Albistea entzun

Katalunia. Prozesu subiranistaren aurkako estrategia

Kataluniako prozesuaren aurkako Polizia bereziaren egitura, argitara

'Ara' eta 'Eldiario.es'-en arabera, Espainiako Barne Ministerioak 2012tik dauka martxan independentistak zelatatzeko eta haien inguruko ustelkeria eskandaluak haizatzeko unitate berezia
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa eta Rafael Catala Justiziakoa, Kongresuan.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa eta Rafael Catala Justiziakoa, Kongresuan. JAVIER LIZON / EFE

Samara Velte -

2014ko abenduak 2

Katalunian aspalditik zegoen susmoa: CiU prozesu subiranista babesten hasi zenetik, urte luzez isilpean egondako ustelkeria kasuak azaleratzen joan dira apurka-apurka; beti, prozesuaren une esanguratsuenetan. Orain, kazetari batek izen-abizenak jarri dizkio egiturari, «barruko iturriak» aipatuta: Kataluniako Ara egunkariak eta Espainiako eldiario.es atari digitalak emandako esklusibaren arabera, Espainiako Poliziak unitate berezi bat dauka Kataluniako prozesu subiranistako pertsona garrantzitsuak zelatatu eta haiek nahastuta dauden ustelkeria kasuak atzemateko. Pedro Aguedak sinatutako artikulu banatan dioenez —batean gaztelaniaz, bestean katalanez—, zuzenean Espainiako Barne Ministerioari lotutako taldea da, ustelkeriaren aurkako operazioak bere eskumenetik at geratzen diren arren. Kataluniako Gobernuak azalpenak eskatu dizkio Espainiako Barne Ministerioari, eta, informazioa egiazkoa dela baieztatuz gero, Jorge Fernandez Diaz ministroak dimisioa eman behar lukeela esan du.

Ustelkeriarekin lotutako kasuak, berez, Zerga Iruzurrerako eta Iruzur Ekonomikorako Unitate Zentralari dagozkio. Barne Ministerioaren «polizia politiko» berri hori, ordea, beste bi sailetako agentez osatuta dago, Aguedaren arabera: Barne Gaietarako Unitatekoak eta Planifikazio Estrategikorako eta Koordinaziorako Unitatekoak. Euren funtzio nagusia «arrantza» egitea da: Kataluniako prozesu subiranistako pertsonak zelatatu, eta eskandaluetarako baliagarria izan daitekeen informazioa pilatzen dute. Gero, halako auziak ikertzeaz arduratu behar lukeen sailari igortzen dizkiote datuok, kasualitatez topatu dituztela argudiatuta. Batzuetan ikerketa formal bati bide ematen diote, eta, besteetan, Espainiako komunikabideetara filtratzen dituzte.

Madrilgo gobernuak, orain arte, beti ukatu du halako talde bat daukala martxan, baina hainbat aztarnak zuzenean lotzen dute Fernandez Diazekin. Izan ere, unitate berezirako agenteak dauzkaten bi sail horiek Espainiako Poliziaren Zuzendaritzaorde Operatiboaren menpe daude, eta, haren buru Eugenio Pino komisarioa dago. Aguedak dioenez, «Alderdi Popularrak Polizian duen gizona» da Pino, eta Fernandez Diazen «erabateko konfiantza» dauka; haren arreta-gune nagusietako bat da Kataluniako auzia.

Inspektore eleanitz bila

2012ko azaroaren 16an, hauteskundeetarako bederatzi egun falta zirela, CDCko hainbat kargudun nahasten zituen ustelkeria kasu baten inguruko informazioa argitaratu zuen Espainiako egunkari garrantzitsu batek; besteak beste, Artur Mas presidentearen aitaren diru kontuen ingurukoa. Joan den udan, Azaroaren 9ko galdeketarako azken txanpan, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren inguruko eskandalua atera zen argitara. Susmoek sarri pentsarazten zuten jokaldi horren atzean prozesu subiranistari kalte egiteko estrategiaren bat zegoela, eta hala uste zutenek Madrilera begiratzen zuten zuzenean. Azken batean, kasu horietako gehienek urte asko zeramaten isilpean, inork haizatu gabe.

Hainbat hedabidek ere zeharka aipatu izan dute Polizia berezia, baina Fernandez Diazen sailak ez du sekula ofizialki haren berri eman. Orain, Espainiako Poliziaren zuzendaritzatik heldutako lan eskaintza batetik etorri da Ara-ren argitalpena. Polizia Barne Gaietarako Unitaterako inspektore bila dabilela jakin du egunkariak. Hautagaiei eskatzen dizkieten baldintzen artean, hiruk ematen dute arreta gehien: besteak beste, «antolatutako krimenarekin, zerga iruzurrarekin, kapitalen zuritzearekin eta bestelako delitu ekonomikoekin» lotutako ezagutza eta esperientzia baloratzen du zuzendaritzak; Barne Gaietarako Unitatearen berezko funtzioa, ordea, Poliziaren barruko arau-hausteak ikertu eta zelatatzea da.

Bestetik, inspektore posturako «delinkuentzia espezializatuaren edota terrorismoaren aurkako ikerketa judizial edo informatiboetan» parte hartu izana eskatzen dute, baita hizkuntzak jakitea ere; batez ere, «Espainiako hizkuntza koofizialak». EAEn eta Katalunian, segurtasun gaiak Ertzaintzaren eta Mossos d'Esquadraren eskumena dira, eta, beraz, «arrantzagune eskasak dira poliziak ikertzen dituen unitate batentzat».

Barne Gaietarako sailaren presentzia haren funtzioekin zerikusirik ez duten hainbat kasutan sumatu du Agueda kazetariak. Haren ustez, unitate sekretuak gutxienez bi urte daramatza martxan. Kataluniako Gobernuak 2012ko udazkenean babestu zuen lehenbiziko aldiz prozesu subiranista, Diada eguneko manifestazio historikoaren ondoren hauteskundeak aurreratu zituenean. Hain zuzen ere, urte harrez geroztik, Espainiako Poliziak ez dio Barne Gaietako lan taldeari buruzko informazio gehiagorik igorri polizien sindikatuari.

Andorrako diru kontuak

Espainiako Gobernuak Kataluniako prozesu subiranistaren aurka antolatutako konplota osatzeko balio duen beste gertakari baten berri eman du Diari d'Andorra egunkariak. Antza, «Kataluniako independentziaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduko pertsonaia ezagunen» diru kontuei buruzko informazioa erosi dio banku bateko goi kargudun bati —Vilaweb atariaren arabera, BPA Andorrako Banku Pribatua da nahastutako bankua, eta Pujol, kontu horien titularra—, eta informazio hori El Mundo egunkariari filtratu dio une esanguratsuenetan, prozesu subiranistari kalte egiteko asmoz. Kataluniako hedabideen arabera, Suitzako eta Liechtensteingo bankuekin gauza bera egiten saiatu da Madril.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Espainiako Polizia Ukrainaren enbaxadaren ingurumarietan, atzo. ©Chema Moya, EFE

AEBen enbaxadakoei eta Pedro Sanchezi ere bidali dizkiete lehergaiak

Uxue Rey Gorraiz

Sei dira guztira atzemandako bonbak; horietatik bost azken orduetan atzeman dituzte, Espainiako Defentsa Ministerioan, AEBen eta Ukrainaren Madrilgo enbaxadetan, Zaragozako arma lantegi batean eta Torrejon de Ardoz herriko aire basean. Pedro Sanchezen aurkako bonba bat atzeman zuten azaroan. Antzeko ezaugarriak dituzte, eta agian gehiago egongo direla ohartarazi dute.

 ©ROMAN PILIPEY / EFE

Errusiak ez du onartuko Ukrainako gerra krimenetarako auzitegirik

Mikel O. Iribar

Kremlinek «ilegitimotzat» jo du Europako Batzordeak egindako proposamena. Zelenskiren arabera, sei milioi herritar daude argindarrik gabe Ukrainanan.

Hainbat lagun, Israelgo armadak herenegun hil zuen palestinar baten hiletan, Beit Rema herrian, Zisjordanian. ©ALAA BADARNEH / EFE

Israelgo armadak beste bi palestinar hil ditu tiroz, Zisjordanian

Mikel O. Iribar

Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan egin dute sarekada Israelgo indarrek. Zortzi palestinar hil dituzte 72 orduan, eta hamar astebetean. NBEk onartu egin du 2023an Nakbaren 75. urteurrena oroitzeko ebazpena.

Elikadurarekin lotutako laguntza izan da aurten gehien hedatu dena. Irudian, elikagaien banaketa, Mendebaldeko Saharan. ©EFE

339 milioi lagunek beharko dute laguntza humanitarioa 2023an, NBEren arabera

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Inoizko finantzaketarik handiena beharko du NBEk —ia 50.000 milioi euro— 68 herrialdetan laguntza humanitarioa eman ahal izateko datorren urtean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...