Albistea entzun

Iruñeko Udalak beste bi haur eskolatan jarriko du euskarazko irakaskuntza

Euskarazko EGA maila beharko duten 26 lanpostu berri sortu eta oraingo langileak birkokatuko dituzte.

Euskalgintzaren eta gurasoen eskaria izan da postuak gehitzea
JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Maialen Belarra -

2016ko otsailak 12

Aspaldiko eskaerari erantzuten hasi da azkenean Iruñeko Udala. Auzo guztietan euskarazko haur eskolak egon zitezen hamaika mobilizazio egin izan dituzte gurasoek, sindikatuek eta euskalgintzak, besteak beste, baina azken hogei urteotan hamazazpi haur eskoletatik bitan soilik zegoen euskarazko eskaintza. Datorren ikasturtetik aurrera, beste bi haur eskola hasiko dira aukera hori ematen: Donibane eta Arrosadiko Printzearen Harresi. Iñigo Anaut udaleko giza baliabidetako arduradunak baieztatu du euskarazko EGA maila duten 26 lanpostu berri sortu ez ezik oraingo langileak beste lanpostu batean ere jarriko dituztela, inor kaleratu gabe.

Iruñeko udal gobernua osatzen duten lau alderdien artean ?EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerra? hartu dute erabakia. Hala, 164tik 378ra igoko dira euskarazko postuak; eskaintza osoaren %24. Maider Beloki Iruñeko Kultura zinegotziak esan du herritarren «benetako eskaerari» erantzun nahi diotela. Izan ere, 2014-2015eko ikasturtean %26k egin zuten D ereduaren alde Lehen Hezkuntzan. Horrez gain, euskalgintzaren arabera, azken bi urteetan haur eskoletan euskaraz izena emateko ia 500 eskaera jaso dira.

Pozarren hartu du albistea Iruñeko euskalgintzak: «Urte hauetan guztietan ehunka gurasok ezin izan dituzte beren haurrak euskaraz hezi 0-3 urteko zikloan, eta aukera izan duten apurrek hautatu behar izan dute: umea auzoko haur eskolan utzi eta euskarari uko egin, edo Txantreara joan-etorriak eginez euskaraz hezi», jakinarazi du Sagrario Alemanek.

Erretiroak eta birkokatzeak

Orain arte gaztelera hutsean lan egiten zen Donibanen eta Printzearen Harresin. Aldaketa bermatzeko, euskarazko EGA maila duten 26 langile berri hartuko ditu udalak: 24 hezitzaile eta zuzendaritzako bi kide. Halaber, Anautek argi utzi du ez dela kaleratzerik izango. Ezaugarriak betetzen ez dituztenek erretiroa har dezakete, eta gainontzekoak tokiz aldatuko dituzte. ELAk eta LABek ontzat jo dute udalaren erabakia. Langileen eskubideei dagokienez, LABek txalotu du udaleko teknikariek egindako ikerketa, «inor lanik gabe gera ez dadin buru-belarri aritu direlako afera honetan».

Asier Biurrun euskalgintzako ordezkariak ohartarazi du lehen urratsa besterik ez dela egin: «Asko dira oraindik irabazi beharreko postuak. Alde horretatik, indarra hartzeko eguna da gaurkoa, lanean jarraitu ahal izateko». Horrenbestez, datorren ikasturtean hamazazpi haur eskoletatik lau euskarazkoak izango dira Iruñean, hamar gaztelerazkoak, eta hiruk ingelesa ere eskainiko dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Osasunbideko erietxe bat, Tuteran (Nafarroa). ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Kutsatuen kopurua behera eta behera ari da Hegoaldean

Gotzon Hermosilla

Beste 365 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 29 gutxiago. Kutsatutako gaixo bat hil da Nafarroan, 74 urteko gizonezko bat

 ©BERRIA

Gehiago zabaldu dira arrakalak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Izurriteak eragin zuzena izan du emakumeen egunerokoan; hainbat eta hainbat aritu dira lan prekarioetan eta feminizatuetan, baldintza okerretan, eta zaintza lanak ere haien ardura izan dira. Eragileek egoeraz hausnartu beharra nabarmendu dute, zaintza sistema publiko baten aldarria helburu.

Erizain bat Galdakaoko ospitalean lanean. ©ANDONI LUBAKI / FOKU
Liburuxkaren aurkezpena, ostegunean, Pasaian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Emakumeen ahotsei so

Jone Bastida Alzuru

'Baina zer ari zaigu gertatzen? Pasaiako emakumeak pandemiako bizipenak partekatzen' liburuxka argitaratu dute. Egileek diote prozesua «ahalduntzailea, askatzailea eta sendatzailea» izan dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna