Albistea entzun

Heganen sari nagusia

A350 XWB lehen hegazkina eman dio Airbusek Qatar Airwaysi; euskal enpresa talde batek garatutako teknologia du.

Proiektuak 4.000 enplegu emango ditu
Airbus A350 XWB hegazkina, atzo, Okzitaniako zeruan.
Airbus A350 XWB hegazkina, atzo, Okzitaniako zeruan. STR / EFE

Xabier Martin -

2014ko abenduak 23

Azken urteetan Hegan euskal klusterreko enpresa nagusiak ongi kokatu dira loterian jokatu gabe sari nagusi bat lortzeko. A350 XWB izenarekin iritsi da Aciturri, Aernnova, Alestis eta ITP enpresentzako sari potoloa. 41 euskal enpresa biltzen dituen klusterrak jakitera eman duenez, 8.158 milioi euroko fakturazioa ekarriko die lau euskal enpresa horiei eta beste 28ri Airbusen azken modeloaren salmentak, hegazkin horrek airean dirauen aroan. Beste era batera esanda: 4.000 enplegu sortuko dira Airbus europarrak diseinatutako irismen handiko azken hegazkinaren osagai teknologikoak garatzeko eta ekoizteko aro horretan.

Boeing 787 Dreamliner modelo amerikarren lehiakide sendoa da fuselaje zabaleko Airbus A350 XWB erreaktore bikoitza. Qatar Airwaysek 80 hegazkin eskatu dizkio Airbusi, eta konpainia europarrak historikotzat jo zuen atzo lehen alea emateko ekitaldian, Colomierseko aireportuan, Frantzian. 350 bidaiari 15.000 kilometroko hegaldietan eramateko gai den modeloaren 778 hegazkin egiteko eskaerak dauzka Airbusek jadanik, eta Boeingen 2011ko modeloari aurre egiteko makina egin dutela sinetsita daude europarrak, nahiz eta konpainiak Qatarko enpresarekin tira-bira ugari izan dituen azken hilabeteotan hegazkin berriaren eraginkortasunaren inguruan kontsumoari dagokionez.

Boeing gainditzeko xedea

Horiek horrela, ahalegin handia egin behar izan du egoitza nagusia Okzitaniako Tolosan duen hegazkin egileak aurreko modeloa (2007ko A380 superjumboa) kontsumo energetikoaren alorrean hobetzeko. Airbusek dio Boeing estatubatuarraren azken modeloa baino %9 eraginkorragoa dela kontsumoan.

Aurreikuspenak oso onak diren arren, kontsumoan asmatzea funtsezkoa izango da A350 XWBren arrakasta neurtzeko, A380 modeloaren ibilbidea laster bukatuko dela ematen baitu; azken urtean ez dago eskaerarik hegazkin horri dagokionez. Rolls-Royce Trent XWB motorrak kontsumoa %25 jaistea lortu duela dio konpainia europarrak, eta mantentze lanak askoz merkeagoak direla, gainera.

Kontua da A350 XWBren lehen alea airean izango dela ilbeltzaren 15erako Doha (Qatar) eta Frankfurt (Alemania) lotuko dituen hegaldian, eta proiektuan sendo inbertitu duten euskal enpresak fakturatzen hasiko direla. Instalazioetan eta garapen ingeniaritzan 700 milioi euro inbertitu dituzte Airbusen lehen mailako hornitzaile nagusi horiek, eta orain jasotzen hasteko momentua iritsi da.

Heganeko kideen %75 ari dira lanak egiten Airbusen modelo berriaren ekoizpenerako, konpainia europarrarentzat zuzenean edo haren hornitzaile nagusientzat, izan Euskal Herrikoak nahiz atzerrikoak. Diseinua, ingeniaritza, lehengaiak, logistika... Kasik hornidura kate osoan esku hartzen ari dira Aciturri, Aernnova, Alestis, ITP, Burdinberri, Aratz, Danobat Group, Novalti, Nuter, Siegel, Industrias Galindo, Metrologia Sariki, Aibe, Altran eta beste batzuk.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

«Ez dugu zerua ukitu, baina enpresariak ere ez dira kontent»

Joxerra Senar

Rodriguezek nabarmendu du 2012ko lan erreformako puntu nagusiak eraldatu dituztela: negoziazio kolektiboan aurrerako eragina baliatzea berriro, behin-behineko kontratuei galga jartzea eta ABEEak enpresen barne doikuntzarako erreminta gisa erabiltzea.
<b>EAJko presidente Andoni Ortuzar eta CEOEko presidente Antonio Garamendi.</b> ©LUIS TEJIDO / EFE

CEOE ala ohiko bazkideak, Madrilek horietako bat aukeratu beharko du

Xabier Martin

EAJk berretsi du erreformari ezezkoa emango diola ez bada lan itunen lehentasuna aldatzen. Ortuzarrek patronalari egotzi dio blokeo egoera
Ontzi bat Bilboko portuan sartzen. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Esportazioak pandemia aurreko mailara itzuli dira

Jokin Sagarzazu

Petrolio olio finduak, ontzigintza eta siderurgia nabarmendu dira. Autogintzak ere gora egin du, Araban bereziki; Nafarroan, aldiz, behera
Sidenorreko behargin bat, lanean, Basauriko fabrikan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Basauriko Sidenorren lan ituna adostu dute, eta KPItik behera igoko dituzte soldatak

Xabier Martin

LSB-USO, Senda de Ugarte, UGT eta CCOO sindikatuek 2026. urte arteko lan hitzarmena egin dute zuzendaritzarekin, eta soldatak %2,5 igoko dira aurten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.