Albistea entzun

Zuzenketez gain, euskara baturako era hobetsiak ere baditu Xuxenek

Euskarazko zuzentzailearen bosgarren bertsioa Interneten eskura jarri dute Elhuyarrek eta IXAk: dohainik da.

Eguneratu egin dute datu basea
Cancio, Artola eta Cortes, atzo, Xuxen berria aurkezten.
Cancio, Artola eta Cortes, atzo, Xuxen berria aurkezten. JUAN CARLOS RUIZ / ARP

Garikoitz Goikoetxea -

2015eko azaroak 11 - Usurbil

Euskaraz zuzen idazteko Xuxen zuzentzailearen azken bertsioa sarean da. Bosgarren alea da, eta aldaketa nabarmenak dakartza. Batetik, eguneratua dago: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua eta Elhuyarren hiztegiak oinarri gisa harturik, datu basea berritu dute; bestetik, akatsen zuzenketak ez ezik, Hiztegi Batuko hobespenak ere badakartza Xuxen berrituak. Elhuyar fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldearen proiektua da euskara zuzentzailearena. Zerbitzua dohainik jarri dute eskura, Interneten.

Hogei urte pasatxo dira Xuxen euskara zuzentzailea sortu zutela. Harrezkero «ezinbesteko tresna» izan da euskarazko testuak idazten dituztenentzat, Xabier Artola IXA taldeko partaidearen esanetan. «Laguntza handia izan da euskararen normalizazioan».

Urteen joanarekin, gaurkotuz joan dira bertsioak, teknologiaren aldaketetara eta euskararen estandarizaziora moldatzeko. Azken bertsioa da bosgarren Xuxen. Hitz soilen zuzenketaz gain, zuzenketa gramatikalak ere badakartza Xuxenek. Datu baseetan egin dute errepasoa. Hiztegi Batuan aldaketak egiten dituzte aldian-aldian, eta horiek ere txertatu dituzte datu baseetan. Elhuyar hiztegietako berritasunak ere bai.

Erabiltzailearen jokabidea

Oker idatzitako hitza edo Euskaltzaindiak hobetsitako ordain bat daukana azpimarratu egiten ditu Xuxenek testu prozesagailuan. Ez da itsu-itsuan jokatu behar, hala ere. Artolak ohartarazi du «kritikotasunez» jokatu behar duela erabiltzaileak. «Kasuan-kasuan erabaki beharko du Xuxeni men egin edo ez». Areago orain, forma hobetsiak ere sartu dituztelarik.

Microsoft Officerako sortu dute azken zuzentzailea. Xuxenen oinarriarekin batera, erabiltzaileek aukera izango dute norbere hiztegia osatzeko. Zuzenketa ortografikoetarako eguneratzeak beste sistema batzuetarako ere sareratu dituzte: Openofficerako eta ohiko nabigatzaileetarako, adibidez. Bestalde, Xuxenen webgunetik ere zuzendu ahalko dira testuak.

Proiektu gehiago ere badituzte esku artean, Itziar Cortes Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko kideak aurreratu duenez; sakelakoetarako Xuxen aplikazioa sortzea, esate baterako. Macetako testu prozesagailuetan ere txertatu nahi dute euskara zuzentzailea. Bide hori egiteko elkarlanak duen garrantzia nabarmendu du Leire Canciok, Elhuyar fundazioko zuzendariak. IXA taldea eta Elhuyar, hizkuntza arloa eta informatika batera ari baitira. Xuxenen «sendotasuna» goratu du Canciok, gizartean duen itzala.

Xuxen 5 zuzentzailea eta azken eguneratzeak eskuratzeko, jo hona:

xuxen.eus/bertsioak

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herritar batzuk paseoan, Iruñean ©Iñigo uriz / FOKU

Beste 655 kasu atzeman dituzte Nafarroan, pandemiako bigarren daturik txarrena

Irati Urdalleta Lete

COVID-19a atzemateko egindako proben %16k positibo eman dute Nafarroan. 124 gaixo daude Osasunbideko ospitaleetan.

Miarritzeko aireportuaren artxiboko argazkia ©Isabelle Miqulestorena

Etxegabe batena da Miarritzen aurkitutako giza eskeletoa

Berria

Orain dela urte batekoa litzateke heriotza lehen ikerketen arabera. Ez dute uste krimen bat izan denik

Baionako txertaketa gunea, artxiboko irudi batean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Txertaketa guneetan kezka piztu da, Pfizer dosiak agortzen ari baitira

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute

Bi pertsona Osakidetzaren osasun zentro batetik ateratzen, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Arantxa Iraola Irati urdalleta Lete

«Aparteko larritasunik ez duten» kontsultak atzeratuko ditu osasun sistemak; bihotzeko eritasunak eta bronkitis kronikoa dutenen kontrolak. Osakidetzak abisatuko die kontsulta atzeratu dietenei

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.