Inteligentziaz jarduteko unea

Zelai Nikolas Ezkurdia - Gure Esku Dago dinamikako, kidea

2015eko abenduak 24

Etengabe ari gara entzuten une historikoa bizi dugula. Bai, nik ere hala uste dut; baina hala izanda ere, ez dut argi ikusten nola kudeatuko dugun une hau, eta beldur naiz berriro ere euskal herritarrok gai ez garen izango gure bidea adosteko etorkizuna libreki erabaki dezagun.

Kezkaz bizi dut egoera. Egia da. Ezinegona eragiten dit, ezin hori ukatu. Hala ere, ezinegon horren alde eraikitzaileari heldu nahi diot, pentsatzeko, adosteko, eraikitzeko jarrera eraginez nire baitan, hori baita nire ustez bide egokiena. Azterketa zorrotzak behar ditugu, eta luze eztabaidatu gure artean, bide egokia aurkitu arte.

Aukera berriak sortzen ari dira etengabe euskal lurraldean. Ipar euskal herritarrek beren erakundetze propioari buruz erabakitzeko bideari ekin diote. Nafarroan aldaketarako indarrek adosteko gaitasuna erakutsi dute, eta etorkizun berri eta zabalago bat eraikitzeko gai izan dira elkarlanean jarriz.

Abenduaren 20ko hauteskundeek ere ate berriak zabaldu dizkiote Espainiako nazioen erabakitzeko eskubideari. Espainiako Kongresuaren ia herenak (350 legebiltzarkideetatik 96 legebiltzarkide) erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera du. Pentsaezinezko egoera duela hilabete gutxi batzuk, egia esateko. Dena den, kontrako indarrak Espainian oraindik ere indartsu daude, eta Ā«Espainiaren batasun hautsezinarenĀ» aldeko koalizio handiaren alde harrabotsak entzuten dira, beste aukeren gainetik nagusitu nahian. Hori litzateke bide errazena berdin jarraitzeko, dudarik gabe.

Espainiak, nolanahi ere, sakoneko aldaketa behar du aspaldi; eta hori nabarmena da, bai hemendik Euskal Herritik begiratuta, bai Espainiatik begiratuta eta baita Europaren begietatik ikusita ere. Bi aukera ditu, ordea, Espainiak: poliki-poliki deskonposatuz joan edo bere sakoneko arazoei aurre egiten hasi (nazioaniztasunari bide eman, azpigarapenari serio heldu, Madrilen inguruko ekonomia erradiala gainditu, penintsularen gaineko eremuen desertizazio eta despopulazioari irtenbidea eman...). Ez dira ziurrenik epe motzean askatuko diren korapiloak, arazo sakonak baitira horiek guztiak, baina, nire ustez, Estaturik gabeko nazioen askatasun prozesu demokratikoek prozesu hori bideratzen lagunduko dute, bide batera zein bestera, segun eta Espainiako alderdien jarrera zein den.

Espainiak aukera polita du, Podemosek hartutako jarrera ausartari esker, Iberiar penintsularen herrien arteko adostasun diferente bati heltzeko. Podemosen eskaintzari bide ematen bazaio, Iberiar penintsulako nazioen erabakitzeko eskubidean oinarritutako akordio berri baten aurrean egon gaitezke. Oreka politiko berri baten aurrean, eta horretan PSOEk eta Katalunia eta Euskal Herriko alderdiek dute giltza, Podemos eta beste indar batzuekin batera. PSOEk, ordea, bere alderdiko baroien zentralismo elitistarekin, jarraitu ahal du PP alderdia modu batean edo bestean sostengatzen, eta bide horretatik Espainiako desintegrazio politikoan sakontzen jarraitu; edota Podemosekin batera konstituzio itun berri baten alde lanean hasi.

Ziurrenik, legealdi hau ez da oso luzea izango. Ziurrenik, Konstituzio erreformarik ez da egongo. Baina harreman berri eta osasuntsuago batzuen oinarriak ezartzeko balio lezake. Izan ere, Katalunian independentziari buruzko legezko erreferenduma egiteko ez da Espainiako 1978ko Konstituzioa aldatu behar, ezta Euskal Herriko bake prozesua bideratzeko eta Hego Euskal Herriaren estatus berriari buruzko legezko kontsulta bat egiteko ere. Murrizketak ezarri dituzten legeak aldatzeko edota birzentralizazioa ezarri duten legeak (LOMCE, esaterako…) ezabatzeko ere ez da Konstituzioa aldatu behar… Horiek guztiak Europako egonkortasun baldintzak betez edo birnegoziatuz egin daitezke, PPren zerga politika aldatzen bada.

Hau da, diplomaziaren garaia da, inteligentziaren garaia... eta baita gure artean euskal herritarren arteko gutxieneko adostasuna lantzen hasteko unea ere. Has gaitezen, beraz, denon etorkizuna askatasunean eraikitzen, gure esku dago-eta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna