Hezkuntza. Herri hezitzaileak

Haurrentzat, haurrekin batera

Gazteen premiak eta iritziak erdigunean jarriko dituen hezkuntza eta aisialdi eredu euskalduna sustatzeko abiarazi dute 'Herri hezitzailea, eskola herritarra' egitasmoa; Euskal Herriko zenbait udalerritara hedatu dute jadanik «berdintasunezko harremanetan» oinarrituta dagoen eredua.
BERRIA

Nagore Ares Amaya Oihan Vitoria -

2015eko apirilak 30

Familiarena, ikastetxearena edota gizartearena al da haur eta nerabeen hezkuntzaren ardura? Erantzunen bila aritu dira aspalditik hezitzaile eta familia ugari. Eta erantzun ugari topatu diote galderari. Gehien-gehienek onartzen dute hirurak gehituta lortzen dela emaitzarik eraginkorrena. Askori ahaztu egiten zaie, ordea, badela ekuaziotik at utzi duten beste talde bat: ez al dute haurrek zer esanik horren inguruan? Herri hezitzailea, eskola herritarra egitasmoa sortu duten eragileek baietz uste dute, zer esanik badutela, eta erabakiak hartzeko gaitasun hori ere badela, gainera, hezkuntzaren parte garrantzitsua. Horregatik, nabarmendu dute eragiten dieten gaiei buruzko iritzia emateko aukera eman behar zaiela gazteei, eta erabakiak hartzean, haien iritziak zuzenean entzun eta kontuan hartu behar direla.

«Hezkuntza eta aisialdi eredu parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra» bultzatzeko batu dira hezkuntzako, aisialdi taldeetako, euskalgintzako eta administrazio publikoko hamabost eragile OinHerri lantaldean. Herri hezitzailea, eskola herritarra proiektua abian jarri dute. «Haurren parte hartzea bultzatzea planteamendu politiko integrala da, gure jendartean bazterturik dauden hainbat kolektiboren egoera ikusarazten lagundu dezakeena», azaldu dute Haurren aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen liburuxkan.

Hain zuzen, haurrekin «berdintasunezko harremanak» sortze horrek, gazteen ahalmen guztiak garatzen laguntzeaz gain, gizarte eredu «hobea» aplikatzen lagundu dezakeela deritzote. «Denok ditugu rol desberdinak, baina harremanak berdintasunezkoa izan behar du. Errespetu horretatik eta berdintasun horretatik sortzen da konfiantza, segurtasuna, sormena...», nabarmendu du Hik Hasi pedagogia egitasmoko ordezkari Joxe Mari Auzmendik. «Errespetuzko harremanek irteera eman diezaiekete gaur-gaurkoz dauden bortizkeriari eta inposaketei. Berdintasunezko harremanik ez baldin badago, beti egongo dira indarkeria eta inposaketak».

Gaztetxoei jaramon egiteak eta familiako, eskolako, herriko erabakietan parte hartzeko gonbita egiteak ez du esan nahi eskatzen duten guztia emango zaienik, ordea. «Helduekin bezala izan behar du: haien iritziak plazaratzeko aukera eman behar zaie; batzuk zentzudunak izango dira, eta egingarriak izan daitezke», azaldu du Euskaltzaleen Topaguneko ordezkari Sonia Perezek.

Berebizikoa deritzo iritzi horiek kontuan hartzeko borondateari eta, «posible den neurrian», horiek gauzatzeari: «Ez dadila itxurakeria hutsa izan». Txatxilipurdi euskara eta aisialdi elkarteko Maialen Gorosabelek azaldu duenez, haurrek ikusten dute prozesuak gauzatzerakoan zer pauso eman behar diren eta «hobeto» ulertzen dute zergatik ezin daitezkeen gauza batzuk egin.

