Noiz sortua: 2014-07-03 00:30:00

800 irakasle kendu dituzte

Bi urtean 3.500 lanpostu publiko baino gehiago galdu dira Hego Euskal Herrian.

Hezkuntza jaitsi da gehien.

Udalek eta aldundiek 1.500 postu gutxiago dituzte
Oinarrizko hezkuntzan nabarmendu dira murrizketak: Nafarroako Gobernuak ia 400 postu gutxitu ditu, eta Eusko Jaurlaritzak, 200.
Oinarrizko hezkuntzan nabarmendu dira murrizketak: Nafarroako Gobernuak ia 400 postu gutxitu ditu, eta Eusko Jaurlaritzak, 200. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Garikoitz Goikoetxea -

2014ko uztailak 3

Sindikatuen salaketak izan dira orain arte, baina datu ofizialek ere berretsi dute enplegu publikoa gutxitzen ari dela. Hego Euskal Herrian 3.500 postu baino gehiago galdu dira azken bi urteetan, Espainiako Ogasun Ministerioaren arabera. Sektoreka hartuta, hezkuntzan dago murrizketarik handiena: 600 maisu-maistra gutxiago ari dira unibertsitatez kanpoko hezkuntzan; unibertsitatean, berriz, 200 langile gutxiago dira. Aldeak daude erakundeen artean: Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak kendu dituzte postu gehienak. Hala ere, oro har hartuta, udaletan eta diputazioetan dago galera handiena: 2012an baino 1.500 langile gutxiago dira.

Aurtengo urtarrilean administrazioaren kontratupean zenbat langile zeuden, zerrenda bat kaleratu du Ogasun Ministerioak. Bi urtean behin egiten du lan hori. Urteetan, goranzko joera izan du listak, baina aldatu egin da aurten.

Protesta etenik gabea da. Atzo bertan, ELA sindikatuak ohartarazi zuen ratioak igotzea erabaki duela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak; salbuespenetan, gela bakoitzeko ikasleen kopurua %10 igo daiteke, baina, ELAren arabera, hori modu orokortuan ari da egiten Jaurlaritza. Datutan jarri du horren eragina: 196 postu desagertuko dira Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Ez da bide berria: Nafarroako Gobernuak ratioak igo zituen orain bi urte, eta irakasleen eskola orduak gehitu. Zenbakietan bistan dago: 393 maisu-maistra gutxiago dira. Jaurlaritzak 204 postu kendu ditu.

Unibertsitateak ere kontuan hartzeko moduko galera izan du. Datu orokorraren barruan, ordea, berebiziko diferentzia dago. Galera Nafarroan izan da, NUP unibertsitate publikoan: 221 behargin gutxiagorekin ari da. Aldiz, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean 2012ko paretsuan dabiltza, hamar langile gehiagorekin, ministerioko zenbakiek diotenez.

Osasun alorreko mozketak ari dira harrabotsa sortzen azken asteetan, nolanahi ere. Aurreko asteartean, adibidez, manifestazioa egin zuten Bilboko kaleetan, Osakidetzako sindikatuek elkar hartu ostean. Besteak beste, lanorduak gehitu dizkiete beharginei, jende gutxiagorekin moldatzeko.

Behin-behineko langileei ari da eragiten hori —sindikatuek diote 3.000 lanpostu galdu direla Osakidetzan behin-behinekoetan—, eta Ogasun Ministerioaren zenbakietan islarik ez du eduki. Izan ere, orain bi urte baino behargin gehiago ageri dira Osakidetzan: 25.212, 2012an baino 317 gehiago.

Osasun publikoaren arloan ere Nafarroako egoera nabarmen eskasagoa da: orain bi urte baino 424 langile gutxiago ari dira Osasunbidean. Urtarrilaren 1ekoak dira datu horiek, eta sindikatuek ohartarazi dute okertzen ari dela egoera uda hurbildu ahala. Salatu eta salatu ari dira oheak itxiko dituztela erietxeetan. Osakidetzak 400 kendu nahi dituela ohartarazi du SAE erizainen sindikatuak.

Bete gabeko postuak

Erkidegoka, bistan dago Nafarroako Gobernuak egin dituela Eusko Jaurlaritzak baino nabarmen murrizketa handiagoak. Buruan Espainiako Gobernua dago, hala ere: Hegoaldean zituen postuen %6 desegin ditu bi urtean; direla administrazioko langileak, direla poliziak. Espainiako Polizia eta Guardia Zibila batuta, 428 gutxiago ari dira lanean, %6,23 jaitsita. Armadan ere bai: Hego Euskal Herrian, 148 militar gutxiago dira.

Madrilgo gobernuaren atzetik, udaletan eta diputazioetan ari da enplegu gehien suntsitzen. Pilatuta daude datu guztiak, ez udalez udal eta aldundiz aldundi. %4,5 postu galdu dira 2012tik: ia 1.500.

Galdutako postuak ez dira zuzenean kaleratutako langileei dagozkienak. Asko dira langilea erretiratu eta bete gabe utzitako postuak. Agindu bat indarrean baitu Madrilek: hutsik geratzen diren postuen %10 soilik betetzea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna