Albistea entzun

Jaka-Zabaleta 22. Altuna-Barriola 5

Jakak tokia eskatu du

Lizartzakoak Zabaletaren agintea baliatu du erakustaldia emateko. Hamabost tanto egin ditu. Altuna eta Barriola ezinean aritu dira
Erik Jaka, ezker gantxoz pilota astindu ondoren, atzoko partidan.
Erik Jaka, ezker gantxoz pilota astindu ondoren, atzoko partidan. L. J. / ARP

Imanol Magro Eizmendi -

2017ko urtarrilak 19

Iraupena. 31 minutu.

Pilotakadak. 220.

Saketik. Altunak, alerik ez; Jakak, bat.

Markagailua. 0-1, 1-1, 12-1, 12-2, 20-2, 21-4, 5-21 eta 5-22.

Bestelakoak. 680 ikusle Mungiako pilotalekuan. Apustuak 100-40ri irten ziren gorrien alde. Jaialdiko lehen partida 2. mailako txapelketakoa izan da, eta Laso-Iturriagak 22-21 irabazi diete Dario-Jaunarenari.

Aukerak baliatzen jakin behar da bizitzan, eta, bide batez, kirolean. Inoiz ezin da jakin ahala erakusteko aukera noiz iritsiko den berriz, eta jasotzen den oro ustiatu behar da. Erik Jakak hori egin zuen atzo, Mungian, eta, ordezkoa izan arren, berak jaso zituen ia txalo guztiak. Lizartzako aurrelariak ondo baliatu zuen Jose Javier Zabaletaren piloteoko agintea, eta hamalau tanto egin zituen jokoan. «Gaur denak sartu dira», esan zuen, seguru asko profesionaletan jokatu zuen partidarik onenaren amaieran. Garaipenari esker, Elezkano-Zabaleta lau garaipen dituztenen tropelean sartu dira.

Iragan igandean Jakak egun iluna izan zuen Logroñon. Errematatzaile petoa da, eta, arriskatzearen poderioz, zortzi huts egin zituen; lautan txapa jo zuen. Atzo, berriz, arantza atera zuen. Mungiatik irribarrearekin joan zen. Huts bakarra egin zuen, lehen tantoan, eta, hortik aurrera, dena gozamena izan zen. Tankera guztietako tantoak egin zituen, eta, tartean, sei sake errematez. Oso luze sakatu zuen, eta Barriolak ezin izan zion airea kendu. Parean, Altuna ezinean aritu zen partida osoan. Irabazleek hamar egun barru dute hurrengo partida, eta, ordurako, Elezkano jokatzeko egongo da. Dena den, Aspeko beste aurrelari batek min hartzen badu, enpresak zalantza gutxi izango du ordezkoa hautatzean.

Hutsaren ondoren, hamabi tanto egin zituzten jarraian (12-1). Ikuskizuna Jakak eman zuen, baina partidako gakoa atzean egon zen. Zabaletak erabat agindu zuen Barriolaren aurka. Mungiako pilotalekuko lurra ez da oso bizia, eta pilota nahikotxo irteten da frontisetik. Alegia, ia perfektua da Zabaleta edo halako jotzaile batentzat. Etxarrengoak eroso saihestu zuen Altuna, eta Barriola menperatu zuen. Leitzarrak azaldu zuenez, aurreko batean ere jokatu zuen Mungian Zabaletaren aurka, eta gauza bera pasatu zitzaion: «Zabaletak horrela jokatzen duenean geldiezina da».

Irabazleak gehiago izan ziren, baina Altunak eta Barriolak ere partida txikia jokatu zuten. Altunak hiru tanto egin zituen, eta bost huts. Azken hiru partidak irabazita zetozen, baina atzo kontrakarrean aritu ziren. Pixka bat hotz hasi, eta ez ziren partidan sartu. Hori bai, tanto aldea garesti ordaindu dezakete, lehen itzulian ere 22-3 galdu baitzuten Elezkano-Zabaletaren aurka. Lau garaipen dituzte, baina egin baino hogeita sei tanto gehiago jaso dituzte. Tanto aldeak urtero uzten du bikoteren bat finalerdietatik kanpo.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Nevado baloiarekin, atzo, Levanteren aurka. ©Athletic

Denboraldiko lehen porrota Athleticentzat

Berria

Levantek kontrolatu du neurketa, eta Redondoren eta Mayra Rodriguezen golei esker lortu ditu hiru puntuak. 

Nerea Arruti, garaipena ospatzen. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nerea Arrutik eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute Euskal Pentatloia

Edu Lartzanguren

Iruretagoiena bigarren urtez nagusitu da. Iazko irabazle Karmele Gisasola bigarren geratu da.

 ©UNAI ZABALETA

«Eibarrekin Lehen Mailara igotzea baino ez daukat buruan»

Iñaki Berastegi

Etxean bikain abiatu du sasoia Eibarrek, baina etxetik kanpo, nahi eta ezin. Arbillaren ustez, partida guztiak irabazteko «gosea» izan behar du taldeak igoeragatik borrokatzeko.
Evenepoel, bakarrik helmugaratzen. ©DEAN LEWINS / EFE

Evenepoelek irabazi du Munduko Txapelketa, modu ikusgarrian

Berria

25 kilometroz bera bakarrik aritu da ihes eginda. 2018an ere irabazi zuen lasterketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...