Berdea, gero eta argiagoa

Sustrai Erakuntzak bertze energia eredu bat proposatu du Nafarroarentzat; fundazioak erran du «lelo huts» bilakatu dela gobernuak energia berriztagarrien alde egindako apustua.
Castejongo zentral termikoek kontsumitzen dute Nafarroan gas natural gehiena.
Castejongo zentral termikoek kontsumitzen dute Nafarroan gas natural gehiena. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Edurne Elizondo -

2014ko azaroak 13

Nafarroako Gobernuak 1990eko hamarkadan egin zuen lehenbiziko energia plana. 1995etik 2000. urtera arteko egitasmoak jaso zituen agiriak. «Iraultza moduko bat ekarri zuen, energia berriztagarrien alde egiten zuelako, azpiegitura handiak bultzatzen zituen arren». Horixe nabarmendu du Sustrai Erakuntza Fundazioak, Nafarroan energia subiranotasuna lortzeko egindako proposamenean. Geroztik gauzak anitz aldatu direla agerian utzi du Sustrai Erakuntzaren analisiak: Castejongo zentral termikoen, AHTaren edo goi tentsioko lineen gisako azpiegituren bidez, kontsumo elektriko handia bultzatu du gobernuak, 2000. urteaz geroztik egindako planetan. Hau da, Nafarroak energia politika berdetzat aurkeztu duenak kolorea galdu du bidean. Berdea, gero eta argiagoa da.

Datu argigarria eman du Sustrai Erakuntzak: Nafarroan energia berriztagarrien kontsumoa %17 da. Energia berdearen aldeko apustua «lelo berde huts» bilakatu dela salatu du fundazioak. Energiaren esparrua aztertu, eta diagnostikoa egin du. Testu batean jaso du analisi hori. «Eztabaidarako agiri bat da hau; Nafarroarentzat energia subiranotasuna lortzeko bidean hasierako urratsa; egoera aztertu, eta proposamena egin dugu», azaldu du Sustrai Erakuntza Fundazioko kide Pablo Lorentek. Etzi aurkeztuko dute txostena, Iruñeko Katakrak espazioan, 11:30ean.

Sustrai Erakuntzako kideen proposamenak oinarri hirukoitza du: energia kontsumoa murriztea; energia ekoizteko eta kontsumitzeko moduak aldatzea, ahalik eta eraginkorrena izate aldera; eta energia sortzeko prozesuak aldatzea, energia hori %100 berriztagarria izan dadin. Oinarrizko beharrak aseko dituen energia bermatuko duen politikaren alde egin du fundazioak. Herritar bakoitzak behar duen energia kopurutik abiatuta, sabai energetikoa zehaztea proposatu du, gainera.

Egoera hagitz bertzelakoa da egun, Nafarroan, proposamen horiekin alderatuta. Herrialde horrek ez dio ihes egin mendebaldeko gizarteetan errotu den ereduari: «Erabil daitekeen energia behera egiten ari da, energia hori xahutzea bultzatzen duten burbuilak puzten diren abiadura berean», salatu du Sustrai Erakuntza Fundazioak, bere txostenean. Adreiluaren eta porlanaren burbuilen parean jarri du Sustrai Erakuntzak energiari lotutakoa.

Garraioa eta zentralak

Nafarroan erabil daitekeen energia gehiena petroliotik eta gas naturaletik eratorritakoa da, fundazioak agerian utzi duenez. «Energia mendekotasun handia dugu». Petrolioak hartzen du energia guztiaren %39,5, eta garraioan erabiltzen da, batez ere. %34,11 hartzen du gas naturalak, eta, nagusiki, Castejongo zentral termikoek kontsumitzen dute. Ehuneko anitzez ere txikiagoa hartzen dute ikatzak eta petrolioaren hondakinekin ekoizten den kokeak. Nafarroan kontsumitzen den energia guztiaren %4 dira.

«Nafarroan kontsumitzen den elektrizitatearen jatorria zehaztea ezinezkoa da, baina baiezta daiteke, hala ere, jatorri nuklearreko ehuneko bat ere badela», erantsi du Sustrai Erakuntza Fundazioak.

Energia berriztagarrien kontsumoa, berriz, %17 da. «Kopuru txikia benetan». Gainera, energia berriztagarri hori guztia ez da Nafarroan ekoizten. «Iturri berriztagarriek ekoizten duten energiaren %29 lortzen da biomasa erabilita, eta kanpotik ekartzen dute», zehaztu du fundazioak. Nafarroako energia berriztagarri gehienek, %62k, haizearen bidez sortzen dute elektrizitatea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna