Albistea entzun

Katalunia. Independentziari buruzko galdeketa

Ziurgabetasuna gobernatzen

Bezperan zabaldutakoaz beste, galdeketa azaroaren 9an egingo dutela berretsi du Kataluniako Gobernuak.

CUPen ustez, ERCk CiUren gobernuan sartu behar luke orain
Artur Mas Kataluniako presidentea, <em>Ara es l'hora</em> kanpainaren ordezkariekin.
Artur Mas Kataluniako presidentea, Ara es l'hora kanpainaren ordezkariekin. ROBIN TOWNSEND / EFE

Samara Velte -

2014ko urriak 8

Egun batean bale, hurrengoan kale dabil Kataluniako Gobernua. Herenegun, galdeketaren berme demokratikoei buruzko zalantzak agertu zituen Francesc Homs-ek, eta atzo, berriz, erabat ziur mintzo zen: «Adostutako bideari jarraituko diogu». Aipamenik ere ez bezperan esandakoari, inork urriaren 15era bitarteko epea iragarri ez balu bezala galdeketarekin zer egin erabakitzeko. Atzoko Kontseilu Betearazlearen bileratik zalantza oro uxatuta agertu zen gobernuko bozeramailea: «Kontsulta bideragarria da, eta azaroaren 9an bozkatuko dugu».

Oraingoz, prestaketei eutsi die gobernuak, eta tramiteetarako epe guztiak luzatu ditu, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren behin-behineko debekuak sortutako atzerapenak berdintzeko. Atzerritarrek izena emateko azken eguna atzo zen berez, baina Generalitateak zabalik utzi du erregistroa, eta ez du eperik zehaztu. Azken egunotan hainbat lekutan ilarak sortu direla argudiatu du Homsek: «Ez gara epeak luzatzen ari: herritarren eskaerei erantzuten ari gara».

Udalei ere denbora gehiago eman diete bozkatzeko lekuen zerrenda ofiziala osatzeko. Orain arte, ehunen bat baino ez zituzten berretsi. Hasieran adostutako bide orriaren arabera, igandean argitaratu behar lukete hauteslekuen zerrenda, eta hilaren 17an, boto eskubidea duten herritarrena.

Galderaz betetako 32 egun

Artur Mas presidenteak aitortu du «lurralde ezezagun batean» daudela orain: «Inork ez daki erabat seguru nola amaituko den hau guztia, eta ziurgabetasun hori gobernatzen asmatu beharko dugu». Oraingoz, aurrera doaz beste prestaketak ere: Kataluniako Gobernuak izendatu berri ditu azaroaren 9rako lurralde bakoitzerako jarraipen batzordeak.«Espainiako Gobernuak jarritako oztopoak gainditu beharko ditugu», nabarmendu du Homsek. Madrildik orotariko mehatxuak heltzen ari dira egunotan: Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariak gutun bat igorri die galdeketa babestu duten udalei, ohartaraziz Kontsulta Legea etenda dagoela behin-behinean Konstituzio Auzitegiak hari buruzko erabaki bat hartu arte, eta legea haustekotan daudela. Ciutadans alderdiak, berriz, ANC Biltzar Nazional Katalana eta Omnium Cultural erakundeek bultzatutako herri kanpaina bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuaren ordezkaritzari.

Alderdi subiranisten artean, fronte sendoa osatzeko beharra nabaritzen dute. ERCk irmo babestu du CiUren konpromisoa, eta CUPek ere, lehenbiziko aldiz, gobernuan sartzeko eskatu dio parlamentuko bigarren indarrari, prozesua babeste aldera. «ERCk posizio nagusia du inkestetan, eta CiUrekin sinatutako egonkortasun itunak ardura batzuk hartzera behartzen du», azaldu du Quim Arrufat diputatuak. CiUk, baina, ez du beharrezko ikusten, Jordi Turull bozeramailearen hitzetan, «jada babestuta» baitago azaroaren 9a.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Espainiako Polizia Ukrainaren enbaxadaren ingurumarietan, atzo. ©Chema Moya, EFE

AEBen enbaxadakoei eta Pedro Sanchezi ere bidali dizkiete lehergaiak

Uxue Rey Gorraiz

Sei dira guztira atzemandako bonbak; horietatik bost azken orduetan atzeman dituzte, Espainiako Defentsa Ministerioan, AEBen eta Ukrainaren Madrilgo enbaxadetan, Zaragozako arma lantegi batean eta Torrejon de Ardoz herriko aire basean. Pedro Sanchezen aurkako bonba bat atzeman zuten azaroan. Antzeko ezaugarriak dituzte, eta agian gehiago egongo direla ohartarazi dute.

 ©ROMAN PILIPEY / EFE

Errusiak ez du onartuko Ukrainako gerra krimenetarako auzitegirik

Mikel O. Iribar

Kremlinek «ilegitimotzat» jo du Europako Batzordeak egindako proposamena. Zelenskiren arabera, sei milioi herritar daude argindarrik gabe Ukrainanan.

Hainbat lagun, Israelgo armadak herenegun hil zuen palestinar baten hiletan, Beit Rema herrian, Zisjordanian. ©ALAA BADARNEH / EFE

Israelgo armadak beste bi palestinar hil ditu tiroz, Zisjordanian

Mikel O. Iribar

Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan egin dute sarekada Israelgo indarrek. Zortzi palestinar hil dituzte 72 orduan, eta hamar astebetean. NBEk onartu egin du 2023an Nakbaren 75. urteurrena oroitzeko ebazpena.

Elikadurarekin lotutako laguntza izan da aurten gehien hedatu dena. Irudian, elikagaien banaketa, Mendebaldeko Saharan. ©EFE

339 milioi lagunek beharko dute laguntza humanitarioa 2023an, NBEren arabera

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Inoizko finantzaketarik handiena beharko du NBEk —ia 50.000 milioi euro— 68 herrialdetan laguntza humanitarioa eman ahal izateko datorren urtean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.