Noiz sortua: 2017-05-07 00:30:00

Robinson deskonektatuta

Mariasun Landa - Idazlea

2017ko maiatzak 7
Zenbait adituk diotenez, interneten alderdirik erakargarrienetako bat harreman interpertsonaletarako eskaintzen duen aukera da. Hots, interneteko erabiltzaileek interes handiagoa dute komunikazioan, informazioa bilatzean baino. Herri globalak eta gaur egun plaza publikotzat dugun internetek giza harremanen beharra areagotu digu, eta horrek galderak sortzen dizkigu etengabe. Niri, oraingoan, gizakion bakardadean pentsarazi didate, berezko eta saihestezin dugun bakardade horretan. Eta Robinson Crusoe ekarri dut gogora, gizakiok naturaren erdian eta bakar-bakarrik bizirauteko dugun gaitasunaren paradigmatzat.

Daniel Defoeren XVIII. mendeko eleberriko protagonista, itsasoan galdu ondoren, ohartzen da bera dela irla ezezagun bateko bizidun bakarra, eta gizon-emakumeen betidaniko beldur bati egin behar dio aurre: komunitaterik, triburik, talderik ezari. Gizonezkoa da, zuria, ingelesa, merkataria, eta bere alde du Jainko bakar eta egiazkoa. Beste gauza batzuen artean, janaria, armak eta sutautsa berreskuratzea lortu eta babesleku bat eraikitzen du. Bila etortzen zaizkionean, badaki hogeita zortzi urtez, bi hilabetez eta hemeretzi egunez egon dela irlan.

Zalantzarik gabe, bizirauteko egiten dituen ahalegin guztiei esker lortu zuen liburuak arrakasta argitaratu zenean, gazte literaturako obra klasiko bihurtu zutenak. Baina, bistan denez, Robinson Crusoe hori baino askoz ere gehiago da. Biziraupena eta autogestioa ez dira gaiaren zati bat baino. Hor dago naturaren indarren aurkako garaipenaz gain, norberaren bakardadearen erronka ere. Ea zer gertatzen den beharrezkoa ez dena desagertzen denean eta oinarri-oinarrizkoa bakarrik geratzen denean. Protagonista bere patuaren jabe bakarra dela eta giza harremanik gabe erotzen ez dela pentsatzea ebokatzailea da, gaur egun ere, edozein irakurlerentzat. Aurre egin behar diolako, natura ikaragarriari ez ezik, bere bakardadeari ere.

Antza denez, gure DNAn idatzita dago BESTEen beharra, eta, haiek gabe, NIari buruz hitz egiteak ez luke inongo zentzurik izango. Internetek giza harremanak izugarri zabaldu dituen honetan, bai gure egunerokoan eta bai lan-munduan eta ikasketetan, ziber-plaza bi gauza izan litezke: batetik, interkomunikaziorako aukera bat, eztabaida-kulturaren demokratizazio bat; eta bestetik, gehiegikeriazko jarreren gotorleku bat, jarrera erasotzaile, mingarri eta difamatzaileena.

Baina, Robinsonengana itzuliz, sei urte pasatzen dira protagonistak beste gizaki bat aurkitzen duenerako. Hark salbatzen du preso hartu duten gizajaleengandik; protagonistak norbait dauka, azkenean, aldamenean. Hasteko, Ostiral izena jartzen dio, eta jauna esaten ere irakasten dio, berari hala hitz egin diezaion. Hala, gure protagonistak zerbitzari edo esklabotzat hartzen du BESTEA, bere egiten du Ostiral, hura hezten saiatzen da, esklabo bihurtzen du, bere mailako solaskide bat izatearen truke.

Robinson gure garaian galdu izan balitz itsasoan, eta itsasontziaren hondakinetatik portatila, mugikorra edo tableta —edo gaur egun munduko edozein txokorekin konektatzea ahalbidetzen digun beste edozein tresna— berreskuratu izan balu, aukera izango zuen irratia entzuteko, telebista eta zinema ikusteko, liburuak irakurtzeko, telefonoz deitzeko, posta bidaltzeko eta jasotzeko, gauzak erosteko, saltzeko, trukatzeko, eta baita urruneko beste irla batzuetako naufragoekin harremanetan jartzeko ere.

Baina deskonektatuta zegoen.

Gu, berriz, konektatuta gaude ia denbora guztian, oso-oso konektatuta. Plaza birtualean paseoan ibiltzen gara, ikusi ahal izateko eta ikus gaitzaten, Ostiral lagunen bila baina, beharbada, etsaiak ere aurkituko ditugula pentsatuz, gizajaleak, piratak, jaun eta jabe izateko nahiaren eta esklabo otzan izatearen artean balantzaka. Izan ere, gure konektatzeko beharra geldiezina da dagoeneko. Nolabaiteko mendekotasunak sortzen du... Kontaktuak, lanak, negozioak... Baina baita iruzurrak, lapurretak eta jazarpenak ere. BESTEA beharrezkoa da, baina baita BELDURgarria ere. Babeslekua eta mehatxua. Salbazioa eta heriotza. Halakoxea da irla birtuala ere; internauten egoera, beharbada, ez da hain-hain desberdina Robinsonenaren aldean. Ozeano telematikoan nabigatzen duenean, konplizeak bilatzen ditu, solaskideak, eta, aurkitzen dituenean, komunitate-molde berriak sortzen ditu, lurraldetasunaren mugez gaindi. Baina horrek, kasurik onenean ere, behin-behinean bakarrik salbatzen du bakardadetik.

Eta horra hor zergatik sortu dudan zubi hori, Robinson Crusoeren eta interneten artean.

Konektatuta egoteak hain bakarrik ez sentitzen laguntzen digu? Nolakoa da giza komunikazioaren kalitatea? Gaur egungo gizarteak beldurra dio bakarrik egoteari, nahiz eta gure bakardadea inoiz baino handiagoa izan; isiltasunetik ihes egiten du, isiltasuna aspertzearekin lotzen duelako; hutsa eta ezereza nahasten ditu. Blaise Pascalek, idatzi zuenean gizakiaren ezbehar guztiak datozela gela batean lasai esertzeko eta bakarrik egoteko gaitasun faltatik, ez zuen pentsatu gizaki hori konektatuta egon zitekeenik. Begi-bistakoa baita ez zela bakardade fisikoaz ari, baizik eta gizakiok berezkoa dugun bakardadeaz, gure egonezinen eta, aldi berean, gure lorpenen iturriaz.

Laburbilduz, susmoa dut posible dela, oso konektatuta egonda ere, oso bakarrik egotea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 5ean eguneratua, 14:00etan. ©

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 11.701 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 693 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.709 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu lehendakaria, bideokonferentzia batean. ©Irekia

Iñigo Urkulluk «normaltasunera bueltatzeko plan bat» eskatu du

Berria

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak babesa adierazi dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzeko egindako eskaerari. Ekonomiaren jarduera etetean «malgutasunez» jokatu izana eskertu dio.

Nafarroako erietxeko langileak, txalo jotzen, iragan asteazkenean. ©Idoia Zabaleta / Foku

Sanchez aztertzen ari da sintomarik gabeko gaixoak kiroldegietan bakartzea

Berria

Pedro Sanchezek bilera bat egin du autonomia erkidegoetako presidenteekin, eta azpiegituren zerrenda bat eskatu die hilaren 10erako, atzemandako kasu positibo asintomatikoak kokatzeko. Adierazi die milioi bat test banatuko dituela «detekzio goiztiarrerako».

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, artxiboko argazki batean. ©Andoni Canellada / Foku

Otegirentzat, Moncloako Itun berriek «eskubide sozialak eta ekonomikoak urratzea» eragingo lukete

Berria

EH Bilduk astelehenean erabakiko du alarma egoera luzatzeari buruzko jarrera. Dena dela, orain artekoarekin «koherentea» izango dela esan du Arnaldo Otegik. Aurreko aldietan abstentziora jo dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna