Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

19. Korrika. Peru Magdalena. 'Gu euskahaldunak gara' lanaren zuzendaria

«Zer-nolako aniztasuna daukagun, zer-nolako ahalmena: itzela da»

Korrikaren harira eginiko 'Gu euskahaldunak gara' dokumentala zuzendu du; hunkitu egiten da parte hartu duten hemeretzi lagunen bizipenekin, euskarara zerk eta nola lotu zituen gogoratzen.
JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Arantxa Iraola -

2015eko martxoak 20

«Piztutako pospoloak». Metafora horrekin deskribatzen ditu Peru Magdalena idazle eta diziplina anitzeko sortzaileak (Abadiño, Bizkaia, 1980) Gu euskahaldunak gara dokumentalean bildutako bizipen asko. Hemeretzi lagunen testigantzak dira, eta kontatzen dute euskararen gaineko kontzientzia nola eta zergatik piztu zitzaien. Dokumentalaren gidoia egitea eta zuzentzea esperientzia aparta izan dela dio Magdalenak, batez ere, Korrikaren abaroan egin delako. «Badauka zerbait ez dakiguna ondo azaltzen, baina oso-oso berezia da, indartsua; oinarrizko zerbait pizten du gu guztiongan».

Euskahaldun leloak ardaztutako bidean, euskaldunen ahalduntzearen inguruko gogoeta sustatu nahi du aurten AEK-k Korrikarekin, eta horrexetan jarri duzue indarra dokumentalean ere. Zer ekarpen egin du?

Erakutsi nahi izan dugu elkarrizketatuek noiz sentitu zuten euskaraz bizitzen hasteko beharra, askotan prozesu bat dagoelako hor atzean. Eta erakutsi dugu nola hasi ziren galdetzen beren buruari zertan ari ziren erdaraz bizitzen... Askotan, oso anekdota bereziak daude horrelakoen atzean; akaso, norbaitek zerbait esan ziela, eta orduan konturatu zirela egoeraz. Hemeretzi bizipenetan, asko eta asko, ahaldundu egin dira; modu pertsonal batean, ia existentzialki, hartu dute izan nahi dutenaren gidaritza. Kexuan eta negarrean ito gabe askoz ere mesedegarriagoa da, jarrera moduan, norbera ahalduntzea eta ardura zaizkion gaietan botere hori hartzea. Eta euskararen alorrean ere, kexuan bakarrik ibili beharrean, bada garaia hemen gaude, halako gara, eta gero gehiago izan nahi dugula esateko.

Adin, jatorri, ofizio eta pentsamolde askotako jendea agertzen da dokumentalean. Guztien jabekuntza prozesuan antzekoa den elementurik ba al da?

Bai, batzen dituena da momentu jakin batean pospolo bat piztu zaiela guztiei. Gero bakoitzak bere sua dauka, bere kolorekoa, bere tankerakoa; baina, denei piztu zaie pospoloa. Dokumentalean zenbait badira, esaterako, kontatzen dutenak euskaldunak izan arren kontzientziarik gabe bizi izan zirela hainbat urtez, eta kontzientzia hartu zutenean jabetu zirela zuten altxorraz. Edo badira euskaldunak ez zirenak, baina ingurune euskaldun batean bizi zirenak, eta halako batean pospoloa piztu zitzaienak. Zenbaitetan pizte hori desafio bat da, edo kontzientzia hartze bat. Betiere, barrutik edo kanpotik etorritako eraginekin, zerbait piztu da.

Euskararen inguruko su horren jabe diren emakume eta gizonen aniztasuna erakusteko moduko izenak hautatu ziren dokumentalerako. Zein ekarpen egiten du, zure ustez, alde horretatik?

Kultura bat ordezkatzen ari dira pertsona horiek, eta aniztasun horrek erakusten du, hain zuzen ere, gure kulturaren aniztasuna; askotan erakutsi gura izaten digute gure kultura zerbait itxia eta tradizionala dela. Eta jabetzen zarenean zer-nolako aniztasuna daukagun, zer-nolako ahalmena, benetan itzela da. Horregatik, mugatutako ikuspegiei erakutsi nahi izan diegu oker daudela.

Jasotako bizipenen artean, zein nabarmenduko zenituzke?

Esate baterako, Jose Angel Iribar Athleticeko atezain izandakoak kontatu zuen txikitan —frankismoa zen— aitak eskolaz aldatu zuela; beste ikastetxe batera eraman zuela han bazegoelako irakasle bat euskarazko kantuak-eta irakasten zituena eta bota egin behar zutena, eta, elkartasun moduan, hara eraman zuen semea. Eta gizona hain pozik jarri zen, txango bat antolatu zuela mendira; eta txango hartan, inor ezagutzen ez zuela-eta, atezain hasi zen Iribar. Egun berean, beraz, atezain hasi, eta euskal munduarekiko kontzienteki egindako lehenbiziko hurbilketa egin zituen. Orobat, hortxe da Pirritx pailazoa [Aiora Zulaika] ere, kontatzen duenean, halako batean, konturatu zela altxor bat zuela, altxor hori ezpainetan loratzen dela, eta altxor horren transmisioan jarraitu nahi zuela, jada horren inguruko kontzientzia hartuta.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.
Jainkosaz aldatzeko prest al gaude?
Juan Mari Aburto lore eskaintza egiten, atzo, Bilbon. ©BILBOKO UDALA

Frankismoak espetxeratutako andreak omendu dituzte Bilbon

Iosu Alberdi

Bilboko Udalak eta Gogora institutuak plaka bat jarri dute Orue Txaleta zegoen lekuan. Eraikin hura espetxe izan zen 1937tik 1942ra bitarte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.