Albistea entzun

Iker Irribarria eta Beñat Rezusta

Gehien merezitako ospakizuna

Hemezortzi partidatik hamasei irabazita izan dira binakako txapeldun. Finala ere merezita irabazi zuten. Lau hilabete elkarrekin igaro dituzte, eta txapelak ere batera ospatu dituzte.
JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2017ko apirilak 11 - Bergara

Bestondoak eta bestondoak daude. Gauez pixka bat ibili denak ondo daki hori, eta, nonbait, baita Iker Irribarriak (Arama, Gipuzkoa, 1996) ere. «Gaurkoa inoiz izan dudan bestondorik gozoena da, buruz buruko txapelaren ostekoarekin batera». Sekretu askorik azaleratu gabe, Beñat Rezustak (Bergara, Gipuzkoa, 1993) gehitu du «luze» joan zela igande gaueko ospakizuna, azalpen eta guzti. «Aspaldian gauez ibili gabea nintzen eta, garaia zen!». Biek aurpegi ona dute arratsaldez; hogeitaka gutxi urterekin gorputzari azkar antzean ematen zaio buelta.

Ia gau osoa elkarrekin egin ondoren, Bergaran egin dute bat, txapelak eskuan hartuta. Biek esker ona adierazi diete euren lagun kuadrillei antolaturiko ospakizunarengatik. Izan ere, bi txapeldunen gertukoek bat egin zuten Ordiziako Sagardotegi batean. «Oso polita izan zen. Ordu pila bat egin ditugu elkarrekin: entrenamenduak, partidak, bidaiak... eta handia izan da ospakizuna batera egitea. Dantzariak, bertsolariak... oso eskertuta gatzaizkie lagunei», nabarmendu du Rezustak.

Irribarria ere poztu zen kuadrillek elkarrekin ospatuko zutela jakitean. «Hunkigarria izan zen. Kuadrillek laguntasuna bazeukaten, eta orain gehiago». Finalari buruz hitz egiten hasita, irudi bat datorkio burura. «Amaierako besarkada Beñatekin». Rezustak, aldiz, justu aurreko unea. «Azken tantoa egin genuenean. Oroitzen naiz aurrekoan partida irabazteko aukera izan genuela eta huts egin genuen».

Finala ez zen partida ona izan, bi txapeldunak bat datoz, baina hurrengo egunean are pragmatikoagoak dira. «Garrantzitsuena irabaztea zen. Luzimendurako aukera hobeak egongo dira». Rezusta gaizki hasi zen, «beldur pixka batekin», baina zergatik? «Askatzea kostatu zitzaidan. Hanketatik lotuta banengo bezala. Pilotakada on batzuk, eta hobera egin nuen. Gero, erdi aldera, eurak tanto batera gerturatu ziren, baina euren bolada haustea lortu genuen».

Irribarriak antzeko oroitzapena du. «Bengoetxea oso ondo hasi zen, eta Larunbek ere eman zion. Nik bizpahiru erremate huts egin nituen eta halakoetan eskua uzkurtu egiten da. Serio jokatzea zen gure asmoa, eta Beñat jokoan sartzen joan zen. Partida asko gogortu genuen, eta Larunbe apurka beheraka joan zen». Rezustak xehetasun gehiago eman ditu. «Txapelketan zehar partida bat baino gehiagoan egin dugu joko mota hori. Batzuetan tantoa egitea zaila da, eta atzelariak botatzen baditu hor jarraitu behar da».

Faborito handiak ziren txapelketa hasi aurretik, eta euren lehen fase bikainak euren hautagaitza are gehiago sendotu zuen. Ez irabazteak porrot handia zirudien. Irribarriak, baina, ez du halakorik sentitu. «Kazetariek esaten zuten hori, irabaztea ez da liberazio bat guretzat. Kantxan ez baduzu zure maila ematen faborito izateak ez du ezertarako balio».

Rezustak iazko finala ezin izan zuen bukatu, Irujok min hartu zuelako, eta aurtengoak orduko hutsunea betetzen lagundu dio. «Arantzarena kazetariek esaten zuten. Nik pena nuen, batez ere, bukatu zen moduan bukatu zelako. Horregatik oroitu nintzen Irujorekin, iazkoaren ondoren kontuan hartu nahi izan nuen». Irujok mezurik bidali al zizun? «Ez dakit, telefono mugikorra mezuz beteta dut, ezin izan ditut irakurri. Denbora beharko dut horretarako». Irujorekin oroitu zen Rezusta, eta Barriola eta Zubietarekin Irribarria. «Txapel honen zati bat jokatu ezinik daudenen pilotarientzat ere bada. Guk zortea izan dugu txapelketan, arazo fisikorik ez dugulako izan, baina etorriko dira une txarrak».

Txapelketa historikoa egin dute: hemezortzi partida jokatu eta hamasei irabaziz. Egungo eskemarekin bikote batek inoiz lorturiko estatistika onena da. Irribarriak, halaber, beste mugarri bat ezarri du, inoizko binakako txapeldunik gazteena da 20 urte eta bederatzi hilabeterekin. «Nik ez diet halakoei begiratzen. Estatistikak, errekorrak... Garrantzitsuena txapela da, eta txapelketa serioa egin dugula». Rezustak, bere aldetik, txapelketako pilotari onenaren saria jaso du, baina bereak ere ez dio garrantzia berezirik eman. «Sariaren meritu handia Ikerrena da, haren laguntzarik gabe ez nuen lortuko».

Laso eta Retegi

Rezustak bi aste barru ekingo dio buruz burukoari, Irribarriak, aldiz, hilabete inguru. Momentuz, baina, ez dute horretan pentsatu nahi. Hala ere, gaur txapelketaren aurkezpenean egon beharko dute, Bilboko Itsas Museoan. Lehen eta Bigarren Mailakoak elkarrekin aurkeztuko dituzte.

Lehen Mailakoa ostiralean hasiko da, Sorian, Victor Esteban partidarekin. Larunbatean Unai Lasok jokatuko du, Iruñean. Astelehenean jokatuko du Julen Retegik, Eibarren. Azken ordukorik ezean, enpresak jokatzeko aukera emango dio. Hasieran sartuko diren beste bost pilotariak hauek dira: Mendizabal III.a, Untoria, Zabaleta, Jaunarena eta Albisu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Nevado baloiarekin, atzo, Levanteren aurka. ©Athletic

Denboraldiko lehen porrota Athleticentzat

Berria

Levantek kontrolatu du neurketa, eta Redondoren eta Mayra Rodriguezen golei esker lortu ditu hiru puntuak. 

Nerea Arruti, garaipena ospatzen. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nerea Arrutik eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute Euskal Pentatloia

Edu Lartzanguren

Iruretagoiena bigarren urtez nagusitu da. Iazko irabazle Karmele Gisasola bigarren geratu da.

 ©UNAI ZABALETA

«Eibarrekin Lehen Mailara igotzea baino ez daukat buruan»

Iñaki Berastegi

Etxean bikain abiatu du sasoia Eibarrek, baina etxetik kanpo, nahi eta ezin. Arbillaren ustez, partida guztiak irabazteko «gosea» izan behar du taldeak igoeragatik borrokatzeko.
Evenepoel, bakarrik helmugaratzen. ©DEAN LEWINS / EFE

Evenepoelek irabazi du Munduko Txapelketa, modu ikusgarrian

Berria

25 kilometroz bera bakarrik aritu da ihes eginda. 2018an ere irabazi zuen lasterketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...