Albistea entzun

Herrialde buruak hautatu ditu EAJk

Suso izango da Arabako buru, Hualde Nafarroakoa, eta Arizmendi Iparraldekoa
EAJ / EZEZAGUNA

Hodei Iruretagoiena -

2016ko urtarrilak 24

Abenduan hasitako barne prozesuari amaiera eman, eta datozen lau urteetarako lurralde batzarrak berritu ditu EAJk, denak babes zabalarekin. Araban bakarrik aurkeztu zituzten bi hautagaitza, eta bien arteko akordioa lortu dute azkenean han ere. Unai Grajales hautagaiarekin ados jarri ondoren, Jose Antonio Suso izango da Araba Buru Batzarreko buru. Hala, Xabier Agirreren lekua hartuko du Susok, aurrez Arraia-Maeztuko udalean, diputazioan eta Eusko Jaurlaritzan aritutakoak.

Nafarroan ere izan da aldaketa: Unai Hualdek hartu du 2012tik Manu Aierdik betetako kargua ?Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilari da orain Aierdi?. Hualde Altsasuko alkate izan zen 2007-2011ko agintaldian Nafarroa Bairekin, eta Geroa Baiko parlamentaria da gaur egun. Azaldu duenez, «aldaketaren gobernua indartzeko» ekarpena egiten jarraitu nahi du.

Ipar Buru Batzarrean, berriz, Pako Arizmendik hartu du Txaro Goikolearen lekua. Hala, Euzkadi Buru Batzarreko kide izango dira aurrerantzean Suso, Hualde eta Arizmendi. EBB berritzeko bozketak ere egin dituzte lurralde batzarretan; otsailaren 13an eta 14an egingo dute Biltzar Nagusia Iruñean, eta han berretsiko dute Andoni Ortuzar alderdiko buru.

BBBn, andreak gehiengo

Bizkaian, aho batez hautatu dute Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko buru. Zuzendaritzan sei burukide berri sartu ditu, eta lehen aldiz, emakumeak gehiengo izango dira. BBB berritua «gizarte plural eta irekiaren ispilu» dela nabarmendu du Atutxak.

1987tik da Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko buru ?2000-2004 artean Juan Mari Juaristi izan zen?, eta hala segituko du beste lau urtean. Denera, mende laurden egin du kargu horretan. Zuzendaritza, ordea, dezente berritu du: GBBko hamalau burukideetatik bederatzi berriak dira. Egibarrek esan du «ardura handia» daukatela, kudeaketan ez ezik, «herri honentzako ildo estrategikoak finkatzeko lanean».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Ipar Euskal Heriko hautetsiak, mahai inguruan ©Bob Edme

Brian Currin: «Presoen egoera barkaezina da; ez dago aitzakiarik»

Ekhi Erremundegi Beloki

Aieteko Nazioarteko Konferentziaren hamargarren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Nazioartearen pisu politikoa erabiliz presoen auzia konpontzeko mekanismoak sortzera deitu du Brian Currin Hego Afrikako abokatuak.

Egitasmoa babesten duten zenbait kide, gaur, Nafarroako Jauregiaren aurrean. ©Idoia Zabaleta / Foku

Nafarroa XXI dinamika sortu dute, Foru Hobekuntzaren inguruko «herri kontakizun bat» sortzeko

Ane Eslava

Nafarroaren «autogobernu galerarekin larrituta», herrialdearen orainaren eta etorkizunari buruzko eztabaida «plural eta parte hartzailea» sustatu nahi dute.

 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna