Albistea entzun

EZAGUN BAT IKUSI NUEN

Instintu hutsez beldurrez, bizitzari eutsi

Joxerra Senar -

2015eko uztailak 12

Nik, paso. Entzierroa hasi eta gutxira, bosgarren zezenak buelta eman du. Anaiekin korrika egin baino, nahiago izan du etxera itzuli, entzierrotik ihesi. Sumatuko zuen zerbait airean. Mendietatik urrun, asfaltoaren oihanean, jende multzo andana ikusi eta antzeman du zerbait ez zoala ongi, tragediaren halako zera instintibo bat. Sare sozialetan berehala sortu zaizkio zaleak: errebeldea, intsumisoa, iheslaria... erromantikoa.

Asteon entzun diot baten bati zezenketa XIX. mendeko kutsu erromantikoari eusten dion zerbait dela. Adibideari buelta emanda, askoz ere erromantikoagoa da, hark jakin barik, ezinbesteko patuari izkin egin nahirik, bizitzari nola edo hala heldu nahi dion zezen beldurti honena. Hamaika gizonek baino zentzu handiagoa erakutsi du.

Nik ikusi dut, denok ikusi ditugu, norbere eta zer esanik ez besteen bizitzekiko errespeturik gabe jarduten duten gizonak. Entzierroan, andana. Ustez arrazoia duenak heriotzarik ez balego bezala jokatzen du. Beldurra duenak, instintu hutsez, bizi egin nahi du. Denok esango dugu gaur: Nik ikusi nuen Curioso I.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.
 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...