Eskoziako eta Galesko gobernuak haserrearazi ditu Mayren eta DUPen akordioak

Erresuma Batuak 1.100 milioi euro inbertituko ditu Ipar Irlandan, unionistek lehen ministroa babestearen truke. Bakea «arriskuan» jartzea egotzi die Sinn Feinek
Arlene Foster DUPeko burua eta Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa, beren alderdietako kideekin, atzo, akordioaren sinaduran, Londresen.
Arlene Foster DUPeko burua eta Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa, beren alderdietako kideekin, atzo, akordioaren sinaduran, Londresen. STRINGER / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Rodriguez -

2017ko ekainak 27

Erresuma Batuko hauteskundeak egin eta hemezortzi egunera itxi dute akordioa Alderdi Kontserbadoreak eta DUP Alderdi Unionista Demokratikoak. Negoziatzen hasiko zirela jakinarazi bezain pronto gainerako alderdien kritikak jaso zituzten, eta, atzo, bertze horrenbertze gertatu zen. Eskoziako eta Galesko gobernuen salaketa gogorrak nabarmendu ziren, haiek diskriminatzea leporatu baitzioten Theresa Mayri, lehen ministroak 1.100 milioi euroko inbertsioa agindu baitio Ipar Irlandari, DUPen babesaren truke. Sinn Fein alderdi errepublikanoak, berriz, 1998ko bake akordioa «arriskuan» paratzea leporatu die bi alderdiei, eta DUPi erran dio «lana egiteko» duela, etzi bukatzekoa baita Ipar Irlandan batasuneko gobernua osatzeko epea. «Akordioan dioten bezala, bai tory-ek, bai DUPek Ostiral Santuko Akordioarekin duten konpromisoari eusten badiote, zalantzarik gabe bete behar dute, [Ipar Irlandako] erakunde politikoak berrezar daitezen».

Eskoziako eta Galesko gobernuek finantzaketan zentratu dituzte Mayri egindako kritikak. «Boterera ailegatzeko, lehen ministroak zuzentasun zentzu guztiak baztertu ditu DUPekin akordio zikin bat eginda, eta Eskoziako tory-ek 10. zenbakian [Erresuma Batuko lehen ministroaren egoitzan] duten eragina hutsaren hurrengoa da», idatzi zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak Twitterren. «Funts horiek emateko argudiatu dute Ipar Irlandak baldintza bereziak dituela», adierazi zuen Ian Bradford SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak Westminsterren duen bozeramaileak, «baina baldintza horiek modu zintzo batean onartuko balituzte, ez lukete akordiorik egin beharko DUPekin». Damien Green Estatu idazkari eta Mayren hurbileko aholkulariak aipatu zituen atzo «baldintza bereziak».

«Dirua botoen truke»

Carwyn Jones Galesko lehen ministroaren iritziz, akordioak «Erresuma Batua are gehiago ahuldu du, nazioen eta eskualdeen bidezko finantzaketaren ideia hil duelako». Jonesen ustez, Mayk «dirua botoen truke» aldatu du. «Bertzela, dirua ematen duen zuhaitz magiko bat aurkitu izanen luke soilik Ipar Irlandari emateko mila milioi libra». Jones alderdikidearekin bat etorri da Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako burua ere. «Akordio hau ez da interes nazionalean oinarritzen, Mayk botereari eusteko duen nahian baizik».

May iazko uztailean hautatu zuten lehen ministro, David Cameronek dimisioa eman ondotik. Iragan apirilean hauteskundeetara deitu zuen ekainaren 8rako, brexit-aren negoziazioak hasi aitzinetik posizioa sendotzeko helburua baitzuen, garaipen zabal bat lortuta. Kalkuluak gaizki egin zituen, ordea, kontserbadoreek gehiengo osoa galdu baitzuten. 318 diputatu lortu zituzten, gehiengo osora ailegatzeko behar dena baino zortzi gutxiago, eta, horregatik, Mayk DUPeko hamar diputatuen babesa bilatu du lehen ministroaren karguari eusteko.

Londresen neutraltasuna

Horren ondorioz, Londresko egoera Ipar Irlandakoarekin korapilatu da. Martxoan egin zituzten hauteskundeak, eta, irabazle gisa, DUPi dagokio batasuneko gobernua zuzentzea. Akordiorik ez dute erdietsi, ordea, eta etzi bukatuko da epea. Lortu ezean, Londresek hartuko du Ipar Irlanda kudeatzeko ardura.

Gerry Adams Sinn Feineko buruak aitortu du tory-ek eta unionistek hitzartutako diru kopuruak lagundu dezakeela Ipar Irlandako zerbitzu publikoen «presio izugarria baretzen», baina «akordioaren ñabarduretan» ikusi du arazoa. DUPek hitzeman du gai erabakigarrietan babestuko duela May —konfiantza mozioetan, aurrekontuetan, brexit-ean eta segurtasun politikan, bertzeak bertze—. Sinn Feinen ustez, DUPek May babesteak urratu egiten du Erresuma Batuko Gobernuaren neutraltasuna Irlandako bake akordioan. Tory-ek eta unionistek hitzarmenean bildu dute DUPek ez duela «zerikusirik izanen» Londresek Ipar Irlandan defendatuko duen jarrerarekin. Hala ere, kontserbadoreek espresuki adierazi dute erresumaren batasuna defendatzeko ez direla «neutralak» izanen, nahiz eta «komunitate osoaren mesedetan» aginduko dutela zehaztu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ezkerretik eskuinera, Inma Moro, Itziar Llanera eta Begoña Olaskoaga, Arrondegiko osasun etxean. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Aztarnariak zaintzaile

Maite Asensio Lozano

Koronabirusean positibo eman dutenen gertuko kontaktuak bilatzea baino gehiago da aztarnari sistemako kideen lana: gaitzari eta bakartzeari buruzko informazioa emateaz edota zailtasunak dituztenen jarraipena egiteaz ere arduratzen dira.

PCR proba bat, Donostian. ©Idoia Zabaleta, FOKU

Beste 855 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Inoiz baino PCR proba gehiago egin dituzte azken egunean: 14.298, zehazki. Horietatik 855 kasutan detektatu dute birusa. 337 Nafarroan detektatu dituzte. Aurreko egunean, laurehunetik gora izan ziren lurralde horretan, lehenbiziko aldiz.

Miren Basaras, EHUko COVID-19aren Zaintza Batzordeko arduraduna. ©EHU

EHUk Miren Basaras izendatu du COVID-19aren Zaintza Batzordearen arduradun

Mikel O. Iribar

Mikrobiologoa eta EHUko irakaslea da Basaras, eta koronabirusaren ikerkuntzan badu esperientziarik. Zaintza Batzordearen lehen erronka EHUko egoera epidemiologikoa zein den aztertzea izango da. 

Susanna Paavilainen eta haren txakurra, Kossi, Helsinkiko aireportuan lanean, atzo. ©MAURI RATILAINEN / EFE

Koronabirusa atzemateko txakurrak erabiltzen hasi dira Finlandian

Edu Lartzanguren

Helsinkiko aireportuan hasi ziren lanean atzo animaliokin. Azterketen arabera, txakurrok kasuen ia %100 usaintzen dituzte, kutsaturiko pertsonak oraindik sintomarik garatu ez baditu ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna