Milaka ikaslek «planto» egin diete hezkuntza erreforma berriei

Greba egin dute unibertsitateetan eta ikastetxe askotan.

Hiriburuetan izan dira mobilizazio nagusiak.

Gazte bat atxilotu dute Bilbon
Milaka ikasle atera ziren atzo kalera; irudian, Iruñeko martxa.
Milaka ikasle atera ziren atzo kalera; irudian, Iruñeko martxa. J. MANTEROLA / ARP

Hodei Iruretagoiena -

2015eko otsailak 27

LOMCE, Heziberri, EU2015 unibertsitate plana... Erreforma ugari jarri dituzte abian hezkuntzan erakundeek. Eta ezartzen ari dira, maila guztietan. Ikasle talde asko ez daude ados norabide horrekin, eta kalera irten dira: Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean, eta beste herri eta ikastetxe askotan. Ikasle Abertzalea erakundeak, esaterako, «merkantzia» bihurtu nahi dituztela salatu du, merkatuen zerbitzura ari direla jartzen hezkuntza, «herri langilea desjabetzeko». Adibidez, graduak hiru urtera murriztu eta graduondoak bi urtera luzatuta.

Lehenengo urratsa egin dute. Ikasgelako aulkia utzi, eta kalera atera ziren atzo milaka lagun. Greba egunetako itxura hartu zuten fakultate eta ikastetxeek: kartelak eta margotzeak hormetan, paperak lurrean... Goizetik aritu ziren lanean ikasleak, grebara eta kalera dei eginez. Mobilizazio jendetsuak egin zituzten Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako hiriburuetan, unibertsitate guneetatik abiatuta.

Bilbon, Moyua plazan elkartu ziren ikastetxeetatik ateratako taldeak, 12:30 aldera. Manifestazioa egin zuten, eta eserialdia ondoren. Ikasle bat atxilotu zuen Ertzaintzak, baina aske utzi zuten arratsalderako. Gasteizen liburutegitik abiatu zen manifestazioa, eta istiluak izan ziren ondoren, campusean bertan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, zaborrontzia irauli eta harriak bota zituzten aurpegia estalitako hainbat lagunek. Ikasleek salatu zuten oldartu egin zitzaizkiela poliziak, pilotakadak botata. Ikasle bat zauritu zuten ertzainek, eta anbulantzian eraman behar izan zuten. Iruñean eta Donostian ere izan zituzten mobilizazioak. Ikasle Abertzaleen arabera, 13.000 lagun bildu zituzten protestek.

«Herri unibertsitateak»

Erreformei planto egiteaz gain, beste pauso bat ere eman nahi du ikasle mugimenduak: «alternatibak praktikan» jar litezkeela erakutsi asmo dute datozen asteetan. «Erantzunetik eraikuntzara» egin nahi dute bidea. Ikastetxeetan, LOMCEri aurre egiteko konpromisoak nola martxan jarri eztabaidatuko dute, eta martxoan emango duten emaitzen berri. Unibertsitateetan, berriz, «herri unibertsitateak» egingo dituzte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna