Albistea entzun

Eneko Dorronsoro. Zinemagilea

«Aitaren pintzeladak ikusten nizkien lau seme-alabei»

'Xalbador, izana eta izena' dokumentalak Fernando Aire bertsolari laborariaren obra eta gizona biziarazten du, ondoko belaunaldiak atxiki dutenaren ikuspegitik.
BERRIA

Nora Arbelbide -

2014ko azaroak 29 - Baiona

Ez jainko, ez deabru, guztiak bezala hauskor, batzuetan maitagarri, besteetan okaztagarri ala okaztatu. Hauskortasun horretatik senti daiteke agian Fernando Aire Xalbador (Urepel, Nafarroa Beherea, 1920-1970) bertsolari laboraria, Eneko Dorronsorok (1978, Zumaia, Gipuzkoa) ondu Xalbador, izana eta izena dokumentalean. Bihar estreinatuko du Zinegin jaialdiaren karietara, Hazparneko (Nafarroa Beherea) zinema aretoan, 18:00etan.

Seme-alaba eta iloben begietatik biziarazten duzu Xalbador. Zergatik hautu hori?

Mixel Aire semeari egin lehen bisita hartatik usaindu nuen izan zitekeela hor zerbait. Lau seme-alaben horretatik sentitu nuen lauekin aitaren profil desberdinak ager zitezkeela. Irudipena banuen laurek gauza asko dituztela aitarenak. Saiatu naiz seme-alaba bakoitzak, aita aipatu bai baina protagonismoa berengana ekartzea, beren aitortzak egiten.

Nola hori?

Adibidez, memento batean Henriettek ere esaten du idaztea nahiago duela esatea baino. Edo Danielen emaztearekin, Danielek duen zera hori: hitz egitea kostatzen zaiola. Baita Mixelek ere: «Aita ni baino gehiago zen eta». Gero, bada Maialen, aitaren hizkuntzarekiko, ikasi nahi horren irudi gisa. Laurei ikusten nizkien gauza batzuetan aitaren pintzelada horiek. Eta, gero, bada etxearen jarraikitasun hori: aitaren mezurik garrantzitsuena hori zen, eta seme-alabek eraman dute aurrera. Inportantena hori da. Alegia, ondorengoei zer gelditzen zaien aurrekoenetik. Eta kasu honetan, gainera, Euskal Herrian dugun etxearen sinbologia horrekin. Etxea zutik izate horrekin. Etxea fisikoki zutik dago; baina, batez ere, inportanteena dago zutik. Hau da, zutik dagoen etxearen barnetik transmititzen den hori, hitzez eta maitasunez transmititzen dena.

Nola etorri zaizu Xalbadorrez film baten egiteko ideia? Zein harik zaitu erakarri?

Hari pertsonal bat badut. Gure aita [Zumaiako bertso eskolako sortzaile den Joanito Dorronsoro] bertso munduan oso sartua ibili da. Umea nintzelarik, bertso antologia egiteko bertsolarien etxetik etxera bazebilen haien bertsoak biltzen-eta. Gure umetako ipuin eta abesti asko bertsoak ziren, baita bertso haiek nola eta nondik egindakoak ziren ere, bertsolari hura nolakoa zen-eta... Xalbador horrengandik zen presente nigan.

Nolakoa irudikatzen zenuen?

Bertsoengatik, baina, batez ere, bere bizitzan jasandako une dramatiko horiengatik. Final hartako txistuak txalo bihurtzeagatik. Eta gizon sentibera gisa, omenaldiko egunean bihotzekoak emanda hil zela. Gure etxean, Xalbadorren Odolaren mintzoa ere bazen. Aitak beti esaten zidan: «Hau irakurri behar duk liburu baten gisan, ez bertsoengatik bakarrik». Ez nuen inoiz irakurria. Baina tokatu zitzaidan, aurreko dokumentala bukatzen ari nintzela, gurasoen etxera bazkaltzera joatea. Eta justu aitak ekarri zuen aurkitu berri zuen bigarren eskuko Odolaren mintzoa liburuaren beste ale bat. Liburua hartu eta ekoizpen etxera joan nintzen. Liburua erakutsi, eta esan nien: «Hollywooden ezagutuko balute Xalbador, pelikula bat egingo zuketen». Eta hortik sortu zen: «Zergatik ez duk egiten?».

Txistuak aipatzen dituzula, filmean aipatzen da final hura, orduan epaile zen Xabier Amurizaren ahotik esplikatua, besteak beste. Metafora gisa, dokumentala ikus daiteke, agian, zor bat kitatzeko behar bezala? Gaizki ulertze, erruduntasun puntu hori gainditzeko saialdi gisa?

Nik ez dut sentitu horrelakorik. Azken finean, uste dut une hartan bertan itzulia eman ziola Hegoaldeak, edo gehiago esan nezake, konkretuan, Gipuzkoak.

Zu ez zara zor horretan?

Xabadorrekiko ez. Baina bai gehiago gizartearekiko orokorrean.

Hain zuzen, estreinaldia Hazparnen egiten duzu, Ipar Euskal Herrikoei begira.

Ez nuke izan nahi Gipuzkoatik heldu den salbatzaile hori. Nik sentsazio hori dut. Beti izan garela senide handia, indartsua. Salbatzera gatozenak. Eta hori baino, gertuagotik zerbait nahi nuen egin.

Ez zara erortzen mitifikazio erraz horretan, justuki. Kontzienteki, beraz?

Bai, hori bai. Hala ere, hasi nintzelarik hitz egiten inguruko jende batekin, baziren mitifikaziotik, aldareetatik jaitsi nahi zutenak. Hor sentitu nituen Xalbadorren alde ilunak. Baina mitotik jaitsi nahi horretan, ez ote zen bilatzen Xalbador beste zulora eramatea, hori ere sentitu nuen. Beti behar dugu zuri ala beltz. Erakartzen gaituena hori da. Eta bitartean, guztiok kontraste bat gara.

Alde ilun bat ageri duzu halere, sotilki ekarria: Henriette Aire alabarekiko izan zuen jarrera gogorra. Emile Larre apezak ulertarazteko giltza ematen duela. Anitz sufritzen duenak anitz sufriarazten duela.

Gauza horiek ahoz aho mugituz joaten dira. Eta uste dut legenda moduan mingarriagoak direla garbi esanda baino. Gero,muntaketarekin-eta laguntzen du pixka bat janzten, baina nik uste dut beharrezkoa zela.

Baina hori. Intimoa ageri da hor.

Badago harritu ninduen puntu bat. Odolaren mintzoa ere garai hartarako berrikuntza bat zela esplikatzen du Itzainak, gauza intimoak ere kontatzen zituelako.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...