Albistea entzun

Ingeteam Belgikan sartu da, eta %50 igo du hazkundea Europan

Xabier Martin -

2015eko abenduak 10

Berlozeko parke eolikoaren mantentze lanaren adjudikazioa lortu du Ingeteam Servicek, Belgikako ekialdean, eta, horrekin batera, Europako iparraldeko merkatuetan zabaltzen jarraitzeko urrats garrantzitsua egin du. 17,5 Mwko potentzia dauka parkeak, eta estreinakoz kudeatuko du 2,5 Mwko plataforma bat herrialde horretan.

Energia eolikoari dagokionez, Belgika merkatu erakargarria da. 1.960 Mwko potentzia dauka, batez ere off-shore sektorean, eta azken urteetan hazkunde garrantzitsua izan du. Horregatik, Ingeteamentzat lorpen handia da Berlozeko adjudikazioa.

6,6 Gw mundu zabalean

Izan ere, euskal enpresak Europako iparraldeko merkatuan izaten ari den hazkundea berretsi du operazioak. Azken urtean %50 igo da hedatze horren hazkundea. Mundu osoan, 2014tik 2015era, 2 Gw adinako hazkundea izan du. Horiek horrela, 6,6 Gw adinako potentzia duten instalazioak kudeatzen ditu Ingeteamek oraintxe bertan. Urtebetean %40 igo da atal eolikoan, eta %48 fotovoltaikoan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteorde lehena, parlamentuan ©Jesus Diges / Efe

Nafarroan, Madrilek ez du oztopatuko 3.627 enplegu publiko egonkortzea

Joxerra Senar

Espainiako Gobernuak ez dio foru legeari errekurtsorik jarriko Auzitegi Konstituzionalean, eta uztailean Nafarroako Parlamentuak onartutako legea «bere osotasunean» sartuko da indarrean

Txik Txak garrai sareko autobus bat, Baionan, artxiboko irudian. ©Guillaume Fauveau

Ipar Euskal Herriko garraio zerbitzuko langileak greban sartu dira

Garazi Aduriz - Oihana Teyseyre Koskarat

Txik Txak garraio sareko langileek grebari ekin diote goizean. Salatzen dute egunean hamalau orduko lan txandak dituztela langile eskasiaren ondorioz.

LIDLeko langileak, greban. ©ELA Sidikatua

Bertan behera utzi dituzte Lidl eta BM supermerkatuetako grebak

Iñaut Matauko Rada

Langraiz Okako (Araba) Lidlen bloke logistikoan hitzarmen berria adostu dute, eta soldaten %20ko igoera lortu. BMn gaur ziren greba hastekoak, baina asteburuan lortutako «aurrerapenen» ostean, deialdia utzi dute.

Mondragon korporazioaren, Laboral Kutxaren eta Ikerlanen egoitzak, Arrasaten. ©MONDRAGON

Ulma eta Orona, Arrasatetik urrutiratzen

Aitor Biain

Mondragonetik atera, eta korporazioarekin harreman eredu berri bat izateko proposamena egin dute Ulmak eta Oronak. Ereduen talkak eragin du bide propioa abiatu nahi izatea. Abenduaren 16an erabakiko dute bazkideek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.