Albistea entzun

19. Korrika

Lekukoak batuko ditu

Gaur abiatuko da Korrika, Urepeletik, eta Bilbon egingo ditu azken metroak, hilaren 29an.

Lanpetuta baina gogoz dabiltza han eta hemen euskalgintzan aritzen direnak
18. Korrikako lekukoa, 2013an, Durangon (Bizkaia).
18. Korrikako lekukoa, 2013an, Durangon (Bizkaia). MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Hodei Iruretagoiena -

2015eko martxoak 19

Ordua jarrita dago. Gaur abiatuko da Korrika: Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ahalegin eta emozio leherketa berezi hori. Urepelen (Nafarroa Beherea) jarriko dute martxan, eta azken pausoak Bilbon eman. Zazpi lurraldeetako herri eta auzo gehienetako herritarrak izango dira, ordea, Korrikaren lekuko. Jada lanean jarriak ditu euskahaldun ugari, askotarikoak. Korrika baino lehen ere martxan zeudenak, eta martxan jarraituko dutenak ondoren ere. 11 egunez, Korrikaren lekukoak batuko ditu Urepelekoak, Bilbokoak, eta tartekoak.

Ahaleginaren eta arduraren pisua nabari zaie abiapuntuan eta helmugan lanean ari direnei; baina, aldi berean, horrek dakarren poza. Urepelen zebilen atzo Karine Etxeberri, Adur elkartekoa, azken orduko zereginetan: «Lan handia dugu. Azken egunak izan dira pisuak, eta pixka bat tentsoak ere bai. Baina, denbora berean, hor ari gara denok elkarrekin sukaldean, muntatzen...». Egun handirako gogoz daude, urtebete inguruko jardunaren ostean. Jadanik nabari da giro bat Aldude ibarrean, Etxeberriren hitzetan: «Haurrak ere ikusten genituen kantuz, Korrikarekin bat».

2012an sortu zuten Adur elkartea, Urepele, Banka eta Aldudeko hainbat gaztek bultzatuta. «Kezka hori genuen denek: euskararen erabilpena apalduz zihoala, gure belaunaldikoen artean batez ere». Antzerki mundutik hasita, era guztietako ekitaldiak egin dituzte: hizkuntzaren eta laborantzaren inguruko mintzaldiak, film emanaldiak, kantu arratsaldeak, bertso afariak... «Guztiak euskaraz, noski».

Darabilbo egitasmoaren inguruan aritzen dira AEK-ko kide Aitor Argote eta Bilboko euskaltegien koordinatzaile Alberto Serrano Tito. Korrika Bizkaiko hiriburura heltzeko oraindik egun batzuk falta arren, erabat sartuta daude giroan. Serrano: «Korrikak hartzen du denon protagonismoa. Denok gaude Korrikari begira. Auzoetan ere, denok ari gara galdezka: 'Non izango da gure kilometroa? Noiz pasatuko da gure auzotik?'».

Bizpahiru urte badira Darabilboren ideiarekin hasi zirela, euskaltegien eta berbalagun taldeen artean, udalaren laguntzarekin. «Darabilboren helburua da euskara praktikatzeko aukera ematea». Ikusle bainoago, protagonista nahi dituzte euskaldunak. Horretarako, hiru ezaugarri finkatu zituzten, ekitaldi gehienetan betetzen dituztenak. Bat, jarduerak Bilboko auzoetan egitea: Darabilboko kideen hitzetan, erdigunean indarra baduen arren badagoelako bizitza auzoetan egiten duen jendea, eta, oro har, euskaldun kopurua nahiko orekatua delako Bilboko leku guztietan. Bi, jarduerak doakoak izatea. Eta, hiru, talde txikietan egitea, «feedback hori sor dadin». Denak elkartzen dituzte: euskaltegietako ikasleak, berbalagun ari direnak eta «beste euskaldunak». Kultura, gastronomia, museoak, kirola... Edozein izan liteke aitzakia egokia euskaraz egiteko.

Azken asteetan, Korrikaren bueltan jarri dituzte lan horiek guztiak. Asko esan nahi baitu beraientzat. Argoterentzat, «zirrara handi bat» da lasterketa Bilbon bukatzea: «Handitasuna ematen dio Korrikari, eta lana. Batetik, beldur pixka bat ematen du: jende asko egongo da. Baina, bestetik, Bilbon bukatzeak badu esanahia: jendeari erakutsi nahi diogu gauza ugari egiten ditugula, eta euskaraz egiten ditugula».

Aldude ibarreko euskaldunentzat ere ez da txikikeria Korrikaren abiapuntu izatea. Duela pare bat urte egin zuten eskaera, Etxeberrik azaldu duenez: «Garrantzitsua da Korrika euskararen gaia hona ekartzeko, beste dinamika bat plantan ezarriz, gogoeta kolektiboaren jarraitzeko manera gisa. Eta bertze aktore batzuekin ere gai horren lantzeko». Harriduraz hartu dute batzuek, Adur elkarteko kidearen esanetan. Baina, batez ere, «omen handi bat eta ohore handi bat» izango da euskaldunentzat, lehen aldiz, Korrika beren kaleetan ikustea.

Ibilbide aldaketa Iruñean

Azken orduko buruhausterik ere ez zaie falta antolatzaileei. Iruñean, esaterako, ibilbidea aldatu behar izan dute La Dolorosa-ren prozesioa dela eta. Herenegun jakinarazi zieten aurrez adostutako ibilbidea aldatu beharko zutela. Atzo ibili ziren udalarekin eta udaltzainekin hizketan, Korrikako iturriek BERRIAri azaldu diotenez: «Aurkitu dugu irtenbidea, baina ez guk nahi genuen moduan». Korrikak ezingo du pasatu, adibidez, udaletxe plazatik. Ibili ahala egingo du lekua, ordea, hangoa eta hemengoa batzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi - Arantxa Iraola

Euskalgintzako eta kulturgintzako pertsona ezagunak batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak eta aldarrikatu dute euskara eta euskal kultura ardatz izan behar dituela Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Eusk Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek Euskararen Eguna ospatu dute Gasteizen ©Irekia

Euskararen alde adostasunak josteko aldarria, aho batez

Edurne Begiristain

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta hura ospatzeko ekitaldi eta adierazpen ugari egin dituzte instituzioek, alderdiek eta eragileek. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateek duela 40 urte Euskararen Legeak lortutako adostasuna goratu dute. EH Bilduk esan du euskararen alde «adostasun berriak» eraikitzeko unea dela.

Euskal Hedabideen emankizuna, goizean, Baionan. ©Kanaldude

Euskalgintzaren prekaritateari aurre egitea «zaila» izanen da energiaren kariotze garaian, Kurutxarriren ustez

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek emankizun berezia egin dute goizean, Baionan. Euskaraldiaren biharamunean, bilana egin dute, eta euskalgintzaren prekaritatea ere izan dute aipagai.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.