«Filosofia aldaketa bat»

Haur eta gazteen parte hartzea beharrezkoa delako ustea gizartean geroz eta zabalduago dagoen arren, gehiago dira Euskal Herrian haurren iritziak kontuan hartu gabe diseinatutako hezkuntza eta aisialdi ereduak dituztenak. «Filosofia aldaketa bat» ezinbestekotzat du Auzmendik. Argi du: «Haurrekin egin behar da umeentzat egiten den guztia».

Oraindik gutxi badira ere, Perezek adierazi duenez, «zenbait herritan badago borondatea, eredu hezitzaile inklusiboak bultzatzeko». Gaur-gaurkoz, zortzi dira OinHerrik lagundutako herri hezitzaileak, baina badira horrelako eredua zabaltzen ari diren beste herri batzuk Euskal Herrian. Perezi «logikoa» iruditzen zaio etorkizunean horiekin bat egitea.

Babesa bultzatu eta gauzatu

Hiru dira herri hezitzaile baten oinarriak, eta hirurek egin behar dute bat hezkuntza eredua «eraginkorra» suertatzeko: udalak, herrigintzak eta eskolek bultzatu behar dute eredu bera. Horrela denetan, eta laguntza eskatzen dietenean, OinHerrik «laguntza, baliabideak eta aholkularitza» ematen die bertoko eragileei. Alabaina, herri bakoitzeko eragileek bultzatu eta gauzatu egin behar dute babes hori, ereduak haien udalerrien errealitatera egokituz.

Zazpi baliotan oinarritzen da OinHerrik zabaldutako herri hezitzailearen eredua. Horietan lehena, nerabeen kultura onartzea da: «Aitortu behar dugu badutela mundua ikusteko modu propioa, eta badituztela gaitasun eta ahalmen batzuk guk kontuan hartu behar ditugunak. Horiexek garatzen lagundu behar diegu, eta ez oztopoak jarri», dio Gorosabelek.

Haurren kulturan, aisialdia oso garrantzitsua da, eta hori hezitzailea izan behar duela aldarrikatzen dute: «Uste dugu, bai helduentzako eta bai gazteentzako aisialdiak balio hezitzaile batzuk izan behar dituela». Horiek guztiak euskaraz eta euskal kultura bultzatuta egitea «berebizikoa» dela uste dute, halaber. Gorosabelek dioenez, zenbait lekutan euskara eskolari lotu zaio. «Horrek aisialdiaren eremua gaztelaniari uztea ekarri du. Horixe ere berreskuratu nahi dugu horregatik». Txatxilipurdi aisialdi eta euskara elkarteko kideak gaineratu du aniztasuna errespetatuta eta harreman parekideak garatuta aplikatuko dituela horrelakoak komunitateak, «auzolanean».

Parekidea eta plurala

Herri hezitzaileen eredua zabalduz doan heinean, gizarte «parekideagoa» eta «hobea» eraikitzeko aukera emango duela uste dute lantaldea osatzen duten eragileek. Hala ere, azaldu dutenez, horretarako ezinbestekoa izango da erabakietatik kanpo geratzen diren taldeei entzutea eta benetan parte hartzeko parada ematea.

Haurren aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra osatzen duen arlo teorikotik abiatuz, herri hezitzaileen sarea sortu dute Euskal Herriko hainbat udalerrik. «Behetik gora» eraiki dute proiektu hezitzailea, eta zortzi herritan jada martxan jarri dituzte: Gipuzkoan, Donostiako Egia auzoan, Soraluzen eta Arrasaten; Araban, Agurainen; Bizkaian, Otxandion eta Diman; Nafarroan, Baztanen; eta Nafarroa Beherean, Baigorrin.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramuntxo Berri tabernan egondako 683 laguni proba egin zieten herenegun, Okendo kultur etxean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Urkullu: «Pertzepzio orokorra dago pandemia ez dela gure kontua»

Joxerra Senar

Azken orduetan 492 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta Nafarroan herritar bat hil da

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

Osasun langileak, atzo, PCRak egiten, Okendo kultur etxean. ©G. RUBIO / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna