Albistea entzun

Egaibarren ura ateratzeko putzuen proiektua babestu du Nafarroako Auzitegiak

Sustrai Erakuntzak salatu du Ebroko Ur Konfederazioaren baimenik gabe ari direla.

Egako iturburuak lehortzeko arriskuaz ohartarazi dute
Ega ibaia, Lerin parean, Lizarrerriko Erriberan (Nafarroa).
Ega ibaia, Lerin parean, Lizarrerriko Erriberan (Nafarroa). JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Hodei Iruretagoiena -

2015eko otsailak 11

Atzera bota du Nafarroako Justizia Auzitegiak Antzingo eta Murietako udalen eta Sustrai Erakuntza fundazioaren eskaera, eta, horrela, Egaibarretik Lizarrerriko Erriberara ura eramateko proiektua babestu du. Horretarako, Lokizko urak ateratzeko bi putzu berri egiten ari dira Mendaza herrian. Sustrai Erakuntzak salatu duenez, ordea, Nafarroako Gobernua eta Jurramendiko mankomunitatea ez dira ari beharrezko pausoak errespetatzen; besteak beste, Ebroko Ur Konfederazioak oraindik ez diolako oniritzirik eman proiektuari: «Zer gertatuko litzateke lanak amaitu ondoren Ebroko Ur Konfederazioak ura ateratzea baimenduko ez balu?».

Fundazioko Pablo Lorentek azaldu duenez, proiektua atzerabiderik gabe uzteko ahaleginean ari da Nafarroako Gobernua. Eta auzitegiak jarrera hori babestu du. «Europako eta Espainiako Estatuko legediak bete gabe ari dira: bideragarritasun ekonomikoari buruzko txostenik gabe, ingurunean izango duen eragina kontuan hartu gabe...». Eta lanen zati handi bat egina dute jada.

Zirrikitu estu batzuk baditu, ordea, legediak. Auzitegiak, ebazpenean —urtarrilaren 21ekoa da—, nabarmendu du eraikuntza proiektua onartzeko ez dela behar Ur Konfederazioaren baimenik, hori «lurpeko urak ustiatu aurretiko baimen administratiboa» delako. Alegia, hori gabe ezin dela ura atera, baina bai horretarako azpiegiturak eraiki. Lorente: «Segurtasunik gabeko proiektuetan xahutzen ari dira diru publikoa».

Lehortzeko arriskua

Beste putzu batetik ere ari dira dagoeneko ura ateratzen Mendazan, eta, Ega Bizirik taldeak esan duenez, nabaritu dute ibaiko hainbat iturburu lehortzen ari direla. Lehen urte osoan ura zegoen lekuetan, orain ez dago. Gaur egun urtean hiru hektometro kubiko ur ateratzen ari direla diote, eta bi putzu berriekin hamar hektometro kubikora hel daitezkeela. «Horrek eragina izango luke uren ekosisteman. Nabarmena da, eta ez dute aipatu ere egiten».

Izan ere, Lorenteren esanetan, ez dute egin planifikaziorik —ura nondik hartuko duten, nola banatuko duten...—; soilik, eraikuntza proiektua. Eta hori baliatu dute lege zirrikituak bilatzeko. Prozesu osoa, gainera, informazioa ezkutatuz egin dute: bai udalei, bai Ega Bizirik taldeari, bai Sustrai Erakuntzari. Baina kexu hori ere ez du aintzat hartu auzitegiak.

Lorentek argi du: «kontsumo iraunkorra» bultzatu beharrean, herriak haziko diren ustea, higiezinen espekulazioa eta «ura pribatizatzeko helburua» daude atzean. «Nafarroako Gobernuak berean dirau. Mankomunitateak interes ekonomikoei erantzuten die. Ur Konfederazioak entzungor egiten du». Datorren astean proiektuaren aurkako neurriak iragarriko dituztela jakinarazi dio BERRIAri. Besteak beste, aztertzen ari dira helegitea jartzea Espainiako Auzitegi Gorenean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Jesus Diges, EFE

Neurri murriztaileak beste bi astez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak

Ion Orzaiz

Ostalaritza 01:00etan ixteko arauari eta barran kontsumitzeko debekuari eutsiko diete, besteak beste.

Donostiako kaleak, autorik gabe, koronabirusarengatik ezarritako konfinamenduaren ondorioz, 2020ko maiatzean. ©Jon Urbe / FOKU

Europan gutxienez 800 heriotza eragotzi ziren lehenbiziko itxialdian airearen kalitateak hobera egin zuelako

Uxue Rey Gorraiz

Europako 47 hiri aztertu ditu Londreseko ikerlari talde batek. Ondorioak aski adierazgarriak dira: konfinamenduaren eraginez, murriztu egin zen aireko kutsadura, osasunaren mesedetan, argiki. Jaitsiera nitrogeno dioxidoan izan da nabarmenena.

Dozenaka herritar Tuterako Epaitegi parean eginiko protestan, gaur. ©Europa Press

Epaileak behin-behinean espetxeratu du Sara Pinaren senarra

Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi

Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian deklaratu du gaur goizean, eta Pina hil izana onartu du. Dozenaka herritarrek protesta egin dute, hilketa gaitzesteko.

Usansolo Herri plataformako kideen agerraldia, gaur, Galdakaoko (Bizkiaia) udaletxean. ©Berria

Martxoa amaitu aurretik egin nahi dute herri galdeketa Usansolon

Julen Aperribai

Galdakaoko Udalak Usansolo udalerri bilakatzearen inguruko memoria eta galdeketa egitea onartuko ditu bihar, osoko bilkuran. Bizkaiko Batzar Nagusietan amaituko da prozedura, eta hark izango du azken hitza. Prozedura uda baino lehen amai daitekeela dio udalak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.