Albistea entzun

Talibanek aldarrikatu dute Afganistanen atzerriko tropak garaitu dituztela

ISAF nazioarteko indarrak bukatutzat eman du eginkizuna, hamabi urteren ondoren.

Matxino islamisten ustez, borroka eremutik ihesean doaz
ISAFek eginkizuna bukatzeko herenegun egindako ekitaldia, Kabulen.
ISAFek eginkizuna bukatzeko herenegun egindako ekitaldia, Kabulen. CPL JANINE FABRE / EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko abenduak 30

NATOk bukatu du ISAF Afganistanen Segurtasuna Laguntzeko Indarraren misioa, hamabi urteren ondotik. ISAF erretiratu da, baina gerra ez da bukatu, eta talibanek garaipentzat aldarrikatu dute hori. «Ez dugu galdu, Estatu Batuekin ez dugu akordiorik sinatu gerra bukatzeko; orduan, zer zentzu dauka AEBek gerra bukatzeak? Horrek erran nahi du AEBak eta haien aliatuak erabat garaitu ditugula eta borroka eremutik ihesean doazela», adierazi du Zabiullah Mujahid-ek, talibanen bozeramaileak. Etzitik, NATOk bertze misio bat hasiko du Afganistanen, armada eta Polizia trebatzeko. Mujahiden arabera, ordea, NATOk porrota ezkutatu nahi du Afganistanen jarraituta.

AEBek Afganistan inbaditu eta hiru hilabetera sortu zen ISAF, NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluaren baimenarekin. AEBek Erresuma Batuaren laguntzarekin martxan zeukaten Askatasun iraunkorra operazioa, talibanen eta Al-Qaedaren aurka. ISAFen helburua Afganistanen segurtasuna zaintzea zen, talibanak boteretik bidali ondoren erregimen aldaketa gauzatzeko. 2006an, ordea, talibanek zeukaten indarra ikusita, borroka operazioak egiten ere hasi zen. Tarte horretan, 2003an, NATOk hartu zuen nazioarteko indarra zuzentzeko ardura.

Guztira 51 herrialdek parte hartu dute ISAFen, eta 2011n izan zuen soldadu gehien: 130.000. Datu ofizialen arabera, 2002tik ia 3.500 soldadu hil dira, gehienak borroka eginkizunetan. 30 herrialdetakoak dira hildakoak, gehienak AEBetakoak (2.254). Herrialde bakoitzeko biztanle kopurua kontuan hartuta, ordea, proportzioan Erresuma Batuak, Kanadak eta Danimarkak izan dute galera handiena. Mujahiden arabera, berriz, ISAFeko indarrek 20.000 miliziano hil dituzte.

ISAFek utzitako lorratzik mingarriena zibilen hilketak dira, nagusiki bonbardaketetan. Unama NBEren Afganistango misioaren arabera, ISAFek aire erasoetan 136 zibil hil zituen 2012an, eta bertze 118 iaz. Hilketa horiek arriskuan paratu zituzten Hamid Karzai presidentearen eta AEBen segurtasun alorreko negoziazioak, Karzaik elkarrizketak bertan behera uzteko mehatxua egin baitzuen.

Akordioa egin zuten, hala ere, eta AEBek 10.800 soldadu mantenduko dituzte. NATOk, berriz, lau bat mila. Barack Obama AEBetako presidentearen arabera, ISAFi esker AEBak seguruago daude, baina, hamabi urteren ondoren, «Afganistan toki arriskutsu bat da oraindik».

Errusiaren kritikak ISAFi

Errusiak erretiratzea kritikatu du, «ezegokia» delakoan. «Segurtasun Kontseiluaren bileretan NATOko kideek harro diote helburu guztiak bete dituztela», adierazi du Kremlineko Afganistanerako ordezkari Zamir Kabulovek. «Baina zer egin dute? Alde egin behar dute, nahiz eta talibanak 2011n bezain indartsuak izan». Sobietar Batasunak 1979-1989 artean inbaditu zuen Afganistan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Extintion Rebellion mugimenduaren protesta bat, joan den astean Londresen. / ©Andy Rain, EFE

Hainbat herrialdek estu hartu dute IPCC, klima larrialdiari buruzko ondorioak alda ditzan

Arantxa Elizegi Egilegor

BBCk zabaldutako filtrazioaren arabera, Saudi Arabia, Australia eta Japonia leudeke, besteak beste, esku hartzeen atzean. Horien helburua litzateke erregai fosilak alde batera uzteko presioa indargabetzea.

Talibanen ordezkaritzako kideak, atzo, Moskun, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa haien atzetik pasatzen ari zenean. ©ALEXANDER ZEMLIANICHENKO / EFE

Errusiak Afganistanerako «bakea» eskatu die talibanei

Ander Perez Zala

Moskuk integristen ahaleginak goraipatu ditu, baina ohartarazi die «gobernu inklusibo bat» behar dela egonkortasuna lortzeko. Sunitek herrialdearen «bakartzea» kritikatu dute

 ©Yahya Arhab / EFE

Yemenen gerra krimenak egitea egotzi diete Riadeko eta Abu Dhabiko eliteei

Igor Susaeta

Giza eskubideen aldeko talde batek salatu du, Londresen, Saudi Arabiak eta Arabiar Emirerri Batuek lotura dutela gizateriaren aurkako krimenekin

Manifestari talde bat Bolsonarok koronabirusaren pandemiaren aurrean egin duen kudeaketarengatik protestan, urriaren 8an, Brasilian. ©JODSON ALVES / EFE

Bolsonarori «erailketa masiboa» egoztea proposatu du Senatuak

Gorka Berasategi Otamendi

Ikerketa batzorde batek, behin-behineko txostenean, ondorioztatu du Brasilgo presidentea gizateriaren kontrako krimenen erantzule dela, pandemiaren aurrean «arduragabe» jokatzeagatik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.