Albistea entzun

50 talde batuko ditu Leioako Umore Azokak maiatzaren 21etik 24ra

Azokan parte hartuko duten taldeen ia erdiek estreinatuko dute lanen bat Leioan.

Egitarauak diziplina guztiak hartzen dituela nabarmendu dute antolatzaileek
Dikothomia konpainia Leioako Umore Azokan estreinatuko duen <em>Espazi...O</em> pieza eskaintzen.
Dikothomia konpainia Leioako Umore Azokan estreinatuko duen Espazi...O pieza eskaintzen. MARISOL RAMIREZ / ARP

Iñigo Astiz -

2015eko apirilak 24 - Bilbo

«Kale arteentzako etxe bihurtu da Leioa». Esaldi horrekin laburbildu du Umore Azokaren funtsa Ana Lopez jaialdiko zuzendariak. 16. aldia beteko du aurten egitasmoak maiatzaren 21etik 24ra, eta hitzorduaren garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek. Zenbakiak aipatu dituzte frogatzat. 50 konpainiak hartuko dute parte jaialdian, eta estreinaldiak eskainiko dituzte haietariko 22k. Aurrez sekula eskaini gabekoak izango dira, beraz, Leioan izango diren emanaldien ia erdiak. Gora doaz kopuruak, gainera, antolatzaileek azaldu dutenez. Izan ere, iaz baino bost konpainia gehiago izango dira aurten orotara, eta baita iaz baino 50 emanaldi gehiago ere: 170, guztira. Lopez: «Agertoki erraldoi bilakatuko dugu hiria lau egunez».

Euskal Herrikoak izango dira azokan parte hartuko duten taldeetariko gehienak, eta lan berriak estreinatzen izango dira, gainera, haietariko asko. Izan ere, 17 dira orotara Leioan izango diren euskal konpainiak, eta ikuskizuna estreinatzen izango dira haietariko hamabi. Izenak ere aipatu ditu Lopezek. Zerrenda osatzen dute, guztira: Bruto pieza aurkeztuko du Igor Calonge dantzariak zuzendutako Cielo Raso konpainiak, esaterako, eta ez da bakarra izango. Barrock lana estreinatuko du Dantzaz Konpainiak, El show del espectador piezarekin izango da Asier Zabaletak gidatutako Ertza Dantza taldea, Andante pieza jokatuko du lehenengoz Markeliñe konpainiak, eta Spazi...O zirku ikuskizun minimalista eskainiko du Dikothomia konpainiak. Baina ez dira horiek bakarrak; gehiago daude.

«Kaleak dena hartzen du». Esaldi horrekin laburbildu du zuzendari artistikoak Leioan eskainiko diren ikuskizunen aniztasuna. Diziplina guztiak hartzen ditu egitarauak. Eta aipatu ditu adibide batzuk Lopezek. Bat: Pinball makinen iruditerian oinarritutako La Grosse B taldearen Insert Coin dimentsio handiko zirku ikuskizuna. Bi: keinu antzerkian oinarritutako To R Mansion talde japoniarraren Paradise Cinema. Eta hiru: Marçel Gross clown ezagunaren Particular. Eta gero Lopezen zehaztapena: «Kaleak dena onartzen du, baina kalitate irizpideei jarraitzen diegu Umore Azokan. Bai ibilbide luzea duen taldeen kasuan, bai eta hasi berri diren taldeen kasuan ere».

Hiru sari banatuko dituzte aurten: kale ikuskizunik onenarena, Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren saria, eta artista edo ikuskizun berririk onenarena.

Shakespeare euskaratzea

Baina jaialdia ez da soilik jaialdi. Izan ere, hiru hanka dauzka oinarrian, zuzendariak azaldu duenez. «Festibala da herritarrentzat, azoka da profesionalentzat eta festa da hiriarentzat». Eta, hain zuzen, alor profesional hori da azpimarratu dutenetariko bat. Azaldu duenez, nazioarteko hainbat programatzaile ere egoten baitira Leioan jaialdiak iraun bitartean, eta kontratuak lortzeko aukera ere bilakatzen da horregatik azoka bertan ikuskizunak eskaintzen dabiltzan artistentzat. Gainera, topaketa horiek errazteko Artekale izeneko espazioa zabalduko dute aurten azokan bigarrenez.

Sorkuntzak bultzatzea ere bada Umore Azokaren helburu, halere. Eta aipatu ditu lan horren adibideak Lopezek. Izan ere, pieza berriak sortzen laguntzeko babesa eskaini die jaialdiak Euskal Herriko hainbat konpainiari. Entseatzeko lekua utzi die, adibidez, jende aurreko aurkezpenak egiten lagundu die, eta euskarazko bertsioak egiteko laguntzak eman ditu. Ez soilik euskal konpainientzat, ordea. Kataluniakoa da, adibidez, Laitrum Teatre/ Toti Toronell konpainia, eta Micro-Shakespeare antzerki-instalazioarekin izango da Leioan. Antzerkigile klasikoaren testuak ditu oinarrian pieza horrek, baina katalanez eta gazteleraz eskaini dute orain arte. Baina euskaraz ere egingo dute Leioan, Lopezek aurreratu duenez. Eta hala eskainiko dute pieza azokan: klasiko zena estreinaldi bilakatuta.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:

www.umoreazoka.org

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Miren Billelabeitiaren aurkezpena, Elkar liburu dendan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gazteen inguruko aurreiritzien aurka

Olatz Silva Rodrigo

Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena' saiakera kaleratu du, Pamiela argitaletxearekin. Urteetan gazte eta ikasleekin liburuen inguruan izandako solasaldietan oinarritu du liburua
Robert Treviñok zuzenduko du orkestra. ©JUAN HERRERO / EFE

EOk 'Lorratz' estreinatuko du, Elkanori buruzko proiektuko azken obra

Mikel Lizarralde

Zuriñe F. Gerenabarrenarena da lana, eta Euskadiko Orkestraren denboraldiko laugarren kontzertu programaren barruan joko dute
Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

Harkaitz Cano idazlea, bere poema liburu berria esku artean duela, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Harkaitz Canok ‘Pozaren erdia’ poema liburua plazaratu du

Ainhoa Sarasola

Susarekin eman du lana argitara. 64 soneto bildu ditu idazleak, eta aitortu du «adiktiboa» egin zaiola hamalaudunaren egituran barneratzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iñigo Astiz

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.