Albistea entzun

'Herri libreen martxak' Askapenari babesa emanen dio urriaren 12an

Iruñean eginen dute manifestazioa.

Espainia 'epaitu' eginen dute Euskal Herrian eta atzerrian, eta sententzia egun horretan kaleratu
Inperialismoaren aurkako sinboloa da zapata eskuan hartzearena.
Inperialismoaren aurkako sinboloa da zapata eskuan hartzearena. I. ZABALETA / ARP

Iker Tubia -

2015eko irailak 6 - Iruñea

Zapatak eskuan eta zapi palestinar laranja lepoan. Halaxe aurkeztu dute Herri libreen martxa. Iruñean izanen da, urriaren 12an, Hispanitatearen Egunarekin batera, hain zuzen ere, eta epai bat kaleratuko dute: aurreko asteetan Euskal Herrian eta atzerrian eginen diren epaiketen sententzia.

Izan ere, urriaren 19an, Aritz Ganboa, Walter Wendelin, Gabi Basañez, Unai Vazquez eta David Soto militante internazionalisten aurkako epaiketa hasiko da. Haiek epaitzeaz gainera, Askapena, Askapeña eta Elkar Truke elkarteak legez kanpo utzi edo ez erabakiko dute epaileek. Hori ikusirik, hainbat herritarrek, egoerari itzulia eman, eta Espainia epaitzea erabaki dute, estatu inperialista delakoan.

Maider Caminos Libre dinamikako kideak azaldu du zergatia, Iruñeko agerraldian: «Espainiar estatu inperialista epaitzera goaz Euskal Herriaren aurka urte luzeetan egindakoagatik, naziorik gabeko kartzela den estatu hau mantentzeagatik, saharar herriaren ukazio eta zapalketan duen erantzukizunagatik, NATOko kide izateagatik, Abya Yalan edo Latinoamerikan egindakoagatik eta egiten ari denagatik».

Epailea epaiturik

Epaia manifestazioaren egunean kaleratuko dute. Antoniutti parkean hasiko da martxa, 12:00etan. Ondoren, Nabarreria plazara joanen dira, eta han musika eta hainbat jarduera eginen dituzte. Deialdia Herriak Libre dinamikak eta hainbat elkarteetako militanteek egin dute, «amaierarik ez duen [epaiketen] kate luzea» eteteko asmoz. «Gidoiak irauli eta epailea epaitzeko lizentzia harturik gatoz», azaldu du Caminosek.

Horren aurretik, baina, herri epaiketak eginen dituzte, gaur Iruñeko Mendillori auzoan hasi, eta urriaren 10era arte. Hego Euskal Herriko probintzietako herri eta auzoetan ez ezik, Frantzian, Espainian, Herrialde Katalanetan, Argentinan, Italian eta Bretainian ere eginen dira gisa horretako ekitaldiak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Usansoloko herritarrek egindako mosaikoa. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Bizkaiko 113. udalerria izateko azken urratsak ari dira egiten Usansolon

Iñaut Matauko Rada

Prozesuari buruzko erakusketa eta herri mosaikoa egin dute. Ondo bidean, urrian onartuko dute Bizkaiko Batzar Nagusiek desanexioa

 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

«Gure ereduaren oinarrietako bat da printzipio komunitarioa»

Iosu Alberdi

Urtebete igaro da Espainiako Gobernuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzelen kontrola Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zuenetik. Estrategia berria fintzen ari diren arduradun nagusietako bat da Artetxe.
Etxerat-ek antolatutako mobilizazio bat, Donostian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Salbuespena desmuntatzen hasi den urtea

Iosu Alberdi

Euskal presoen %68,5 Euskal Herriko espetxeetan daude, eta gradu progresioak jasotzen hasi dira. Foro Sozialak uste du azken urtean «aurrerapauso sendoak» eman direla

Iñaki Larramendi: belaunaldi baten azkenetakoa

Iñaki Larramendi: belaunaldi baten azkenetakoa

Julen Aperribai

Txillardegi, Albisu, Gantzarain, Benito del Valle eta beste zenbaitekin batera Ekinen sortzaile izandakoa hil da, 93 urterekin. EGIrekin erabat hautsi, eta ETAren eratze batzarra egin zuen belaunaldi hark, 1958an.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...