Albistea entzun

EAE-KO AHAL DUGU: PRIMARIOAK. Ana Viñals. Denok Bat hautagaitza

«Talde bateratua egitea zen orain kontua, ez programa»

BERRIA

Enekoitz Esnaola -

2015eko martxoak 27

Denok Batek berea hautagaitza «bateratu» gisa jo du, EAEko Podemos Ahal Dugu-ren foru primarioetan beste hautagaitza talde bat eta independenteak ere badiren arren. Denok Bateko kideetakoa da Ana Viñals (Bilbo, 1986). Seguru dago irabazi egingo dutela. Oraingo egitekoa hori dela esan du; gero, programa egitea.

Zergatik da Denok Bat hautagaitza bateratua?

Arrazoi batzuk baditugu hori adierazteko. Batetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako jendea dago gure hautagaitzan. Hiru foru zerrendak osatzeko 153 lagun behar dira, eta guk 153 lagun bildu ditugu. Aldiz, primario hauetako beste taldeak [Ekin Podemosek], 34 baino ez ditu. Beste arrazoi bat: erkidegoko idazkari nagusia eta kontseilua hautatzeko primarioetara aurkeztutako hiru hautagaitzetako jendea dago gure taldean: Euskal Hiria, Orain Ahal Dugu eta eta Euskadi Baita Ere taldeetakoak. Gainera, zirkuluetan gabiltzan jendea gara gehienak. Ondorioz, nik uste gure taldea osatuagoa dena bestea baino.

Ekin Podemosek Roberto Uriarte idazkari nagusiari eskatu dio neutraltasuna izateko.

Eta neutrala ari da izaten.

Ba al zeukan zuen hautagaitza prestaketaren berri? Euskal Hiria taldeko burua zen Uriarte.

Hura da idazkari nagusia, eta, noski, jakingo zuen zertan ari ginen. Baina ez du parte hartu Denok Baten eraketan.

Duela hilabete eta erdi, idazkari nagusia-eta hautatzeko primarioetan, Euskal Hiriak, Orain Ahal Duguk eta Euskadi Baita Erek iritzi desberdinak zituzten. Nolatan batu zarete orain?

Asko hitz egin dugu, kostatu egin zaigu, baina lortu dugu hautagaitza bateratu bat osatzea. Orain prozesu honetan garrantzitsuena ez da programa, baizik eta talde bateratua egitea eta gero hauteskundeetarako hautagai talde indartsu bat osatzea.

Zeinek egingo du programa?

Roberto Uriarte dugu idazkari nagusi, eta harena eta haren taldearena izango da ardura nagusia. Primario hauetan irabazle den taldeak ere hartuko du parte, eta hiri eta herrietako zirkuluetatik ere jasoko dira ideiak. Ez dut uste arazorik sortuko denik. Ekin Podemosek eta guk antzeko ideiak defenditzen ditugu, alderdiaren oinarrizko gauzak aurrera ateratzeko nahia daukagu; eredu sozialekoak, batik bat.

Uriartek dio foru bozen ondoren ez duela beste alderdiekin aliantzarik nahi eta Ahal Dugu-ko zerrendaburua bozkatzea dela bere irizpidea. Ados?

Egia esan, primarioen kanpaina honetan ez gara horrelako gaiei buruz hizketan ari. Kontu hori ez dago mahai gainean. Guk nahi duguna da instituzioetan indartsu sartzea, eragiteko.

Horretarako beste alderdiekin akordioak lortu beharko dituzue, ez du-eta ematen Batzar Nagusietan inork lortuko duenik gehiengo osorik.

Halako kontuez foru hauteskundeen ondoren hitz egingo dugu Ahal Dugu-n. Uriartek aliantzen inguruan esan duena esan du orain, eta nik uste harekin bat gatozela, guretzat ez dela aliantzak egiteko garaia. Hori bai, politika egiteko modua aldatu nahi dugu, bestelako neurriak nahi ditugu, eta aztertu beharko dugu nola aritu.

Denok Batek aurreikusiak al ditu foru zerrendaburuak?

Ez. Gainera, lehendabizi ikusi beharko da primario hauetan irabazten dugun ala ez.

Zer itxaropen?

Irabazi egingo dugula uste dut. Gure jendeak ezagutzen gaitu, badaki zer gaitasun dugun, eta ondo ikusiak gara. Bestetik, ikusi beharko dugu gure 153 hautagaietatik nork jasotzen dituen boto gehien herrialdeka. Normalez, haiek izango dira herrialdeetako zerrendaburuak. Dena dela, parekidetasun neurria bete beharra dugu, eta bozketaren ondoren zehaztuko da guztia.

Gipuzkoarako, adibidez, Juantxo Iturriaren izena aipatu da.

Podemos.info-n gure hautagaitzan lehen postuan Juantxo Iturria ageri da, baina arrazoi tekniko batengatik da. Hau da, Podemos erkidegoetako primarioak ari da egiten orain, eta erkidegoetan zerrendaburu bat aurkeztu behar dute hautagaitzek. Kontua da gureak foru bozak direla, ez erkidegokoak, eta ez dugu zerrendaburu bat behar, hiru baizik, Batzar Nagusietarako bana. Baina webean bat jarri behar genuen aurreneko postuan, eta Juantxo jarri genuen.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak errepikatzeko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak EAren eskaera tramitera onartu du, eta alderdiaren primarioak errepikatzea agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.