Albistea entzun

Nolako euskal estatua

Aralarren fundazio Ezkerraberri «euskal nazioaren erronkez» jardunaldi batzuk egiten hasi da. Demografia eta aniztasuna aztertu berri ditu
Euskal Herria 11 Koloreren jaialdia, iaz, Donostian.
Euskal Herria 11 Koloreren jaialdia, iaz, Donostian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Enekoitz Esnaola -

2016ko azaroak 1

«Balizko euskal estatu batera abiatzeko» lan bati ekin dio Aralar alderdiak, bere fundazio Ezkerraberriren bidez «alor estrategiko» batzuei buruz jardunaldiak antolatuta. Oraingoz, topaketa bat egin du: joan den urriaren 15ean, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa), Herritarrak gaitzat hartuta. «Horren barruan aztertu genituen demografia —bilakaera, adin piramidea...— eta aniztasunaren kudeaketa —generoa, ideologia, erlijioa; edo migrazioak eta xenofobia—», esan dio BERRIAri Inaki Irazabalbeitia Ezkerraberriko zuzendari eta jardunaldien koordinatzaileak. Hurrena lurraldetasunaz ariko dira —arazoaren 19an—, eta euskal sare instituzionala, errealitate administratiboak, barne kohesioa, Iparraldea-Hegoaldea harremanak eta Europako testuingurua izango dituzte hizpide. Hezkuntza, eredu sozio-ekonomikoa, gizarte zerbitzuak eta gobernantza aztertuko dituzte beste lau saioetan, eta datorren urteko udaberri aldera ondorioekin argitalpen bat aterako dute. Euskararen normalizazioaz saio bat antolatzeko asmoa zuten, baina albo batera utzi dute, «euskalgintza bera ari delako horretan».

Aralarrek, funtsean, «kezka» bikoitza dauka: nola lortu euskal estatua?; eta, nolako estatua eraiki? «Mundu globalizatu batean bizi gara. Neoliberalismo izena duen pentsamendu lerro batek globalizazioa aitzakia hartuta irteerarik gabeko egoera batera darama gizateria. Krisi ekonomikoa eta proposatzen diren konponbideak dira horren adierazleetako bat. Errefuxiatuen krisia da beste bat. Europan oinarrizko balioen krisia dugu. Ematen du elkartasuna, giza eskubideak eta demokrazia kontzeptuak garai batekoak direla. Euskal Herrian ez gaude ataka horretatik kanpo», dio Ezkerraberrik jardunaldietarako osatu duen dokumentuak.

Integrazioaren beharrean

«Guk Euskal Herria elkartasunetik eta justizia sozialetik eraiki nahi dugu, eta pentsatzen dugu ariketa intelektual bat eginda proposamen batzuk mahai gainean jartzeko unea dela», azaldu du Irazabalbeitiak. «Esate baterako, demografiarekin oso kezkatuta gaude. Herritarrez osatzen da herri bat, eta, biharko egunean gure herri izaerari eusteko, hemengo jaiotza tasa txikiagatik kanpotik etorriko den jendearen integrazioa beharko dugu. Gai horiez ez da modu serio batean hitz egiten Euskal Herrian. Garaia da euskal nazioak dituen erronkei aurre egiteko. Helburu horrekin antolatu dugu gogoeta foro hau. Beraz, Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko ideien eztabaidan ekarpena egin nahi dugu».

Haren esanetan, Euskal Herriak ere behar du bere Liburua Zuria. Eskozian Alex Salmonden gobernuak Independentziarako Liburu Zuria aurkeztu zuen duela hiru urte. Katalunian, elkarlanean, Trantsizio Nazionalerako Liburu Zuria osatu zuten duela bi urte, «eta orain estatu egiturak eratzen ari dira», dio Ezkerraberriko zuzendariak. «Estatu bat ez da inprobisatzen. Hemen, hasteko, adostasun batzuk behar ditugu, sikiera. Liburu Zuria egiteak lan handia eskatzen du, baina hasi ezean... Beti daude aurreikusi ezin diren faktore batzuk, baina aurrelanak beti egin behar dira. Ideien eztabaida bat egitea dagokigu, eta beste ekinbide batzuk kontuan hartzea. Adibidez, Eusko Ikaskuntza mendeurrena betetzera doa, eta ari da lan batean. Osagarritasuna lortu nahi dugu».

Aralarren fundazioaren jardunaldiok ez dira irekiak, itxiak baizik. Gai bakoitzeko koordinatzaile bat egongo da, eta, aurretik, oinarrizko idatzi bat prestatzea dagokio. Aldiko lauzpabost aditu gonbidatuko dituzte —kasurako, lurralde oreka kontuan hartuta—, eta Ezkerraberriko kide gutxi batzuk ere egongo dira. Oraingoz, ez dute jardunaldietako partaideen izenik jakinaraziko. «Lasai hitz egiteko foroa izatea nahi dugu». Egun bateko saioak izango dira denak ere, eta baliteke beti ez aritzea Arantzazun. Ondorioak, argitaratzeaz gain, EH Bildu koalizioko beste partaideekin partekatuko dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Etxeraten batzarreko irudi bat. ©Aritz Loiola / Foku
Bozkaleku bat 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

BOTO PAPERAK, HITZAURREAN

Jon O. Urain

Udaletako, foru aldundietako eta Nafarroako Parlamentuko agintaldiak azken hilabeteetan sartuak dira, urtebete falta baita hauteskundeetarako. Oro har, alderdiak udazkenean sartuko dira bozen dinamikan, baina horien bilakaerak eta portaerak arrasto batzuk ematen dituzte bozketan jokoan egongo denaz.
<b>Maria Txibite idazkari nagusi izendatu zuten urrian, PSNren kongresuan.</b> ©IÑIGO URIZ/ FOKU

Beste behin PSNren eskuetan

Joxerra Senar

Nafarroako Gobernu barruko tirabirak, PSNren eta UPNren arteko gerturatzea zenbaterainokoa den, nola egituratuko den eskuina, gainerako alderdien urratsak... Legealdi amaierako giltzarriak aletu dituzte Ricardo Feliu NUPeko soziologoak eta Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko koordinatzaileak.

Gorka Urtaran, Gasteizko alkate izendatu berritan, Miren Etxebarriarekin (PSE-EE) batera. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Abertzaleen indarrak neurtzeko plaza

Edurne Begiristain

Arabak aspaldi utzi zion PPren gotorleku izateari. Alderdi abertzaleen eragina sendotuz doa lurralde horretan, eta EAJren eta EH Bilduren artean lehia «estuagoa» espero da 2023. urterako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...