Albistea entzun

IRITZIA

Erdoganen ezpata bozetarako

Zekine Turkeri - Kurdistango kazetaria

2015eko uztailak 31

Gutxienez 1.200 kurdu inguru atxilotuta. Lau polizia, lau soldadu eta hiru zibil hilak. Turkiako prentsaren arabera, PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aurkako bonbardaketetan 200 lagun hil dituzte. Garrantzitsuak al dira zifra horiek? Nolatan bihurtu da Ankarak munduari Estatu Islamikoaren aurkako gerra gisa saldutakoa, kurduentzako infernu?

Gobernuak muturreko islamistak seinalatu, baina kurduak birrindu ditu. Hain zuzen ere, EI gehien sufritu dutenak, eta XXI. mendeko basakeria handienaren aurka aurrez aurre borrokatu diren bakarrak.

Kurduen infernua, Erdoganen ametsa da. Recep Tayyip Erdogan presidenteak sistema parlamentarioa atzean utzi nahi du, botereak presidentearen karguan pilatzeko. Gaur egun, Erdoganen eskumenak Alemaniako presidenteak dauzkanaren antzekoak dira, baina hark Turkiako Obama izan nahi du. Eta posible izatekotan, Ekialde Hurbileko Obama. Baina ekainaren 7ko hauteskundeek amets hori ezerezean utzi zuten. Erdoganen AKP Justizia eta Garapena Alderdiak gehiengo osoa galdu ez ezik, HDP Herriaren Alderdi Demokratikoak %10eko langa igaro zuen —kurduak dira koalizio horretako eragile nagusiak—, eta ezinezkoa egin zuen Erdoganen ametsa.

Turkiak EIren aurka egindako bonbardaketak ordu pare bat iraun zuen. PKK, ordea, iragan ostegunetik bonbardatu du atsedenik gabe. Bake prozesu bat martxan zegoen —nahiz eta hilabeteetan etenda egon—, nazioarteak Turkiari eskatzen dio muga ixteko borrokalariak eta armak Siria irits ez daitezen eta jihadisten aurka aktiboki borrokatzeko. Baina gobernuak zergatik adierazten du gauza bat, eta beste bat erabat desberdina egin?

Cengiz Çandar kazetariak eman du erantzuna Hurriyet Turkiako egunkariko artikuluan. Honela zuen titularra: «Aitzakia: terrorismoaren aurkako borroka; helburua: ekainaren 7agatik mendekua». Hauteskundeak aurreratzea, PKK kriminalizatzea eta HDP bakartzea. Horiek helburuak.

EIren aurkako borrokan jende askoren sinpatia lortu du PKK-k. Baina gerrillak estatuaren indarkeriari indarrez erantzuten badio, HDP bakartzea ere lortuko du gobernuak.

AKPk orain astebete hasi zuen CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoarekin gobernua osatzeko negoziazioa. Baina orain hamar egun egingarria zena ezinezko bihurtu da. Poliziaren sarekadak hastean, Veli Agababa CHPko presidenteordeak «kolpe zibil» deitu zion gertatutakoari. Hurrengo egunean, Selahattin Demirtas HDPko presidentekideak gauza bera esan zuen, eta gaineratu zuen Erdoganek konponbiderako prozesuari eta demokraziari emandako kolpe bat dela.

Datozen egunetan mirari bat gertatzen ez bada, Erdoganen ametserako bidea erraztuko da. Erdoganen kalkulua da indarkeria giro hori handituz gero aurreratutako hauteskundeetarako, botoak irabaziko dituela. Eta oso posiblea da hori, prentsaren zati handi bat alde jarri baitzaio; batzuk atsegin handiz, eta beste batzuk Erdoganen zigorren beldur direlako. Politikari kurduak zentsuratu dituzte, eta gehienak ohar ofizialak argitaratzera mugatzen dira. Ez bada gobernu bat koalizioan osatzen eta indarkeria handitzen bada, Erdogan aterako da «egonkortasunaren urteak» oroitaraztera, eta gehiengoan osatutako gobernu baten garrantzia azpimarratzera.

Eta gobernuak bere burua behartuta ikusten badu AEBei emandako promesa betetzera? Hau da, EIri erasotzera? Zer egingo dute jihadista horiek? Duela egun batzuk egunkari batek argitaratu zuen Istanbulgo Segurtasun Zuzendaritzak agindu bat eman zuela polizien oporrak bertan behera uzteko, merkataritza guneetan eta metroan eraso suizidak gerta daitezkeelakoan. Berria ez du inork gezurtatu. Manifestazio guztiak debekatu dituzte, eta elkarretaratze oro gogor zapaltzen du Poliziak.

Tristezia, amorrua eta kezka nagusi dira kurduen artean, batez ere HDP babestu zutenen artean, uste zutelako hura parlamentura iritsita Erdoganen diktadurarako bidea geldituko zela. Baina orain kezka kurduengan ez ezik, turkiarrengan ere hedatu da. Botere absolutua nahi duen gizon batek sortutako kezka da, eta, horregatik, barneko gerra bat sortzeko arriskuarekiko kezka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Israeli ez zaio axola erosleak zertarako darabilen Pegasus»

Joan Cabases Vega

Macken ustetan, programa erabiltzearen harira sortutako eskandaluek estatu judua «indartu» dute: «Diktadoreek atsegin dute Pegasus, eta demokrazietan ere badute jada, edo eskuratu nahi dute».
Zelenski Ukrainako presidentea —eskuinean— Costa Portugalgo lehen ministroarekin batzartu zen atzo, Kieven. ©EFE

Zelenskirentzat, Ukrainako gerraren amaiera «diplomatikoa» izango da

Ander Perez Zala

Erresuma Batuak Moldaviarentzako laguntza militarra biltzeko aukera ekarri die hizpidera aliatuei. Finlandiak esan du elkarrizketa «ireki eta zuzenekoak» hasi dituela Turkiarekin NATOn sartzeaz
Filipinetako zenbait gazte saskibaloian jokatzen, artxiboko irudi batean. ©FRANCIS.R / EFE

Filipinetako bi milioi nerabe sexu abusuen biktima dira sarean

Zuriñe Iglesias Sarasola

Filipinetako haurrek tentu handiz ibili behar dute amaraunera konektatzen diren bakoitzean. OCSEA erakundeak apirilean argitaratutako txostenaren arabera, 12-17 urteko bost nerabetik batek Internet bidezko sexu abusuak jasan zituen 2020an.

Laboristek irabazi dituzte Australiako hauteskundeak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.