Albistea entzun

Aitzol Atutxak aurrenekoz, eta nagusitasun handiz, irabazi du Urrezko Kopa

Atutxa, garaipena ospatzen.
Atutxa, garaipena ospatzen. I.Z. / ARP

Imanol Magro Eizmendi -

2015eko abuztuak 16 - Donostia

Aitzol Atutxak Urrezko Koparen 30. aldia irabazi zuen atzo, Donostian. Euskadiko txapelduna zen faboritoa, eta pronostikoak bete zituen. Ondo bete ere, nagusitasun handiz gailendu baitzen Trinitate plazan. Txapeldunak 32 minutu eta zazpi segundo behar izan zituen hamalau kanaerdikoak mozteko. Bigarren Jon Irazu izan zen, bi minutura; hirugarren Iñaki Azurmendi; laugarren Joseba Otaegi; eta bosgarren Jose Mari Olasagasti beteranoa. Igeldokoak azken postua saihestea zuen helburu baina urrun gelditu zen.

Atutxa II.ak Urrezko Koparekin zuen arantza atera zuen. Hiru aldiz bigarren izana zen, eta atzo lortu zuen aurrenekoz irabaztea. Garaipenaren gakoa hasieran egon zen, berak azaldu zuen bezala. «Lehen sei enborretan oso bizi hasi naiz, eta ateratako tartea kudeatu du azken bietara arte. Hor berriz ere erritmoa bizitu dut ondo bukatzeko». Lan ona egin zuen, baina probaren markatik urrun gelditu zen (27.17). Donato Larretxeak du, 1992az geroztik, eta hura hobetzeak diru gainsaria du. Urrezko Kopa pasatuta, aizkolari gehienak Euskadiko txapelketarako prestatzen hasiko dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©LUCA BETTINI

«Nekea da okerrena halako itzulietan; eta onena, giroa»

Eñaut Agirrebengoa

«Gustura» dago Lazkano Movistar taldeak orain arte Giroan egin duen lanarekin, eta nagusiari begira daudela dio. «Nahiko ondo» ibili dela uste du. Minez dago, herenegun erori ondotik.
Demi Vollering Donostiako helmugan garaipena ospatzen, igandean, Euskal Herriko Itzuliko azkeneko etapan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bizikleta gainean jolasean

Aitor Manterola Garate

Demi Vollering. Oraina oraingoz, eta bide beretik segitzen badu, etorkizuna ere bai. Euskal Herriko Itzuliko hiru etapak eta lasterketa irabazi izanak gauza asko eman ditu aditzera.
<b>Luis Rioja, burumakur, maila galdu berritan, herenegun, Valentzian.</b> ©M. B. / FOKU

Neurria hartu ezinda

Jon Ander De la Hoz

Alaves oker aritu da denboraldi osoan, eta ezinak maila galtzea eragin dio. Gasteiztarrek larri igaro dituzte azken bi urteak, eta, azkenerako, jausi egin dira. Proiektua birpentsatu beharrean dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...