Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Araba

Ahal Dugu nagusitu da Araban eta EH Bilduk galdu egin du eserlekua

Diputatu bana eskuratu dute Ahal Dugu-k, PPk, EAJk eta PSEk.

Ahal Dugu-k irabazi du, botoen %27,01rekin eta PPri ia bederatzi puntu aterata.

EH Bildu bosgarren indarra da
Alfonso Alonso PPren zerrendaburua Gasteizen bozkatzen. Eserlekua lortu du.
Alfonso Alonso PPren zerrendaburua Gasteizen bozkatzen. Eserlekua lortu du. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS

Edurne Begiristain -

2015eko abenduak 21 - Gasteiz

Ahal Dugu-k ezustea eman du Araban ere, eta botoetan garaile argia izan da: botoen %27,01 eskuratuta (47.976boto). Bigarren indarrari, PPri, ia bederatzi puntuko aldea atera dio. Hauteskunde lehiara garaile garbirik gabe iritsi ziren atzo alderdi nagusiak bozetara, baina aurreikuspenak apurtu ditu Ahal Dugu-k eta gehiengo zabala eskuratu. Diputatu banaketa parekatuta geratu da herrialdean eta lau alderdien artean banatu dira eserlekuak: Ahal Dugu, PP, EAJ eta PSE-EE. EH Bildu, berriz, ordezkaririk gabe geratu da.

Indarrez sartu da Ahal Dugu Arabako agertokira, maiatzeko udal eta foru hauteskundeetako gorakadari eutsita. Maiatzeko foru hauteskundetan baino 24.700 boto inguru gehiago atera ditu oraingoan. Argi geratu da mobilizatu gabekoak mugiaraztea lortu duela alderdi berriak eta gainerako alderdien boto asko zakura eraman dituela, bereziki EH Bildurenak.

Duela lau urte EAJk, PPk, PSEk eta Amaiurrek diputatu bana eskuratu zituzten, baina oraingoan Ahal Dugu-k aldatu egin du mapa politikoa, EH Bilduren kaltetan. 2011n Amaiurrek eskuratu egin zuen eserlekua Madrilen 32.267 boto eskuratuta, baina atzoko hauteskundeetan galdu egin zuen ordezkaria eta botoetan nabarmen egin zuen behera: 20.838 boto eskuratuta (%11,78) eta bosgarren indarra izanda. Inkesta guztiek PSE-EEren eta Ahal Dugu-ren arteko lehia aurreikusten bazuten ere, azkenean EH Bilduri kalte egin dio Equo eta Ahal Dugu-ren arteko koalizioak. Hori hala, EH Bilduko zerrendaburu Iker Urbinak galdu egin du Kongresuan zuen eserlekua.

Botoen %99 zenbatuta, Ahal Dugu-k botoen %27,01 eskuratu du (47.976 boto), PPk %18,83 (33.450 boto), EAJk % 15,81 (28.084 boto) eta PSE-EEk %14,17 (25.160 boto). Gainerako alderdiak ordezkaritzarik gabe geratu dira: EH Bilduk botoen %11,81 (20.979) eskuratu du, Ciudadanosek %5,85 (10.395) eta Orain Baterak %3,81 (6.759).

PP lehen indarra izatetik bigarrena izatera pasa da, bidean 17.000 boto inguru galduta, baina eserlekuari eusteko babes nahikoarekin. EAJ da higadura gutxien pairatu duen alderdia, soilik 4.000 boto inguruk ihes egin baitizkio 2011ko bozekin alderatuta. Alderdi sozialistak, berriz, duela lau urteko emaitzekin alderatuta ia erdira egin du behera, orduan ia 40.000 arabarren botoak eskuratu zituelako. Haatik, maiatzeko bozekin konparatuta, gorakada izan dute sozialistek, 7.000 boto baino gehiago lortuta.

Emaitza horiekin, ondokoak izango dira datozen lau urteotako Espainiako Kongresurako Arabako diputatuak: Juan Lopez de Uralde (Ahal Dugu), Alfonso Alonso (PP), Mikel Legarda (EAJ), eta Javier Lasarte (PSE-EE). Juan Lopez de Uralde Equo-ko burua aurreneko aldiz joango da Kongresura diputatu gisa, Ahal Dugu-ren izenean. Alfonso Alonso izango da PPko diputatua, eta EAJren aulkian aldaketa egongo da, Mikel Legardak Emilio Olabarriak utzitako lekua beteko duelako. PSEren kasuan, Javier Lasarte joango da Madrilera.

Senaturako ordezkariei dagokienez, Ahal Dugu ere nagusi izan da Araban, hiru senatari lortuta. Laugarren ordezkaria PPk eskuratu du.

Trebiñun ere Ahal Dugu

Trebiñuko konderriko emaitzei dagokienez, berriz, Gaztela eta Leonen aurkeztu diren alderdiak baino ezi dira aurkeztu eta Ahal Dugu nagusitu egin da bi udalerrietan. Trebiñun, Ahal Dugu-k lortu du boto gehien (211) eta bigarrena izan da PP (127). Argantzunen ere Ahal Dugu-k irabazi du 109 botorekin, eta atzetik baina urrun jarraitu dio PSOEk 50 botoekin. Hego Euskal Herriko alderdien boto paperak ere izan dira hauteslekuetan, nahiz eta baliogabe jo dituzten: Trebiñun 13 boto lortu ditu koalizioak eta lau EAJk, eta Argantzunen 5 boto izan ditu EH Bilduk eta bat EAJk.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

EAJren burukideak, BECeko Batzar Nagusian ©Monika del Valle / Foku

«Entzute aktiboko» prozesu bat abian jarriko du EAJk datozen hilabeteetan

Gotzon Hermosilla

Jeltzaleak VIII. Batzar Nagusia egiten ari dira Barakaldoko BECen.

Igandean egin ziren kontzejuetako hauteskundeak. Irudian, Añuako herritarrak botoa ematen. ©ARABAKO KONTZEJUEN ELKARTEA

Arabako kontzejuen %24k izango dute emakume bat lehendakari

Edurne Begiristain

Kontzejuetako administrazio batzarretako ordezkariak aukeratu dituzte. Finantzaketa, digitalizazioa, emakumeen parte hartzea eta despopulazioa izango dituzte erronka nagusi

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Aukera bat» aurrekontuei

Jon O. Urain

EH Bilduk ez dio osoko zuzenketarik jarri Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari, «elkarrizketarako borondate zintzoa» erakusteko. Eskertuta erantzun du Urkulluk: «Bide berri bat irekitzen da»

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua ©Raul Bogajo / FOKU

Garamendik ez du parte hartuko Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Konferentzian

Oihane Puertas Ramirez

Adierazi du Espainiako Gobernua hitzartutako «aldebiko akordioak behin eta berriz ukatzen» ari dela, eta Sanchezen Gobernuari eskatu dio bete dezala Eusko Jaurlaritzarekin «hitzartutakoa». Garamendik nabarmendu du ez dutela onartuko «Eusko Jaurlaritza gutxiestea».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.