Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kirola Are gertuago izan du

Publizitatea

Kirola

CSKA Mosku 84 Baskonia 82

Are gertuago izan du

Baskoniak bi puntuz galdu du CSKAren aurka (84-82). 17 puntuz egon da galtzen, baina laugarren laurdenean ia buelta eman dio lehiari
Argazkia: MAXIM SHIPENKOV / EFE
CSKA Moscu. De Colo (10), Jackson (7), Kurbanov (8), Hynes (10), Vorontsevitx (2)—hasierako bostekoa—Teodosic (16), Augustine (9), Fridzon (8), Higgins (8), Khryapa (6).

Baskonia. Larkin (8), Hanga (6), Budinger (12), Hanga, Xengelia (3), Voigtman (10)—hasierako bostekoa—Beaubois (21), Tillie (10), Diop (7), Blazic (2), Laprovittola (3).

Markagailua. 21-20, 40-35; 69-58, 84-82. Epailea. Radovic, Jovcic eta Majckic. Bestelakoak. 8.504 ikusle Megaparken. Beste lehian: Panathinaikos 75-Fenerbahce 80 (0-2).

Berriz ere eskura izan du. Lehen partidan baino gertuago. Baina bi porrotekin itzuliko da Gasteizera Baskonia Moskutik, eta bi aukera ezin hobe galdu dituenaren aho zaporearekin. Atzokoan bi puntugatik eskasengatik galdu zuen CSKAren aurka (84-82). 2-0 dago kaporaketa, eta orain miraria beharko du. Datozen hiru partidak irabazi beharko dizkio Dimitris Itudis taldeari, Euroligako Lauko Finalean egoteko. Atzo ere hirugarren laurdena izan zen gakoa. Gasteizko taldea makal aritu zen hor, eta hamazazpi puntu arteko abantaila lortu zuen CSKAk. Sito Alonsoren taldeak lanean jarraitu zuen, eta lehiari buelta ematekotan egon zen. Baina berriro ere ezinezkoa izan zen.

Lehiakor ekin zion lanari Gasteizko taldeak. Jokalariek ondo ezagutzen zituzten lehen norgehiagokan egindako akatsak, eta ez zituzten errepikatu nahi. Lehen laurdenean Larkinek ederki gidatu zuen taldea, eta Voigtmanen lanari esker ederki zaindu zuen errebotea. Hala, estu amaitu ziren lehen hamar minutu horiek: 21-20.

Bigarren laurdena ederki hasi zuen Sito Alonsoren taldeak, eta Beauboisek sartutako bi hirukoei esker, lehian izan zuen abantailarik handiena erdietsi zuen: 28-33, atsedenaldirako bost minuturen faltan. Hurrengo bost minutuetan, ordea, bi puntu baino ez zituen sartu Baskoniak. Minutu horietan, gainera, gasteiztarrek baloi ugari galdu zituzten, eta CSKAk ez zuen barkatu. Moskuko taldea izan zen aldageletara bost puntuko abantailarekin joan zena: 40-35.

Baskoniaren lehen zati txukunaren gakoetako bat Teodosicen eta De Coloren zaintzan egon zen. Bien artean hamar puntu baino ez zituzten egin lehen zati horretan: De Colok zazpi eta Teodosicek hiru. Serbiako antolatzailea, ordea, esnatu egin zen, eta hirugarren laurdenean hamahiru puntu sartu zituen. Hamazazpi puntuko abantaila lortu zuen laurden horretan CSKAk: 64-47 laurdena bukatzeko bi minuturen faltan.

Baskoniaren susperraldia

Partida galduta zirudien Gasteizko taldearentzat. Arriskatu beharra zuen Sito Alonsok, eta Laprovittola kantxaratu zuen, taldea lotsagabeago, ausartago aritzeko. Antolatzaileak beste izaera bat eman zion taldeari, eta errenta hori 11ra gutxitu zuen laurden amaierarako: 69-58. Voigtmanek, Budingerrek eta Beaboisek ederki lagundu zioten, eta norgehiagokaren zama hartu zuten.

Baskonia lehian zegoen oraindik. Laugarren laurdenean aldea murrizten joan zen, puntuz-puntu, saskiratzez-saskiratze: 10, 9, 8, 7... Minutu baten faltan desabantaila hiru puntukoa zen: 80-77. Partida berdindu ere egin zuen. Hamalau segundu eskasera Beauboisek hiruakoa egin zuen, eta 82-82 ipini zuen neurketa. Baina azken jokaldian Laprovittolak falta egin zion Hynesi. Ez zen oso argia izan, baina epaileek adierazi egin zuten. Pibotak ez zuen huts egin, eta hala amaitu zen partida. Pena, baina maldan gora du Baskoniak kanporaketa.

Publizitatea

Sortu kontua
Ainara Arratibel Gascon Ainara Arratibel Gascon

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak