Bihar irekiko da Bizkaiko bideetako tarifa bateratuan izena emateko epea

Urte berrian sartuko da indarrean. 24.800 erabiltzaile inguru izatea espero du diputazioak

Ibai Maruri Bilbao -

2016ko azaroak 30

Urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean Bizkaiko errepideetako tarifa bateratua. Atzo onartu zuen dekretua Bizkaiko Foru Aldundiak gobernu kontseiluan. Diru laguntza hori jaso nahi dutenek bihartik aurrera eman ahal izango dute izena.

Baldintzak bete eta diputazioak eskaera onartuz gero, 2017tik aurrera A-8 autobidean, Bilbo Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako tunelak erabiltzeagatik ez dituzte hilean 30 euro baino gehiago ordainduko. Atzo onartutako foru dekretuaren arabera, hileko gastua 30 euro baino gutxiago dutenek ere izango dituzte diru laguntzak: 11. bidaiatik aurrera, bidesariaren %35 ordainduko die diputazioak; 26. bidaiatik aurrera, %45.

Laguntzak soilik norbanakoek eskatu ahal izango dituzte; enpresei ez zaizkie onartuko. Eskatzaileak Bizkaian erroldatuta egon beharko du ezinbestean, eta ordainketak egiteko gailua eduki beharko du. Foru aldundiak hainbat finantza erakunderekin lortutako akordioari esker, gailu hori doan lortu ahal izango da, eta, gero, urtean zazpi euro ordaindu beharko dira; aurretik sekula halako gailurik erabili ez dutenei datorren urtean bost euro kobratuko dizkiete, eta bigarren urtetik aurrera ordainduko dute zazpi euroko alokairua.

Doakotasuna aldarri

Interbiak-en webgunean edo Bizkaiko Foru Aldundian egin ahal izango da eskaera. Gaur egun 8.000 erabiltzaile daude Interbiak-en diru laguntzen sisteman. Diputazioak uste du tarifa bateratua indarrean sartzen denetik 24.800 izango direla.

A-8 autobidearen doakotasuna eskatzen duen plataformaren esanetan, tarifa bateratua euren aldarrikapenen ondorio da. «Urtarrilean tasak %2 igo zituenean, diputazioak ez zuen batere asmorik halako neurririk hartzeko», adierazi du Juan Carlos Poderoso bozeramaileak. «Ikusi dute gure aldarrikapenek babes zabala lortu dutela gizartean, eta euren planak aldatu behar izan dituzte».

Tarifa bateratua lorpen bat dela uste duten arren, plataformako kideek ez dute balekotzat jo. Poderosok iragarri du A-8aren doakotasuna aldarrikatzen jarraituko dutela. Ez zaie zuzena iruditzen Usansolotik Muskizera doakoa izatea, baina Usansolotik Ermura, ez. Aldarrikapen horrekin larunbatean autoekin martxa bat egingo dute Durangotik Zornotzara, eta buelta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea paseoan Donostiako alde zaharreko kaleetan, atzo. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

510 kasu atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban eta Gipuzkoan, aldiz, igo egin dira.

Rafael Bengoa, artxiboko irudi batean ©Gorka Rubio / Foku

«Mikrokonfinamenduak» ezartzearen alde dago Bengoa

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak aztarnari falta dagoela azpimarratu du. Uste du agerraldiak egotea herritarren portaeraren eta administrazioaren kudeaketaren ondorioa dela.

Bilboko Birjinetxe zentroa. Bertara eraman dituzte positibo eman diuten egoiliarrak. ©Raul Bogajo/FOKU

Gallartako zahar etxe batean 16 positibo atzeman dituzte

Berria

Hamaika egoiliar eta bost langile kutsatu dira.

Nekane Murga Osasun sailburua, atzoko agerraldian. ©Miguel Toña / EFE

Etxeratze agindua, zalantzazko muga

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzak etxeratze agindua izan du hizpide; hau da, herritarrei eskubidea kentzea ordu jakin batetik aurrera kalean ibiltzeko. Adituek ez dute argi horretarako eskumenik ba ote duen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna