Albistea entzun

Zarpia, ur-jauzi baten harrotasuna

Kontrastako zentrala elikatzen duen ur-jauzi ederra bisitatuko dugu ibilbide honetan, bertatik abiatzen den ubideak primeran lagunduta.
Ur-jauzi ederra amiltzen da Zarpiako haitzulotik.
Ur-jauzi ederra amiltzen da Zarpiako haitzulotik. JOSEAN GIL-GARCIA

Josean Gil-Garcia -

2015eko apirilak 21

Argindar modernoak lehentasuna hartu zuen Araban XIX. mendearen amaieran. Ordura arte, hiri nagusietako kaleak gas bidez argiztatzen ziren, baina mende berriak argindarra ekoizteko proiektu hidroelektrikoak ekarri zituen apurka-apurka; baita enpresa horiek kudeatzeko lehia bizia ere. Anartean, bestelakoa zen erritmo energetikoa herri txikietan. Lehen hamarkadan saiakera xumeak egin zituzten termodinamikak lagundutako proiektuekin. Tokian tokiko egoerari erantzun beharrak, ordea, berebiziko aldaketa ekarri zuen bat-batean. Garai horretako egitasmoetako bat Aguraingo Elektra izenekoa dugu. Kontrastatik hurbil egokitutako 73 metroko jauzia baliatu zuen enpresa horrek 1913tik aurrera.

XX. mendearen lehen hamarkadan Kontrastako bazterretan eginiko obrok ezagutarazteko asmoz, Harana ibarrera gerturatuko gara oraingoan. Izan ere, mende bat bete duten ubidea, jauzia, hoditeria eta zentrala abian jarri dituzte oraintsu, 2008an. Iturrialde, Gorrueta eta Tobera errekastoek isuritako urre gardena Kontrastako zentral berrira iristen da orain, gutxika-gutxika. Tamalez, aurtengo denboraleak triskantza handia sortu du ubidean, eta luizi batek harlauza batzuk aurretik eraman ditu.

Zarpiarako bidea

Kontrastako iturri monumentalean (Araba) jarriko gara abian. Hiribilduaren barnera egingo dugu ate zaharretik. Pilotaleku estaliaren eretzetik igarotakoan, San Salvador kaletik jarraitu, eta hilerri parean ikusiko dugun Haraneko Bidea zidorra bazter egingo dugu. Iparraldera egiten duen bidea lehenetsiko dugu han. Ur biltegirako bideari muzin eginda, asfaltoari jarraituko diogu guk, apenas igo gabe. Burdinazko ate bat igaro ostean, hesiari lotuta doan bideari ekingo diogu. Harrizko puska eder batzuen ondotik igaroaraziko gaitu bideak, eta hurritzek osaturiko galerian gaindi jarraituko dugu. Hesia bukatzean, zentral berria ikusiko dugu, beherago. Jaitsi gabe, baina, basoan sartu eta, bidebanatzean, behetik datorren pista gurutzatu eta zuzen jarraituko dugu, pagoen artean. Beherantz abiatuko gara laster, eta pagaditik irtengo gara. Berriz ere hesiaren konpainian jarrita, aterpe txiki bat ikusiko dugu ibaiaren ondoan. Haren atzealdetik jarraituko dugu lasai-lasai. Larrondoa ibaia zeharkatuko dugu zubiak lagunduta. Ondoren, ezkerrera egin eta, ibaia gogaide, Zarpiako iturburura iritsiko gara.

Harlauzaz harlauza

Zarpiako emaria jasotzen duen etxola bat ikusiko dugu ur-jauziaren ondoan. Hormaren oinaldean, berriz, porlanezko ubidea. Ikusten dugun ur-emaria, argindarra ekoizteko ez ezik, Harana eta Ameskoa ibarretako herriak urez hornitzeko ere baliatzen dute.

Kanalari jarraituta osatuko dugu itzulera. Haitzulotik ur gehiegi jausten ez bada, bederen, ur-jauzia saihestu eta, porlanezko harlauzak gogaide, Kontrastarako bideari helduko diogu. Hogeita bost minutu inguru emango ditugu 1.800 metro luze dituen kanalaren gainetik. Ur biltegia eta aspaldiko kuboa ikusiko ditugu amaieran. Zentraletara doan hoditeriaren ondoko bidetik jarraituko dugu, maldan behera. Herriraino lagunduko digun bidearekin elkartuko gara zentraleraino iritsi aurretik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Realeko jokalariak, lehen gola ospatzen. ©Reala

Gora begira jarraitzeko garaipena

Berria

Galtzen hasi arren, Realak sendotasuna erakutsi du, eta bigarren zati on batekin aurretik jarri da: 3-1.

Osasunako hainbat jokalari atzoko partidako gol bakarra ospatzen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Errebote batek erabakia

Eñaut Agirrebengoa

Osasunak urrats handia egin du mailari eusteko bidean, eta zalantzaz beterik utzi du Alaves. Joko gutxiko eta eten askoko partida izan da; 38 falta izan dira guztira. Barjak sartu du gola, txiripaz

Javi Galan Huescakoa eta Kevin Rodrigues lurrean, baloia gertu dutela, atzo Ipuruan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Burua altxatu ezinik

Iñigo Lasa

Eibarrek bana berdindu du, eta jaisteko postuetatik oso gertu dago oraindik ere. Armaginak ez dira fin ibili ateari begira lehen zatian

 ©BIDEAN TEAM

«Barrura begirako lan handia dago egiteko Euskadiko Federazioan »

A. M.

Euskadiko Futbol Federazioaren prestigioa, erreferentzialtasuna, irudia, eta demokratizazioa ahalbidetzea dira Bidean Team hautagaitzaren zutabeak. Barrura begira lan handia egiteko dagoela dio Koikilik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.