Noiz sortua: 2014-12-16 00:30:00

Palestinari buruzko proposamenak esku artean, NBE oraindik zalantzati

PANek aste honetan bertan aurkeztu nahi du ebazpena Segurtasun Batzordean.

Frantziaren agiriak zalantza eragin du Etxe Zurian
John Kerry eta Benjamin Netanyahu, Erromako hitzorduan.
John Kerry eta Benjamin Netanyahu, Erromako hitzorduan. A.B. GERSHON / EFE

Samara Velte -

2014ko abenduak 16

Urtea amaitzen ari da, eta berandu baino lehen bozkatu beharko du Nazio Batuen Erakundeak Palestinaren inguruan. PAN Palestinako Aginte Nazionalak aste honetan bertan aurkeztu asmo du bere proposamena Segurtasun Batzordean —beharbada asteazkenean, Ekialde Hurbileko hedabideen arabera—, baina botoa emango duten herrialdeetako gobernu batzuek jarrera argitzeko daukate oraindik.

Haaretz egunkariaren arabera, Saeb Erekat PANeko negoziatzaile buruak aitortu du oraindik ez dutela lortu kontseiluko bederatzi kideren babesa. AEBek, orain arte egin ohi duten gisan jarraitzen badute, betoa ipiniko diote palestinarren proposamenari; eta beste zenbait herrialderen ustez, proposamena ez da aski orekatua.

PANek aurkeztu asmo duen agiriak bi urteko epea zehazten du Israelen okupazioa amaitzeko; horren ondoren, Israelgo armada Zisjordaniatik eta Gazatik atera eta nazioarteko indarrak sartuko lirateke aldi baterako, Palestinako Estaturako trantsizioa zaintzeko. Frantziak ere proposatuko du berea, baina bi urteko negoziazio epe bat proposatu du. Palestinarrek nahi luketen baino agiri epelagoa da, baina aski, nolanahi ere, Israelgo Gobernua urduritzeko: Benjamin Netanyahu lehen ministroak ekinbidea gelditzeko eskatu dio François Hollande Frantziako presidenteari.

Washingtonen arrakala

AEBek aurka bozkatzen badute, jai du PANek. Ekialde Hurbileko hedabideen arabera, ordea, Frantziaren proposamenak eztabaida handiak eragin ditu Washingtonen. Azkenaldian Europako Batasuneko hainbat herrialdek Palestinako Estatuaren aldeko adierazpenak onartu dituzte parlamentuan, eta baliteke Etxe Zuriko sektore bat prest egotea negoziazioen proposamena onartzeko. John Kerry AEBetako Estatu idazkariak bilera sorta bat egingo du egunotan Erroman, Israelgo eta Europako Batasuneko hainbat buruzagirekin auziaz hitz egiteko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

Haur bat, jolas parke baten ondoan, Zarautzen. / ©Gorka Rubio, Foku

Espainiako Gobernuak eguneko udalekuak baimenduko ditu hirugarren fasean

Jon Ordoñez Garmendia

70 urtetik gorakoentzako ordutegiak desagertu egingo dira. Gehienez hogei pertsona elkartu ahal izango dira, baina ezingo da probintziatik atera oraindik.

Donostiako Zurriola hondartza, atzo. ©Gorka Rubio / FOKU.

Murgak dio ezin direla errepikatu hondartzetan ikusi diren irudiak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Jendea ez pilatzeko eta hondartzak modu «dinamikoan» erabiltzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Era berean, galdegin du aisialdirako bada ez erabiltzea garraio publikoa «jende asko dagoenean».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna