Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Joseph Loseyren arnasa luzea, Donostiako Zinemaldian ikusgai

Publizitatea

Kultura

Joseph Loseyren arnasa luzea, Donostiako Zinemaldian ikusgai

Estatubatuarraren 32 film luzeak eta 6 labur erakutsiko dituzte. Europan sortuak dira gehienak, sorgin ehizagatik erbesteratu egin baitzen
Joseph Losey zinemagile estatubatuarra (1909-1984), filmaketa batean.
Argazkia:

2017-08-12 / Amagoia Iban

1930eko hamarkadan hasi zen Joseph Losey (Wisconsin, AEB- 1909) film laburrak zuzentzen, Metro Goldwyn Mayer etxearentzat. Antzerki mundutik zetorren, Bertolt Bretchekin lan egitetik eta Sobietar Batasunean antzerkigintza ikastetik. 1948an zuzendu zuen lehen lan luzea: The Boy with Green Hair (Ile berdeko mutikoa). Bere kezka sozial eta politikoena araberako filmak egin zituen, Joseph McCarthyk abiarazitako sorgin ehizak hegoak moztu nahi izan zizkion arte. Komunista gisa sailkatu, eta Hollywoodeko zerrenda beltzean sartu zuten. Amerikaren Aurkako Ekintzen Batzordearen aurrean deklaratzeko deialdiak Italian harrapatu zuen, filmaketa betean. Ez zen etxera bueltatu. Ordutik, Europan luzatu zuen bere zinemagile itzala. Ez nolanahiko itzala, gainera. Ingalaterran finkatu zen, eta izen handia eskuratu zuen 1960 eta 1970eko hamarkadetan, The Servant (1963), King and Country (1964), Accident (1967) eta Go-Between (1971) lanei esker, besteak beste. Kezkatzen zuten gaiei heltzen segitu zuen. Film komertzialak lan esperimentalagoekin tartekatu zituen. Harold Pinter idazlea izan zuen gidoilari bere lan handienetako zenbaitetan. Botere harremanak, agintekeria, gizatasuna zituen sarritan langai.

1972an, The Assassination of Trotsky estreinatu zuen; 1974an, Brecheten obrara itzuli zen, Galileo filmarekin. 1979an, Don Giovanni opera egokitu zuen zeluloidera. Azken urteetako lanen artean daude La Truite (1982) eta azken-azkenekoa izan zuen Steaming (1985). Muntatu ahal izan baino lehenago hil zen, 1984an.

Atzera begirakoa

Irailaren 22tik aurrera, Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko dio Joseph Loseyri. Haren film luze guztiak (32) pantailaratuko ditu, eta baita 6 lan labur ere. Lan horietako lau, The Sleeping Tiger (1954, Victor Hanbury ezizenez estreinatu zuen), Boom (1968), Figures in a Landscape (1970), eta The Go-Between (1971), Zinemaldian bertan estreinatu zituen.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak