrena Hiri Elkargo bakar bat balitz Ipar Euskal Herria: 38,4 milioi euro jasoko lituzke. Eta hirugarren zutabea, Hirigune Elkargo bakarrarena. Aberatsena: 39,8 milio. Taula horren irakurketa anbiguosa da. Ez baita zehaztua zer sartzen duen zifra bakoitz horien barnean. Frantziako Estatuak gaurko egunean Herri eta Hiri Elkargoez aparte emaiten baitu sos, baina ez da jakina ea taulan sartzen duen.

Beste bi proposamenak, «tresna federatzaileetan» sartzen dituenak, hauexek dira metropoli polo (2010eko legea) bilakatzea edo lurralde oreka polo bat (2014ko urtarrileko legea). Ez dute fiskalitate propiorik eta gehitzen dira gaurko egiturei. «Sindikatu estilokoak» dira. Azken aukera bat ikusten du prefetak: gaur egun bezala, Pays egitura atxikitzea, «zuzenbide pribatua» duena, gainerateko guztiek «zuzenbide publiko» pean daudela.

Aurkezpenak auzapezei

Orain, auzapez guztiei aurkezpena zuzena egitekoa die prefetak, 10 bilkura, 10 Herri Elkargoetan. Uztailaren 14a arte bururatzekoa du itzulia. Eta ondotik, urte bukaeran du puntu bat egitekoa hautetsiekin. Artean lege bozkatuak ekar ditzakeen berrikuntzei egokituko lizkieke proposamenak.

Ipar Euskal Herriko populazioaren erdia ordezkatzen duten auzapezen erdiak beharko dira ados jarri proposamen bat edo bestearen alde —158 herrietakoak (Eskiula salbu)— hautatu proposamen hori bere egin dezan prefetak. Ezadostasuna bada nagusi, prefetak bakarrik erabaki dezake zer hautatu lurraldearentzat. Egin dezake Hiri Elkargo bakar bat, edo agian 20.000 gora biztanle dituzten hiru edo lau. Halere, lurraldea zainduko duela segurtatu zion prentsari barda. Beste gisa batez erranik, ez duela Zuberoa Biarnoari lotzeko asmorik.

Hautetsiei dagokienez, Baterako eztabaida herritarren esku jarri nahia azaldua dute eta horri begira, ostegunean, uztailaren 3an, 19:00etan, Hazparneko lurraldeko Herri Elkargoko gelan biltzera deitzen dute: «Egoera aztertzeko eta ondoko hilabeteetako mobilizazioak prestatzeko». Baterako kide zen Martine Bisauta Baionako auzapez ordea barda bilkuran zen. Eta baieztatu zuen eztabaida «zaila» izanen dela, «baina eztabaida eramateko kuraia izan beharko dugu». Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseilukoak hauxe adierazi zuen: «Ez dut gaizki ikusten Hiri Elkargoarena. Aztertu beharko da eskumenen eta botere aldetik zer den xuxen».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Eneko Andueza, Miren Gorrotxategi eta Joseba Diez, atzo. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Zio politikodun bortxaren aurka batu dira EAJ, PSE-EE eta EP-IU

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Murtzian egindako eraso bat gaitzetsi dute hiru alderdiek. EH Bilduk EAJri egotzi dio testua koalizioaren aurkako «jaurtigai» gisa erabiltzea
Unai Fernandez de Betoño ©Raul Bogajo / Foku

EH Bilduk kontratu txikien «klientelismoa» kritikatu du

Erredakzioa

Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideak salatu du enpresa batzuk EAJko eta PSE-EEko kontaktuez baliatzen ari direla kontratuak lortzeko

Ane Muguruza, atzean Josu Muguruzaren irudi bat duela, 2019ko azaroan egindako ekialdi batean. ©Luis Jauregialtzo / FOKU

«Bigarren mailako biktimarik» ez sortzeko eskatu du Foro Sozialak

Berria

Joan den astean, Estrasburgok ontzat jo zuen Espainiak estatuaren bi biktimari kalte ordaina ukatzea, eta, Foro Sozialaren ustez, «bizikidetza demokratikoaren» aurka doa hori: «Biktima guztiek dute egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna