Noiz sortua: 2017-03-28 00:30:00

Euskara, denontzat doan

Paul Bilbao Sarria - Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko, idazkari nagusia

2017ko martxoak 28

Nazio Batuen Erakundearen arabera Interneterako sarrerarako giza eskubidea zera da, edozein pertsonak adierazpen-askatasunaren eskubideaz, iritzia emateko eskubideaz edo bestelako oinarrizko eskubideez gozatzeko eta egikaritzeko Interneten sartu ahal izatea; eta, ondorioz, estatuek ardura dute Interneterako sarbidea bermatzeko.

Munduan, eskubide horren bermatzea muturrera eraman duten gobernuak izan dira. Esaterako, Indiako Kerala Estatuan Internet giza eskubidetzat hartu zuten, elikadura, ura eta hezkuntza bezalaxe, eta, ondorioz, herritar guztientzako doako wifi konexioak jarriko dituzte. Guatemalako herri indigena batean ere Interneterako sarbidea giza eskubidetzat hartu da, eta agintariak plan bat abian jartzen ari dira populazio guztiak doako wifia baliatu ahal izateko.

Egia da arrotz egin dakigukeela Interneterako eskubidea giza eskubideen barruan kokatuta ikustea, baina egia ere bada, askotan geure buruan giza eskubideen eremuan lehen hiru belaunaldietakoak besterik ez sartzeko ohitura dugula, zibilak, politikoak... Eta gizartea aurrera doan neurrian, beharrezkoa izan da eskubideen belaunaldi berriak identifikatzea.

Lurralde bateko berezko hizkuntza ezagutzea ere oinarrizko eskubidetzat hartu zuen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak 1996an. Ondoren, 2016ko abenduaren 17an aurkeztutako Donostiako Protokoloak eskubide hori egikaritzeko neurriak jaso zituen, hain zuzen ere, 91-95 tartean. Bertan, besteak beste, hizkuntza gutxitua ikasi nahi duten herritarrei dohainik ikasteko aukerak zabaldu beharra zehazten da, bai eta ikastaroak lurralde osoan eskaini beharra ere. Are gehiago, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren printzipio nagusietako bat unibertsaltasun-printzipioa da, eta ondorioz, hizkuntzaren ezagutza unibertsalizatzeko neurriek lehentasuna dute.

Eskubideak aitortuta eta bidea definituta, aurrera egiteko borondatea besterik ez da falta, eta, egia esan, gaur egun posible eta bideragarri ikusten dugu aldarrikapen historikotik lorpen historikorako jauzia egitea.

Horretarako, hiru ildo nagusi leudeke. Batetik, doakotasuna kudeatzeko leihatila bakarra ezartzea. Zentralizatu behar da, erraztasunak eman behar zaizkie ikasleei eta sektoreari egingarriak izateko. Bigarrenik, helduak euskalduntzeko zerbitzuaren doakotasuna koordinatu eta planifikatu behar da. Izan ere, ulertezina da herriaren, herrialdearen edo mailaren arabera laguntza batzuk edo beste batzuk jasotzea. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan herritarrek kopuru desberdinak ordaintzen dituzte euskara ikasteko. Berrogeita hamar modulazio baino gehiago topatu ditugu, eta horren arabera, inbertsio desberdinak egin behar dituzte herritarrek doan izatetik 5.000 euro ordaindu behar izatera.

Azkenik, doakotasuna lortzeko, diru-sail nahikoak jaso beharko lirateke aurrekontuetan. Gaur egun, EAEn ikasleen matrikulek sektorearen zerbitzuen %34 hartzen dute, 15 milioi euro.

Eta, iruditzen zaigu badagoela aplika daitekeen eredua. Gure aldetik txalotu beharrekoa, bai, HABEk Lanbiderekin egin duen akordioa. Txalotu, batetik, bete-betean bat egiten duelako Protokoloaren 93. neurriarekin (hizkuntza gutxitua irakasten da langabetuei zuzendutako trebakuntzan). Eta txalotu doakotasuna ulertzeko moduarengatik. Hain zuzen ere, ikasleek dirurik aurreratu behar izatea, ikastorduen aprobetxamendua bai, baina azterketarik gainditu behar ez izatea, eta ikasleari tramiteetan zailtasun gehiturik eragin gabe.

Kontseiluan laugarren eta lehen belaunaldietako multzoetan sartzen den eskubide bana uztartu ditugu, eta biak ideia berarekin: Denontzat doan. Izan ere, guk aski erraz aldarrika genezake wifiak doakoa izan beharko lukeela, baina Kontseiluari badagokio euskara denontzat doan izan behar duela esatea; eta halaxe aldarrikatuko dugu, besteak beste, hogeigarren KORRIKAn Euskal Herriko hiriburuetan izango diren doakotasunaren aldeko kilometroetan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bizkaiko pentsionistak protestan, pasa den astean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Koronabirusak zahar etxeetan izandako eragina ikertzeko eskatu du Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak

Berria

Protesta egin dute gaur Bizkaiko pentsiodunek Bilboko udaletxearen aitzinean, eta argi utzi dute ez dutela murrizketarik onartuko osasun publikoan eta pentsioetan. Pentsiodunek zahar etxeen inguruko informazioa eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari, baina ez dute erantzunik jaso. 

Gasteizko Txagorritxu ospitaleko Mikrobiologiako langileak, proba serologikoak aztertzen. ©Gorka Rubio / Foku

Hegoaldean ez da gaixorik hil azken 24 orduetan

Andoni Imaz

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez dute PCR bidezko positiborik atzeman, hiru hilabetean lehen aldiz. Azken orduetan, koronabirusaz kutsatutako hamar lagun ospitaleratu dituzte; hiru, ZIUn.

Zahar etxeetan gertatutakoa argitzeko eskatu dute pentsiodunek gaurko mobilizazioetan. ©Aritz Loiola / FOKU

Leiho berriak mugikortasunari (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Euskal Herrian ez da izan hildakorik azken orduetan. PCR proba bidezko positibo berriak gutxi izan dira: bost, denak Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna