Albistea entzun

Pilota. EPELen lau t'erdiko txapelketako finala. Olaizola II.a 22 - 16 Martinez de Irujo

Bildumako maisulana

Aimar Olaizolak behetik gora egin du eta aurkako 6-12koari buelta emanez irabazi du zazpigarrenez lau t'erdiko txapelketa

Irujok lehen zati bikaina egin du, baina ezin izan du txapeldunaren defentsarekin
Aimar Olaizola, bi besoak altxatuta, atzo, Gasteizko Ogeta pilotalekuan, finala irabazi berritan.
Aimar Olaizola, bi besoak altxatuta, atzo, Gasteizko Ogeta pilotalekuan, finala irabazi berritan. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Imanol Magro Eizmendi -

2013ko abenduak 15 - Gasteiz

Iraupena. 1.00.03.

Pilotakadak. 288.

Sakez. Olaizola II.ak lau (eta falta bat); eta Martinez de Irujok hiru.

Lau t'erdiko pasak. Irujok bi.

Eginikoak. Olaizolak 12; Irujok 8.

Galdutakoak. Olaizolak 5; Irujok 5.

Markagailua. 0-2, 1-2, 1-3, 3-3, 3-6, 4-6, 4-7, 5-7, 5-8, 6-8, 6-12, 12-12, 12.13, 13-13, 16-13, 16-16 eta 22-16.

Bestelakoak. Sarrera oso ona Gasteizko Ogeta pilotalekuan, harmailak bete egin ziren, eta giro aparta zegoen. Apustuak 100-60ri irten ziren Olaizola II.aren alde.

Urte asko pasa beharko dira beste pilotari batek Aimar Olaizolari inoizko lau t'erdiko pilotari onenaren titulua kentzen dionerako. Zazpi final jokatu ditu, zazpi txapel jantzi, eta kaiolan etorkizuneko belaunaldiek bideoan miretsiko duten abilezia lortu. Eta ez bakarrik jokatuz, aurkari gogorrei aurre eginez baizik. Hori falta zitzaion txapeldun handiari, gogoan hartzeko moduko final bat. Norbaitek estu har zezala egun handian... Bada, atzoz geroztik, badu hori ere. Irujori esker, bere aurkari kutunari esker. Goizuetakoak orain arteko maisulanik ederrena gehitu zion lau t'erdiko bildumari.

Ogetako harmailak zoratzear egon ziren ordubetez. Ikuskizunak horditu zituen. Final bikaina ikusi zuten; erritmo erogarrian jokaturikoa. Zaleak Olaizola sufritzen ikusi nahi zuen, eta Irujok hori egin zuen. Paretaren aurka jarri zuen, eta handik ere ihes egin zuen. Defentsari esker, tantoak gogortuz, piloteoetan sufrituz, eta aurkaria psikologikoki jota utziz. Aurkako 6-12koa altxa zuen lehenbizi, eta 16nakoaren ondoren lezioa eman zuen. Ez nolanahikoa, gainera. Katedra bat argi hitz eginda.

Irujo penaz abiatu zen etxera, baina gehiago egin ezin dezakeenak duen patxadarekin. Jota bukatu zuen, ahituta, Olaizolari tantoa nola egin ezin asmatuz. Hasiera, baina, oso desberdina izan zen, nola jokatu behar zuen oso garbi zuela kantxaratu baitzen Iberokoa. Bikain sakatu zuen, bortitz, eta lehen pilotakada luze jo zuen. Joko klasikoa, Olaizolaren ustez minduriko izterrak korrika eginez behartzeko. Txapelduna, gainera, ez zebilen fin, ohikoak ez diren opariak eginez: falta bat saketik, pasatzen utzitako bi pilota... Bata bikain eta bestea pattal. Emaitzak ezustekoa hauspotu zuen (6-12).

Dirua urdin zen, Irujo hazita zebilen... baina Olaizolak azken hitza esateke zuen. Berpiztu egin zen, eta jokorik onena atera zuen. Oldarkorrago hasi zen jokatzen, airez pareta zein kontrakantxa aurkituz. Erasoko zehaztasunari defentsa bikainak gehitu zizkion. Nabarmentzekoak 9-12koa, eta, batez ere, 12nakoa. Bueltan zen Olaizola; urduri Irujo. Baten boladak bestearena irentsi zuen, eta Olaizolak tartea ireki zuen (16-13).

Irujoren erreakzio ona

Irujok jota zegoela zirudien, urduri, baina ez zen kikildu. Atzo edo inoiz ez. Olaizolaren mamua, esamesak, zalantzak... dena uxatzeko eguna zen, eta ahituta ziruditen indarrak bihurritu, eta hiru tanto egin zituen jarraian (16-16). 16-14koa bolea bikaina izan zen, zabalera, eta erremate hori asmatu izanak amorrua itzuli zion.

Olaizola, baina, espezialista da ilusioak zapuzten. Fisikoki hobeto zegoen eta bolada txiki hori kenduta, Irujo bere erritmoan ari zen dantzan. Defentsa bikainak partidan sartu bazuen, erasoak eman zion txapela amaieran. Ez zegoen bazterrik Olaizola iritsiko ez zenik, eta ez zen izan Ogeta osoak espero zuen amaiera esturik. Irujok garesti saldu zuen porrota, baina ezin zuen gehiago. Ez du gehiago jokatzen, eta, hala ere, Olaizola aurretik zen. Gauza bakarra gelditzen zitzaion, podiumean gora begira duintasun osoz txalo egitea.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Euskal selekzioak partida bat jokatuko du abenduaren 20an, Txileren aurka

Euskal selekzioak partida bat jokatuko du abenduaren 20an, Txileren aurka

Ainara Arratibel Gascon

Mendizorrotzan jokatuko da partida, 19:00etan, eta Juanjo Arregi izango da selekzioaren hautatzaile berria. Irene Paredes, Maite Oroz, Nahikari Garcia eta Damaris Egurrola ezingo dira bertan egon, euren taldeekin Txapeldunen Ligako partidak dituztelako.

Qatarko emakumeen futbol selekzioko irudi bat. Hamabost partida ofizial baino ezin izan dituzte jokatu. ©BERRIA

Jokatu bai, baina lehiatu ez

Ainara Arratibel Gascon

Qatarko emakumeen futbol selekzioak 2015etik darama partida ofizialik jokatu gabe. Bost urteko ibilbidea baino ez zuen egin. Nerabezarotik aurrera, emakumeek zail dute futbolean aurrera egitea.
 ©BERRIA

Lehen dantzaldian bikain ari dira

Iñaki Berastegi

Munduko Kopa erakusleiho aparta da hain ezagunak ez diren jokalarientzat. Gazte ugari nabarmentzen ari dira txapelketan.
Walid Regragui, Marokoko selekzioko entrenatzailea, garaipena jokalariekin ospatzen. ©FRIEDEMANN VOGEL / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...