Xenofobiaren sarrera txartela

«Mendebaldearen Islamizazioa» aitzakia hartuta, etorkinen aurkako manifestazioak antolatzen ari da astero Alemaniako Pegida mugimendua.

Protesten helburu nagusietako bat asilo eskatzaileak dira
Pegida kanpainak antolatutako manifestazio bat Dresdenen (Alemania).
Pegida kanpainak antolatutako manifestazio bat Dresdenen (Alemania). MATTHIAS HIEKEL / EFE

Samara Velte -

2014ko abenduak 23

Dresden, Alemania. Negu gorriko hotza gorabehera, asteroko moduan kalera atera dira milaka lagun Gabonen aurreko azken astelehenean, Pegida mugimenduak deituta. Berez «Mendebaldearen Islamizazioaren Aurkako Europar Patriotikoak» leloaren akronimotik dator mugimenduaren izena, baina aldarrikapenak askoz zabalagoak dira: besteak beste, «gehiegizko immigrazioa» eta Angela Merkel kantzilerraren aurkako protestak. «Kezkatuta dagoen gizarte sektore» bat ordezkatzen duela dio Pegidak; Alemania ekialdean du arrakastarik handiena.

Duela hilabete batzuk hasi ziren astelehenetako protestak —atzo 11. deialdia egin zuten—, eta azkenengoetan 15.000 lagun baino gehiago bildu dituzte. Joan den astean argitaratu zuten, lehenbiziko aldiz, idatzizko aldarrikapen programa antzeko bat, ordura arte Interneten zabaltzen zituzten mezuak baino nabarmen leunagoa. Facebooken immigrazioa amaitzeko neurriak ere eskatu izan dituzte, Alemania jada «etorkinez gainezka» dagoela argudiatuz. Protesten beste objektu nagusi bat asilo eskatzaileak dira: haiei babesa emateko aterpetxeen aurka jo du Pegida kanpainak.

Ezkerrak eta talde antifaxistek berehala antzeman dituzte eskuin muturreko eragileak deialdien atzean; izan ere, NPD alderdi neonaziko eta AfD Alemaniarentzako Alternatiba euroeszeptikoko kideek babestu dituzte manifestazioak. Hainbat hiritan Pegidaren kontrako mobilizazioak antolatu dituzte, eta eragile ugarik kezka adierazi dute. Boris Pistorius Saxonia Behereko Barne ministroaren arabera (SPD), parte hartzaile askok ez dakite nor dagoen pankartaren atzean: «Islama islamismoarekin parekatuta, eskuin muturrak bete-betean sartu dio gola gizarteko zentroari. Hortxe du xenofobiarentzako sarrera txartela, masak indartuta». DDRko giza eskubideen elkarteak 1989ko leloak hankaz gora ipintzea egotzi dio Pegidari: «'Harresirik ez', esaten genuen orduan. 25 urte geroago, harresia nahi duzue, baina Mediterraneoan». Saxoniako Kultur Bulegoak ondorioztatu duenez, «mugimendu chauvinista berri baten adierazpena» dira astelehenetako protestak. «Alemaniako egungo errealitatearekin pozik ez daudenen biltegia da», adierazi du Amadeu Antonio fundazioak.

CDU, entzuteko prest

Era batera edo bestera, aginteari eragiten hasi dira eskaerak. CDU eta CSU alderdi kristau-demokratek gainerakoek baino adierazpen gutxiago egin dituzte orain arte; izan ere, Pegida mugimenduaren leloak dezente hurbiltzen dira onartutako diskurtso kontserbadorera, batez ere delituak egiten dituzten etorkinen aurka dihardutenean. Dresdengo alkateak asilo gaietarako telefono bat jartzeko proposatu du, eta Stanislaw Tillich Saxoniako presidenteak herritarren haserrea «ulertzen» duela adierazi du. Thomas de Maiziere gobernuko Barne ministroak «eskua luzatu» dio Pegidari.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Kezka adierazi dute lehen arretako hainbat langilek. Argazkian, Bilboko Areilza anbulatorioa. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Osasun sistemak eztanda egingo du»

Maialen Arteaga

Lehen arretako zentroen estutasunak azaleratu ditu COVID-19ak, eta aspaldiko aldarriak hauspotu ditu. Pandemiaren «bigarren olatua» iritsi dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak, baina osasun etxeetan langileen erdiekin eta «lan gainkargarekin» dabiltzala salatu dute.

San Mames zelaia hutsik, Athleticen eta Leganesen arteko partidan, uztailaren 16an. ©Marisol Ramirez / Foku

Athleticeko sei jokalarik positibo eman dute

Berria

PCR probak egin dizkiete futbol jokalariei eta klubetako langileei. Alaveseko hiru jokalariri ere detektatu diete COVID-19 gaitza.

PCR probak egin dizkiete Donostiako Ramuntxo Berri tabernan izandakoei. ©Gorka Rubio / FOKU

Beste 505 positibo izan dira Hego Euskal Herrian

Berria

COVID-19a zuten zazpi pertsona hil dira azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Probak egingo dizkiete Nafarroako egoiliar guztiei irailean.

Maddalen Iriarte prentsaurreko batean, artxiboko irduian. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio lehen arretako zentroen egoerari konponbide bat emateko

Olatz Esteban Ezkati

Eragile politiko, sindikal, ekonomiko eta sozialen arteko elkarlanaren beharra nabarmendu du indar subiranistak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna